Calendar

Jun
30
Thu
Manifestazioa (Bilbo): ‘Kalitatezko garraio, publiko eta irisgarri baten alde' @ Estación de La Concordia (Feve)
Jun 30 @ 13:00 – 14:00

Santander-Bilbo Trenaren Defentsarako Plataformak elkarretaratzea antolatu du bihar, ekainak 30, 13:00etan La Concordia geltokitik abiatuz tren zerbitzua hobetzeko.

Manifestazioaren helburua ADIF (azpiegituraren arduraduna), RENFE (bidaiarien zerbitzuaren arduraduna) eta MITMA (bi erakundeetako ministerio arduraduna) berehala neurri egokiak har ditzatela da, linea horrek eskaintzen duen zerbitzua hobetzeko behar diren baliabideak bidera ditzaten aldarrikatzeko.

 

Masa Kritikoa (Bilbo)
Jun 30 @ 19:30 – 21:00

BILBOKO MASA KRITIKOArekin bat egiten dugu, bizikleten espazioa hiriko garraiobide gisa aldarrikatuz. ¡TRAFIKOA GARA!

Bizi martxa, Biziz Bizi antotatua, bihar izango da, ekainak 30, 19:30ean Foru Aldundian (Kale Nagusia, 25).

Oraingo honetan, bizikleta zuriaren kokapenera joko dugu, Javi gure lankidearen omenez.

Bertaratu zaitez eta parte hartu!

 

Jul
16
Sat
Konpartsakide Eguna 2022
Jul 16 @ 11:30 – 19:00

Gutxiago geratzen da Konpartsakide Egunerako. Hau uztailaren 16an izango da eta konpartsakide bezala Bizizaleak Konpartsatik gure eguna ospatzera gonbidatzen zaituztegu!

Urtero lez Areatzan Konparsa guztiak elkartuko gara bazkaltzeko eta ondoren kontzertu batzuekin dantza egingo dugu.

 

 

 

 

Hona hemen jarduera-programa:

  • 11:30: Pintxo txapelketa + ogi dastaketa.
  • 12:00: Baserriko piper eta tomate banaketa + haur jolasak.
  • 12:30: Ardo dastaketa.
  • 14:30: Sari banaketa.
  • 15:00: Konpartsen arteko bazkaria.
  • 17:30: Bingo musikatua.
  • 19:00: Motxila Elektrotxaranga.

Izena emateko azken eguna: ekainaren 30a. Ez zaitez leku gabe geratu!! 🎉🎉🎊🎊

APUNTATZEKO ESTEKA 👇🏽👇🏽👇🏽
https://framadate.org/AsulLf8UnJH1eYZu

Animatu zaitez!