Calendar

Oct
21
Thu
Hitzaldia (Bilbo): Itun berdeak pandemien garaian @ La Bolsa
Oct 21 @ 19:00 – 21:00

Alfons Pérezekin solasean.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan, Gune Ekosozialista, Hitz eta hitz Fundazioa eta Sukar Horia

Oct
23
Sat
Artxandatik ibilbide ekologikoa (Bilbo): bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa @ Plaza Funicular - Bilbao
Oct 23 @ 9:45 – 14:15

Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo ditugu inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.

Ibilbidea: 9:45 Bilbo (Funikular plaza) – 10:00 Funikular – 10:30 Artxandako begiratokia – San Roke ermita, atsedenaldia – 13:59 Ola (Metro – Euskotren-eko 3. linea) – 14:02 Matiko – 14:05 Zazpikaleak

Hasiera: Urriak 23, larunbata, 9:45etan

Lekua: Funikular plaza

Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)

Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.

Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Dena asfaltoa.

Eramateko derrigorrezkoa: maskara.

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.

Saihestu kontaktu fisikoa eta, ahal den neurrian, mantendu gainerako parte-hartzaileekiko distantzia.

Izena-emateko derrigorrez edo informazio gehiagorako idatzi info.bilbao@euskadi.isf.es helbidera, urriaren 22ko 14:00ak baino lehen. Plaza mugatuak daude.

Antolatzailea: Mugarik Gabeko Ingeniaritza – Ingeniería Sin Fronteras

Laguntzaileak: Ekologistak Martxan, UPV-EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Caja de Ingenieros

Oct
27
Wed
Hitzaldia (Bilbo): Efectos ambientales del eucalipto en Euskadi @ Ekoetxea
Oct 27 @ 19:00 – 21:00

Arturo Elosegi Irurtia, Biologian doktorea, Ekologian katedraduna UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Eusko Jaurlaritzak eskatutako “Euskadiko eta Iberiar penintsulako eukalipto-landaketen ingurumen-ondorioak”-Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera eginda- ikerlanaren arduradun nagusia izan da.

Antolatzailea: Ekologistak Martxan

Laguntzaileak: Bizizaleak Kultur Elkartea, Bilboko Udala

Nov
4
Thu
HItzaldia (Lemoa): Zaborra Arratian…. @ Kotxepin Kulturetxea
Nov 4 @ 19:00 – 21:00

Hizlaria: Joserra Otegi, Zero Zabor Bizkaia

Zenbat zabor sortzen dogu gurean? Nora doa?

Zein zabor pilatuten da Arratiko zabortegietan? nondik dator?

Zein zabor erretzen dira? osasun arriskuak? Zer egin geinke?

Ekitaldi hau COP26 Aldaketaldiaren ekimenaren barruan.