Ongi Etorri Gernika 2017 Ekitaldia: Milaka pertsona gerraren aurka, errefuxiatuen eta etorkinen eskubideen alde

ETORRI BEHAR DUZU baina, batez ere, etorri nahi duzu

Arropa, janaria eta dirua eman dituzu. Orain zure denbora eman behar duzu eta zure amorrua, samina, konpromisoa, pena, esperantza,… elkartasuna erakutsi. Egin beraiengatik baina, batez ere, egin zugatik.

Suertatu gabe, unean-unean suertatzen zaizulako.Beldurra izan behar diezula diote baina, zu ez zara haien beldur. Ezberdinak direla diote, zu baino gutxiago direla diote, baina zuk badakizu bihotz guztiek sentimendu berdinen erritmoan egiten dutela taupada. Giza eskubideak pertsonenak direlako, kolore, fedea, arraza, hizkuntza eta enparauen gainetik. Zure amesgaizto okerrenetan ere imajinatu ezin duzulako zeure etxeko ateak ixtea ankerkeriatik, beldurretik, bidegabekeriatik ihesi doan edonori. Zure amesgaizto okerrenetan ere ezin duzulako imajinatu inoiz, ankerkeriatik, beldurretik, bidegabekeriatik ihesi bazabiltza, inork bere etxeko ateak ixtea zuri. Elkartasuna errezeloagatik trukatu nahi ez duzulako. Haien baitan zaudelako, beraiek ere zure baitan dauden bezalaxe. Badakizulako gerrak egiten dituztenek pairatuko balituzte, ez liratekeela existituko. Badakizulako hau geldiarazteko era bakarra gizartearen mobilizazioa dela. Honengatik guztiagatik apirilaren 29an eta 30ean Gernikan izango zara. Izan behar duzulako baina, batez ere, izan nahi duzulako.

—-

Ekologistak Martxan partaide duen Etorri Errefuxiatuak plataforman, ​Ongi Etorri Gernika 2017 ekitaldia antolatzen ari gara. 2017ko apirilaren 29an eta 30ean, Euskal Herriko, Espainiako estatuko eta beste herrialde batzuetako milaka lagun bilduko gara bertan. Gernikako bonbardaketaren 80. urtemuga honetan, mobilizazio jendetsurako deia egiten dizuegu, “gerrarik ez” oihukatzeko eta migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorriak direla esateko.

Apirilaren 29an, oinez, autobusez edo trenez ez ezik, ​bizikletaz ere heldu nahi dugu Gernikara​. Dokumentu honetan, ibilbideen gaineko informazioa duzue, eta Ongi Etorri Gernika 2017 ekimenaren web-orrian, berriz, programa:

https://ongietorrierrefuxiatuak.info/gernika2017

Izena emateko orria ere aurkituko duzue. Garrantzitsua da orri hori ondo betetzea, topaketa ahalik eta hoberen kudeatzeko informazioa emango baitigu: bertaratutakoen kopurua, tailerren antolaketa, noiz eta non helduko diren, bazkaltzeko, lo egiteko (lo-zakua eta estera behar dira) eta bizikletak gordetzeko tokiak (apirilaren 28an, Bilbon, ”Karmela” gune autogestionatuan; 29an eta 30ean, Gernikan, hainbat ikastolak eta Astrak utzitako instalazioetan)…

BESTALDE, GUZTION LAGUNTZA BEHAR DUGU BOLUNTARIO LANAK EGITEKO ETA IBILBIDEEN ANTOLAKETA ZEIN SEGURTASUNA BERMATZEKO. JAKINAREN GAINEAN IZANGO ZAITUZTEGU.