Euskadik erregai fosilekiko duen mendekotasuna eta izan ditzakeen konponbideak hurrengo asteetan eztabaidatuko dira

Datorren maiatzaren 2an hasiko da “Euskadi erregai fosilekiko menpekotasuna: konponbideak eta erronkak” izeneko eztabaida-zikloa. Antolatzaileak: Ekologistak Martxan, Greenpeace, Jauzi Ekosoziala, Mehatzaldea Bizirik, Euskal Gune Ekosozialista eta Sukar Horia.

Ziklo horren barruan, 4 saio egingo dira arazo horiek aztertzeko, ekologiaren, sindikatuen, osasunaren eta erakundearen ikuspegitik. Saio guztiak maiatzeko ostegunetan izango dira, 18:00etan, Bizkaiko Batzar Nagusietako erabilera anitzeko aretoan (Hurtado de Amezaga, 6, Bilbo).

Hona hemen saio bakoitzari buruzko informazio gehiago:

  • Erregai fosilekiko menpekotasuna, enpresak eta beraien tranpak
    • Data: maiatzak 2
    • Hizlariak:
      • María José Pereda (Herriarte-Entrepueblos)
      • Paco del Pozo (Greenpeace)
      • Marina Gros (Ecologistas en acción)

 

  • Petronor: iragana, oraina, eta etorkizunerako ikuspegia
    • Data: maiatzak 16
    • Hizlariak:
      • Sara Ibañez (Mehatzaldea Bizirik)
      • Aitor Urresti (profesor de la UPV/EHU)

 

  • Langileen etorkizuna energia-trantsizioaren aurrean
    • Data: maiatzak 23
    • Hizlariak
      • LAB
      • ESK

 

  • Politika instituzionalaren papera deskarbonizazioan
    • Data: maiatzak 30
    • Moderatzailea: Gessamí Former, El Salto-ko kazetaria
    • Hizlariak:
      • Mikel Otero (EH Bildu)
      • Oscar Fernández (Berdeak Equo)
      • PSE por confirmar quién vendrá
      • Podemos, pendiente de confirmación
  • Twitter
  • Facebook