Ekologistak Martxan-ek UPV/EHUren jardunaldietan parte hartuko du, ‘Ekosistemen eta animalien aurkako kalteen erantzunak berridazten, errestaurazioaren ikuspegitik’ izenburupean

Ekologistak Martxan-ek justizia leheneratzailearen teoria eta praktikaren laborategiak (IVAC/KREI, UPVE/EHU) antolatutako jardunaldietan parte hartuko du.

‘Ekosistemen eta anmalien aurkako kalteen erantzunak berridatzen, errestaurazioaren ikuspegitik’ izenburupean, eragile juridikoak, hainbat esparrutako profesionalak, ekintzaileak, herritarrak eta ikertzaileak lan-jardunaldi batzuetan biltzen dira, animalien eta ekosistemen aurkako kalteen kasuan leheneratze-prozesuei buruz eztabaidatzeko.

Jardunaldiak egiteko, bost kasu erreal hautatu dira Espainiako testuinguruan, baina interes orokorrekoak maila globalean. Maiatzaren 30ean, jardunaldietara joango direnak (50 inguru) 5 azpitaldetan banatuko dira, eta horietan justizia errestauratiboaren bideratzaile rola beteko duten pertsonak egon daitezen saiatuko dira, azpitaldeak dinamizatuko dituztenak, ikasleen laguntzarekin, bai eta eragile juridikoak (epaileak, fiskalak, poliziak, basozainak, abokatuak), ingurumenaren eta animalismoaren arloko ekintzaileak, eta justizia errestauratiboko ikertzaileak ere, kriminologia berdearekin lotuta.

Azpitaldeek kasu erreal horien gainean lan egingo dute, zailtasunei, horiek salbatzeko aukerei eta kasu zehatz bakoitzean justizia errestauratiboko prozesu oso baten dinamikari buruzko plantilla komuna osatzen saiatuz.

Jardunaldien bigarren egunean, azpitalde bakoitzean atera diren ondorioak eztabaidatuko dira, etorkizunean alor horretan egingo diren topaketetan sakontzen jarraitzea komeni den puntuei buruzko hausnarketa orokorra egiteko.

Lanaldiak ateak itxita egingo dira. Hala ere, maiatzaren 31n, arratsaldez, jardunaldiei amaiera emango dien mahai-ingurua bertatik bertara eta UPV/EHUren Youtubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango da. Bertan, hainbat adituk, estatuko eta nazioarteko mailan, parte-hartzaileekin eztabaidatuko dute leheneratze-prozesuen alde onak eta txarrak, ekosistemen eta animalien aurkako delituekin lotutako kasu errealetan, bai tokian tokikoak, bai nazionalak eta globalak.

Jardunaldien programa hemen ikus dezakezu: Errestaurazioaren ikuspegitik berridazten

  • Twitter
  • Facebook