Toxikorik gabeko ingurune batek haurren minbiziaren biziraupena handitzen du

Informazio hau eta askoz gehiago aurki dezakezu “Libres de contaminantes hormonales” blogean.

Toxikorik gabeko ingurune batek kasu berrien kopurua murrizten du

Mundu mailan, haur eta nerabeen minbizi-kasuen kopuruak gora egiten du (CACS, ingelesezko siglen arabera). Zoritxarrez, minbizia haurren gaixotasunak eragindako heriotza-kausa nagusia bihurtzen ari da herrialde garatuetan.

Haur txikiak ingurumen-arriskuekiko bereziki kalteberak dira, eta, ondorioz, ingurunea hobetuta, bost urtetik beherako haurren heriotzen % 26 saihestu daitezke.

Europan, kutsaduraren prebentzioak minbizi-kasuen % 10 murriztu ditzake. Hau da, urtero 2.700.000 minbizi-kasu berri eta 1.300.000 heriotza saihets daitezke, substantzia kantzerigenoak, airearen kutsatzaileak, radona, UV eta tabako-kea ezabatzeko politikekin soilik.

Toxiko jakin batzuekiko esposizioa murriztea ere, disruptore endokrinoak kasu, bereziki haurdunaldian, garrantzitsua da minbizi-kasu berrien kopuruaren gorakada geldiarazteko.

Toxikorik gabeko ingurune batek minbiziaren biziraupena handitzen du

Inguruneak ere garrantzia hartzen du minbizitik igaro diren haurren biziraupena hobetzeko orduan. Haurren eta nerabeen epe luzeko jarraipen-programei esker ezagutzen da datu espèranzatzaile hori, guztiak ere haurren minbizitik bizirik ateratakoak.

Horren adibide da Juan Antonio Ortega doktoreak garatzen duen programa, Murtziako Eskualdeko 822 haurren datu klinikoak eta ingurumen-osasunari buruzkoak biltzen dituena.

Bere ikerketak berri handi bat erakusten du: diagnostikoa egin eta bost urtera biziraupena % 76tik % 85era igo da. Hamarkada honetan diagnostikoa egin eta hamar urtera, % 90 bizirik irauteko bidean dira, programaren helburu bat.

Programak ahalbidetu zuen detektatzea kanpoko airearen kalitate oso txarreko eremuetan bizi ziren haur eta nerabeek biziraupen-tasa txikiagoak zituztela. Horregatik, lehen urratsa hiriko airearen kalitatea hobetzea da. Osasun-hobekuntzak ere antzeman zituzten, ingurumen-osasuna praktika klinikoan txertatzean.

Oso interesgarria da pazienteen gaikuntzaren eta ahalduntzearen garrantzia azpimarratzea: ingurumenaren eta osasunaren artean dagoen lotura estua ezagutzeak erabaki osasungarriak hartzea ahalbidetuko die.

Laburbilduz: toxiko gutxiago dituen ingurune batek murriztu egiten du haurren minbiziaren intzidentzia, eta areagotu egiten du minbizia jasan duten haurren biziraupena.

Hemen ikus daiteke estudioa:

Cabrera-Rivera LT et al., Looking Towards 2030: Strengthening the Environmental Health in Childhood – اent Cancer Survivor Programs. IJERPH as part of the Special Issue Environment, Survival, and Childhood Cancer.

  • Twitter
  • Facebook