Martxoak 22an Uraren aldeko eguna izan zen eta horretarako jarduera asko antolatu genuen, baina “Ura bizitzarako, ez merkataritzarako“ kanpainak darrai. Ura gure irizpideetako bat izanez, jarduera horiek darraite. Hilabete honetan oraindik zenbait gauza dauzkagu: erakusketak, hitzaldiak, salaketak, etab, eta egun berdinean (Maiatzak 30) bi manifa ere Iruñean eta Donostian. Hemen daukazu egitaraua:
- Ura eta Urumearen aldeko martxa: Maiatzak 31, Astigarraga
- Esako urtegiaren hazkundearen aurkako manifa. Iruñea: Maiatzak 31; Iruñea
- Bideo emanaldia: “Damocracy”: Maiatzak 22, 19:00; HEGOETXEA (Iralako mugimendu sozialen Topalekua), Irala, Bilbo www.hegoetxea.biz, www.bbvagh.org
- “Urumea ibaiaren kudeaketa, uholdearriskuaren aurrean”: maiatzak 4, eztabaida: San Telmo, Donostia
- Aragoi ibaia eztabaidatzeko eta defendatzeko topaketa: maiatzak 10, Zangoza. Antolatzaileak: URA Nueva Cultura del Agua eta Fundación Nueva Cultura del Agua
- “Uraren Zuzentarau Markoaren erronka nagusia: gure ibaiekin bakea egitea”: Maiatzak 8, Donostia
- “Ura eta hiria 2020″ erakusketa: Maiatzak 6 – 14, San Telmo Museoa (Donostia)
- “Ura, Ibaiak eta Herriak” erakusketa: martxoak 22 – maiatzak 31, San Telmo Museoa, Donostia
- … ETA ez ahaztu frackingen aurkako HELen alde sinatzea, franckingak uretan izugarrizko eragina izango lukelako!!
“Ura, Ibaiak eta Herriak” erakusketa Hiria aldizkarian:
http://www.hirian.com/2014/04/09/un-derecho-fundamental-en-riesgo-de-privatizacion/