Ekologistak Martxan-ek Deustutik ibilaldi gidatua antolatu du ekainaren 10ean bertako zuhaitzak eta lorategiak ezagutzeko eta gozatzeko

Deustu auzoko parke eta berdegune nagusietako batzuk zeharkatuko ditugu, hala nola Arangoitiko, Sarrikoko eta Bidarteko parkeak, San Pedroko plaza eta natur intereseko beste txoko batzuk; hainbat geldialdi egingo dira ehun urtetik gorako zuhaitz handiez eta landare usaintsuetako lorategiez gozatzeko, eta gure hiri-inguruneko biodibertsitatearen alderdi eta erronka asko ezagutzeko; aldi berean, tokiko historia ezagutuko dugu.

Ibilbidea Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) natur-gidariaren eskutik egingo da.

Ibilbidea: – San 10:30 Metro Deusto irteera (Lehend. Agirre) Pedro Plaza – Arangoitiko parkea – Bidarte Parkea – Sarriko Parkea – 13:30 Metro Sarriko (gutxigorab.)

  • Eguna: Ekainak 10, larunbata, 10:30etan
  • Lekua: 10:30 Metro Deusto irteera (Lehend. Agirre)
  • Bukaera: 13:30 Metro Sarriko (gutxigorab.)

Joan-etorria: oinez

Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Zatirik haundiena asfaltatuta dago.

Izen ematea: ekainak 9, ostirala, 12:00ak arte, bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Ekainak 10 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.

Antolatzailea: Ekologistak Martxan.

Laguntzaileak: Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa,  “Deusto” Senide Elkartea, Bihotzaran, Arangoitiko auzokideen elkartea, Lurgaia Fundazioa eta Zubiartean Elkartea

Animatu eta etorri gurekin!

  • Twitter
  • Facebook