Sagarrak-Ekologistak Martxan-ek mugikortasun iraunkor, osasungarri eta seguruaren garrantziari buruzko hitzaldia antolatu du

Zer arnasten dugu Basaurin? Emisio Txikiko Eremua, mugikortasun iraunkor, osasungarri eta segururantz izeneko hitzaldia antolatu du talde ekologistak, gure udalerrietan airearen kalitatea bermatuko duten neurriak ezartzearen garrantziaz hitz egiteko.

2023an, 50.000 biztanletik gorako hiri guztiek, eta airearen kalitate txarra duten 20.000 biztanletik gorakoek, legez jarri behar dituzte martxan ZBEak: Emisio Txikiko Eremuak*. Horrek esan nahi du trafikoari mugak jartzen zaizkiola. Adibidez, eskola-inguruneetan, aire kutsatuak eragin handiagoa duelako haur eta gazteengan.

Premiazkoa da Basaurin Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plan berri bat izatea, BBEak kontuan hartuko dituena.

* ZBEak udalerri bakoitzean mugatzen diren lurralde-eremua dira, eta udalerri horietan gehien kutsatzen duten ibilgailuak sartzeko, zirkulatzeko eta aparkatzeko mugak ezartzen dira, airearen kalitatea hobetzeko eta berotegi-efektuko emisioak arintzeko.

Horri buruz eta mugikortasun jasangarri, osasungarri eta seguruarekin lotutako gaiei buruz datorren martxoaren 22an 18: 30ean Pozokoetxe Kultur Etxean izango dugun hitzaldi-eztabaida batera etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Hitzaldi honetan Carmen Duce Ekologistak Martxan taldeko Garraio eta Mugikortasun arloko koordinatzailea izango dugu.

Animatu parte hartzera.

  • Twitter
  • Facebook