Calendar

Oct
5
Thu
Hitzaldi-eztabaida / Erakusketa (Basauri) Gure zaborraz egin dezagun berba
Oct 5 @ 7:01 – 22:00

Gure etxeko zaborrari eta gure herrian eta auzoetan zabor organikoaren berreskurapenari buruzko hitzaldi-eztabaida.

Zure ordutegira moldatzen den ordua eta lekua aukera dezakezu!

Zatoz!

Oct
6
Fri
Mintegia (Bilbo) Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiak
Oct 6 @ 8:00 – Dec 8 @ 22:00

Beste urte batez, Ingeniería Sin Fronteras del País Vasco – Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI) erakundeak, UPV/EHUrekin batera, «Garapen, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko Mintegia» antolatu du Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza proiektuaren barruan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

XXIV. edizioa 2023ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 6tik abenduaren 15era. Saioetako bat ibilbide ekologikoa izango da Artxandan zehar, urriaren 21ean, Ekologistak Martxan-ekin lankidetzan, jardunaldietan landutako gaiak sakontzeko.

Izen-emateak urrriaren 5ra arte. Plaza kopuru mugatua izen emate ordenaren arabera.

Nov
11
Sat
Batzarra (Bilbo) Bizizaleak konpartsaren batzarra eta bazkaria
Nov 11 @ 10:00 – 18:30

BIZIZALEAK KONPARTSAREN BATZARRA ETA BAZKARIA 🥗🍻

 

Aste Nagusiaren ostean, Bizizaleak ez da gelditzen. Gauzak antolatzen segitzen dugu 🤹🏽‍♀️

🗓️ Azaroaren 11n, zapatuan, konpartsaren batzarra egingo dugu goizean. Ondoren, konpartsakideei laguntza eskertzeko bazkaria ospatuko dugu, Ekoetxean (Pilota 5).

Gorde data agendan 📒

PARTE HARTU! Zuen laguntza oso garrantzitsua da eta.

Gora Bizizaleak konpartsa ekologista eta biba zeuek! 💚🥳🥳