Apirileko osoko bilkuran gure herriko airearen kalitateaz eta hura hobetzeko proposameneaz galdetuko dugu

Airearen kalitatea neurtzeko Basauriko bi estazioen datuen arabera, airea arnasteko modukoa da, baina OMEren gomendioen azpitik dago. Basaurin airearen kutsadura neurtzeko bi estazio daude: bat Bizkotxaldeko Lehen Hezkuntzako eskolan eta bestea San Migeleko Ixatxak parkean. Bizkotxaldeko estazioak NO2 (nitrogeno dioxido) eta PM10 eta PM2.5 partikulak neurtzen ditu. San Migelekoak PM10 partikulak, bakarrik, neurtzen ditu.

2021ean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) airearen gutxieneko kalitateari buruzko gomendioak eguneratu ditu, eta orain arte segurutzat jotzen zirenak kutsadura atmosferikoko maila arriskutsutzat ezarri ditu. OMEk, urteko batez beste, metro kubiko bakoitzeko 40 mikrogramotik 10era jaisten du gomendatutako nitrogeno dioxidoaren maila . Bestalde, karbono monoxidoaren kontzentrazioa egun batean 4 mikrogramotik behera mantentzea iradokitzen du, 2005ean substantzia horri buruzko baremorik ezarri ez zuenean.

Basauriko neurketa-estazioek ematen dituzten datuak 10 eta 40 mikrogramo artekoak dira. “Kutsadura-maila legezkoa da, baina ez OMEk gomendatutakoa”. Kutsadura-indize altu horiek jaistea posible delakoan gaude.

SAGARRAK ekologista taldeak lau galdera sartu ditu Basauriko Udaleko erregistroan. Hauek dira hile honetako plenorako Basauriko airearen kalitateari buruz Ekologistek alkatetzari eta ingurumen arloari zuzentzen dizkioten galderak:

1. Zergatik ez den neurtzen ozono troposferikoa (O3) Basaurin dauden estazioetan? Oraindik neurketa hori egitea eskatu ez bada, zergatik ez?

2. Basauriko San Migelgo “Pintzelak” parkean dagoen neurketa-estazioan airearen kalitatearen beste adierazle garrantzitsu batzuk neurtzera zabaltzea eskatzen dugu (gutxienez NO2, PM2,5 eta O3). Inguruan fabrika handiak daudenez, ez dugu ulertzen zergatik estazio honetan PM10 partikulak bakarrik neurtzen diren.

3. San Migelgo estazioan, 2022/7/31tik 2022/9/20ra bitartean, PM10 partikulen neurketen datuen faltaren arrazoia jakin nahi dugu.

4. Basauriko Udalak herritarrei Basauriko airearen kalitateari buruzko datuak aktiboki jakinaraztea nahi dugu, udalaren webgunearen bidez, bai eta ohiko komunikazio-bideak erabilz ere (sare sozialak, informazio-pantailak). Informazio hori 2021ean eguneratutako OMEren jarraibideetan ezarritako maximoetan oinarrituta jakinaraztea eskatzen dugu.

Hori guztia indarrean dagoen egungo legerian oinarrituta (10/2011 Errege Dekretua eta gai horri buruzko ondorengo legeria guztia kontutan harturik).

Ezin dugu arnasten dugun airea aukeratu, baina hura hobetzeko neurriak har ditzakegu.

  • Twitter
  • Facebook