Ekologistak Martxan-ek amiantoa duten instalazioen eta kokalekuen errolda eskatu die udalei

  • Apirilaren 8ko 7/2022 Legearen arabera, udalek nahitaez sortu behar dute udalerrian amiantoa duten kokaleku guztien errolda.
  • Errolda eta amiantoa ezabatzeko ekintzen egutegia publikoak izan behar dira.

Ekologistak Martxan-ek, idazki baten bidez, EAEko udalerriei eskatu die amiantoa duten instalazioen eta kokalekuen errolda, bai eta amianto hori kentzeko plangintzaren egutegia ere. Erakunde ekologistak Hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean oinarrituta egin du errekerimendu hori. Lege horren hamalaugarren xedapen gehigarrian (Amiantodun instalazioak eta kokalekuak), udalen betebeharrak zehazten dira, eta osagai arriskutsu hori desagerrarazteko datak ezartzen dira.

7/2022 Legean adierazitakoaren arabera, amiantoa erroldan dauden puntuetatik kentzerakoan, “instalazioei eta kokalekuei emango zaie lehentasuna, arriskugarritasun-maila eta biztanleria kalteberenarekiko esposizioa kontuan hartuta”. Interesgarria da gogoratzea zuntz-zementuaren bizitza erabilgarria (amiantoa barne) 30 eta 50 urte bitartekoa dela, eta instalatutako material gehiena joan den mendeko 60ko eta 80ko hamarkaden artekoa izan zela. Kasu batzuetan, zuntz-zementuaren haustura- edo degradazio-egoera “haren arriskugarritasunaren seinale argia da, eta material hotzgarritzat hartzen da; horrek esan nahi du amianto-zuntzak errazago sakabanatzen direla airean”.

Lege horretan zehazten denez, errolda eta egutegia publikoak izango dira, eta hori oinarri hartuta eskatzen dute ekologistek informazio hori eskuratzeko. “Badakigu neurri hori ezartzeak zelako lana eskatzen duen eta ere badakigu udalak nahitaez kendu behar duela udalerrian dagoen amianto guztia”.

Erakunde ekologistak ez du aukera pasatzen utzi nahi gogoratzeko amiantoa identifikatzeko eta kentzeko lana, material kantzerigeno arriskutsua, “premiazkoa” dela eta ez ditugula ahaztu behar “ikusgai ez dauden amiantodun materialak, hala nola ur-hornidurako sareak, dakigunez kendu egin baitira, baina ez dugu zalantzarik kanalizazio horiek udalerriko zenbait eremutan mantenduko direla”. Horregatik, lehenbailehen jardun behar dute udalbatzek, legean ezarritakoari jarraituz, beren udalerrietako bizilagunen segurtasuna bermatzeko.

  • Twitter
  • Facebook