Calendar

Jul
28
Wed
AHTaren aurkako bizikleta martxa, Iruñea – Atxondo
Jul 28 @ 9:30 – Jul 30 @ 18:30

Oraindik AHTaren munstroa gelditzeko garaiz gaudelako, uda honetan, bizikletaz joango gara Nafarroatik Atxondon (Bizkaia) uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egingo den AHTren aurkako kanpaldira. Bizikleta martxa Iruñetik abiatuko da uztailaren 28an, asteazkenean, eta kanpaldiaren hasierara uztailaren 30ean iritsiko da. Bizikleta martxarekin hainbat lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu

AHT dagoeneko eraikita dagoen azpiegitura dela eta atzera egiterik ez dagoela inposatzen ari zaigun ideia da. Errealitatetik oso urrun, ordea. AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak emandako datuen arabera, EAEn 15 urteko lanen ostean, inbertsio osoaren % 58 falta da oraindik. Nafarroaren kasua are nabarmenagoa da, 10 urteko lanen ondoren inbertsioaren % 96 falta baita oraindik.

Historiako krisi ekologiko eta ekonomiko handienaren erdian, AHT Euskal Herriaren etorkizunerako azpiegitura estrategikoa eta funtsezkoa dela sinetsarazi nahi digute. Obrekin jarraitzeko urteko aurrekontu neurrigabeez gain, orain, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez, Covid osteko berreskurapenerako Europako funtsen zati handi bat azpiegitura hori finantzatzeko erabili nahi dute. Hau onartuko dugu? Funts publiko horiek, beste behin ere, enpresa pribatuak finantzatuko dituzte kapitalismo berdea sendotzeko aurrekaririk ez duen operazio batean, eta aldi berean gizarte-gaietan egindako murrizketak eta biztanleriaren sektore handien pobretzea gero eta jasangaitzagoak izango dira.

Ezin diegu utzi inbertsio publiko gehiago xahutzen hondorik gabeko putzu honetan, iristen ari den kolapsoa are gehiago bizkortuko baitu.

Oraindik AHTaren munstroa gelditzeko garaiz gaudelako, uda honetan, bizikletaz joango gara Nafarroatik Atxondon (Bizkaia) uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egingo den AHTren aurkako kanpaldira. Bizikleta martxa Iruñetik abiatuko da uztailaren 28an, asteazkenean, eta kanpaldiaren hasierara uztailaren 30ean iritsiko da. Bizikleta martxarekin hainbat lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu.

Bizikleta martxan eta kanpaldian parte hartzeko deia egiten dugu. Denok Atxondoko kanpaldira! Ongi etorri!

EGITARAUA

Uztailak 28, asteazkena: IRUÑEA-IRURTZUN-ETXARRI ARANATZ

9:30. Iruñeko Diputazioaren aurrean: partehartzaileen etorrera eta materialen prestaketa.
10:00. Martxaren hasiera ekitaldia eta irteera. Txantrea, Antsoain, Errotxapea zeharkatu.
11:00. Iruñeko Sanduzelaiko tren geltokia. Ez dezatela geltokia Etxabakoitzera eraman!. Auzo elkartearen azalpena.
12:00. Ororbia. Hamaiketakoa.
13:00. Anotz. Bainua.
14:00. Irurtzun. Bazkaldu ondoren antolakuntza- batzarra.
17:00. Irurtzundik abiatzen gara.
18:00. Uharte Arakil.
19:00. Etxarri Aranatz. Afaldu ondoren sorpresa.
Uztailak 29, osteguna: ETXARRI ARANATZ-DURRUMA-ETURA
9:30. Irteera Etxarri Aranaztik.
10:30. Altsasu.
11:30. Ziordia. Hamaiketakoa. Amarauna gune autogestionatuaren aurkezpena.
14:00. Durruma. Bazkaria.
16:30. Durrumatik abiatu.
17:30. Agurain.
20:00. Etura (Barrundia). Afaldu ondoren, partehartzaile eta borroken aurkezpen- batzarra.
Uztailak 30, ostirala: ETURA-KANPAZAR-ATXONDO
9:30. Irteera Eturatik.
11:30. Leintz-Gatzaga. Hamaiketakoa.
12:15. Eskoriatza.
12:30. Aretxabaleta
12:45. Arrasate.
14:30. Kanpazar gaina. Bazkaria.
17:30. Kanpazarren Txirrindula martxarekin bat egiteko deialdia: denok batera Atxondoko akanpadara! Kanpazarretik abiatzen gara.
17:45. Elorrio.
18:30. Atxondo. Akanpadara iritsi gara! Bizikleta Martxari ongi-etorria. Monolitoaren inaugurazioa.
OHARRAK
IZEN EMATE ETA HARREMANETARAKO
Izen emateko muga epea: uztailaren 25, igandea.
Tel: 675613651
ahtrikeznafarroa@gmail.com
ERAMATEKO MATERIALA
Lo zakua, esterilla, eta aldatzeko arropa bizkar-zorro handi batean sartu behar dira (hori dena
laguntza-kamioian eraman eta etaparen bukaeran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar
beharrezkoa duguna soinean edo txirrindulan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak
eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.
Akanpadan geldituko den jendeak oihal-etxea eraman beharko du.
ERRATZA- IBILGAILUA
Matxura kasuetan, furgoneta baten laguntza izango da.
OTORDUAK
– 30 €: 3 eguneko txartela: Bizikleta martxa osoko gosariak, hamaiketakoak, bazkariak eta afariak.
– 12 €: egun bateko txartela
– 7 €: otordu bat
Prezio hauetan ez da sartzen ostiraleko afaria ezta akanpadako gainerako otorduak ere.
BIZIKLETAK IRUÑERA BUELTATZEKO
Igande arratsaldean (abuztuak1) bizikletak kamioiez Iruñera itzuliko dira. Partehartzaileak
antolakuntzaren ibilgailuetan bueltatuko dira.
BIZIKLETA MARTXAREN INGURUKO ARGIBIDE GEHIAGO
twiter: @ahtgelditu
face-book: AHT Gelditu Nafarroa
ATXONDOKO AKANPADAREN INFORMAZIOA
face-book: AhtrikEzAkanpada
instagram: ahtrikezakanpada

Jul
30
Fri
Akanpada (Atxondo): AHTrik ez! @ Atxondo
Jul 30 @ 10:00 – Aug 1 @ 23:30

Gorde zuen agendetan hurrengo hiru egun hauek! Uztailak 30, 31 eta abuztuak 1

Atxondon #AHTrikEZakanpada egingo da eta!!
3 eguneko akanpada, hitzaldiak,
kontzertuak…. Erdu!
𝐀𝐥𝐭𝐞𝐫𝐧𝐚𝐭𝐢𝐛𝐚𝐤 𝐛𝐚𝐝𝐢𝐭𝐮𝐠𝐮𝐥𝐚𝐤𝐨 𝐀𝐇𝐓𝐫𝐢𝐤 𝐄𝐳!
Kanpaldia hasi aurretik, bizikleta martxa bat
egingo da Iruñetik, uztailaren 28an,
asteazkena, kanpaldiaren hasierara iristeko,
uztailaren 30ean. Bizikletarekin hainbat

lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu.

 

Kanpaldiari eta bizikleten martxari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

http://noaltavahtgelditu.blogspot.com /

Twitter: @ahtgelditu

Facebook: AHT Gelditu Nafarroa

Aug
25
Wed
Bilboko Irria
Aug 25 – Aug 29 all-day

Bilboko Konpartsak abuztuaren 25etik 29ra arte antolatuko den Bilboko Irria kulturaldi herrikoiaren antolatzailea izango da.  Ekimen horren ikurra: Bilboko “irribarrerik politena” izango da. Jardunaldi horien helburua da “Bilbori irria berreskuratzen laguntzea, Covid-19ren oinazearen eta konfinamuenduetako nekearen ostean”, konpartsok zehaztu duten bezala.

Sep
13
Mon
Giza katea: Errausketarik ez! Donostia zaborretan itota @ Alderdi Eder (Udaletxea)
Sep 13 @ 11:00 – 13:00

2020ko irailera heldu gara, Donostiako erraustegia eraikita dago, azken hilabeteetan frogak egiten (zaborra erretzen) ari dira eta epe laburrean behin betiko martxan jarri asmo dute urte askotan instalazio hau bultzatu duten talde politiko (PNV, PSE), Foru Aldundi, GHK eta enpresek (Urbaser, Murias, LKS, Altuna y Uria, etab). Bere tximiniei kea darie hilabete hauetan eta zoritxarrez laister frogatu ahal izango da askotan salatu ditugun pozoinak inguruan zabaltzen ari direla.

Bitartean baita ere urte askotan errausketaren aurka eta hondakinen kudeaketa arrazional baten alde ari garenok borrokan jarraitzen eta jarraituko dugu, askotan esan bezala badagoelako errausketa baino osasuntsuago, ekologikoago eta merkeagoa den alternatiba.

Alternatiba hau Gipuzkoako herri gehienetan martxan jarri da eta honen ondorioz 2009-2019 tartean hiri hondakinetako errefus kopurua 100 000 tona/urteko murriztu da (238 000 tona 2009an, 138 000 tona 2019an), hau da %42 gutxiago. Herri hauetan %60a eta %85a bitartean gaika biltzen ari dira, eta askotan biztanleko urtean 100 kg errefus baino gutxiago sortzen dute. Pauso garrantzitsuak eman dituzte baina hobetzen jarraitu behar dute.

Beste alde batetik badira Gipuzkoan herri gutxi batzuk, baina biztanle asko dutenak, azken urteetan ezer gutxi edo ezer egin ez dutenak hondakinen gaikako bilketa hobetze aldera. Irun, Hondarribia, Lasarte, Elgoibar… eta guztien buru Donostia. Herri hauetan %40a eta %50a artean biltzen dute gaika eta 200 kg baino errefus gehiago sortzen dute biztanleko urtean. Herri hauek Gipuzkoako biztanleen erdia dira eta errefusaren hiru laurdenak baino gehiago sortzen dute. Premiazkoa da herri hauetako Udalek bilketa sistemaren aldaketa egitea eta eraginkorra den modua ezartzea.

Donostiaren kasua benetan esanguratsua da: 2019an biztanleko 288 kg errefus sortu dira, Gipuzkoako kantitaterik handiena eta azken bost urteetan ez da inolako hobekuntzarik egon. Donostiak bakarrik 2019an 53 000 tona errefus sortu ditu, erraustegiaren labe batek erre dezakeenaren erdia baino gehiago; Donostia da erraustegiaren erregai-hornitzaile nagusia. Eta Udalak ez du inolako asmorik egoera hau aldatzeko; ez zaio axola Gipuzkoako zabor txapeldun izatea; ez zaio axola 2020rako Europak agindutako %50eko gaikako bilketatik 8 puntu beherago egotea; ez zaio axola edukiontzi grisera doanaren hiru lauden birziklagarri izatea; ez zaio axola Donostian biltzen den materia organiko kantitatea Gipuzkoako bataz bestekoaren erdia baino gutxiago izatea.

Egoera honen aurrean, Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egiten du irailaren 13an goizeko 11etan Alderdi Eder-en (Udaletxe aurrean) hasiko den Giza Katean parte hartzera. Aurreko urteetan ez bezala, oraingoan Giza Katea hondartzatik Perlaraino joango da eta pasealekutik abiatu den lekura itzuliko da, bidean geldialdirik egin gabe eta pertsonen arteko segurtasun tartea mantenduz.

GOIA, RAMOS, ENTZUN: BIRZIKLAPENA BAI, ERRAUSKETARIK EZ.
ZUEN NEGOZIOAK INGURUMENA ETA OSASUNA KALTETZEN DUTE.
ZUEN ZABORRAK PLANETA HONDATZEN DU.

Sep
16
Thu
Kontzentrazioa (Bilbo): No al tarifazo de la luz. Iberdrola errudun!
Sep 16 @ 19:00 – 21:00

Argiaren prezioa maximo historikoak markatzen ari da egunez egun. Enpresa elektriko handien botereak, Iberdrola kasu, eta estatuko gobernuaren konplizitateak milioika pertsona pobrezia energetikora kondenatzen ditu. Horregatik, irailaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19.00etan Iberdrola Dorrearen aurrean (Euskadi Plaza, Bilbo) antolatu dugun kontzentraziora dei egiten dugu.
Adierazi zure atxikimendua sare sozialetan, zabaldu kartela eta etorri!

Sep
17
Fri
”Ramón Fernández Durán” Gizarte Mugimenduen VI. Eskola
Sep 17 – Sep 19 all-day

Bi urte baino igaro dira gure azken ediziotik; izan ere, iaz, COVIDen pandemiaren ondorioz, ezin izan genuen 2020ko edizioa ospatu.

Zorionez, egoerak nabarmen egin du hobera, eta Ramon Fernandez Duran eskolaren funtzionamenduari heldu ahal izan diogu ikasturte honetarako.

Horregatik, pozten gaitu guztiekin partekatzeak aurten ere aurrez aurre ikusiko dugula elkar, irailaren 17tik 19rako asteburuan, Artean (Bizkaia).

Aurtengo edizioa berezia izango da, berriz ikusteko eta inposatu dizkiguten eredu sozioekonomikoen alternatibak eraikitzeko elkarrekin lanean jarraitzeko gogo handia dugulako, baina, batez ere, Ramón Fernández Duránek utzi gintuenetik 10 urte bete direlako eta Eskola honetan omenaldi polit bat egin nahi diogulako.

Eta asko pentsa ez dezazun, abuztua baino lehen izena ematen baduzu, kamiseta hau oparituko dizugu.

 

Park(ing) Day 2021. Basauri eraldatu! Zure osasunagatik, gureagatik, mugi zaitez modu jasangarrian. Mugikortasunaren Europako Astea
Sep 17 @ 18:00 – 20:00

Ekologikoago bizi: oinez mugitu, bizikletaz, garraio publikoa erabili.
Iraileko hirugarren ostiralean, Munduko 35 herrialdetan eta Estatuko hainbat herri eta hirietan, gu bezalako pertsonak kalera atera dira kotxeak aparkatzeko lekuak, denbora tarte batez, parke publikoak bihurtzera. Ekimen sinboliko horren bitartez, gure herrriak eta hiriak eraldatzeko beharraz hausnarketa txiki bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu: posible izan daiteke kotxeen eragina murriztu eta kalea pertsonentzat berreskuratu?.
Gure esku dago!

Sep
24
Fri
Klimaren aldeko Ekintza Globalaren deialdiak
Sep 24 @ 0:00 – 23:45

Ekologistak Martxan Euskal Herritik , irailaren 24an, Klimaren aldeko Ekintza deialdietan parte hartzera dei egiten dizuegu.

Donostian:

  • Kontzentrazioa 11:00etan Donostiako udaletxean.

  • 18:00etan Donostiako Udaletxetik abiatuko den manifestazioa.

Bilbon:

  • Kontzentrazioa 11:00etan Arriaga Plazan.

  • Moyua plazatik 18:30etan abiatuko den manifestazioa.

Iruñean:

  • Gaztelu plazan 18:30etan kontzentrazioa

Adierazi zure atxikimendua sare sozialetan, zabaldu kartelak eta etorri!

Mahai – ingurua (Bilbo): Sindikalismoa eta krisi ekosoziala. Kolapso garaian lana birpentsatzen. @ Edificio "La Bolsa"
Sep 24 @ 19:00 – 21:00

Mahai – ingurua: Sindikalismoa eta krisi ekosoziala. Kolapso
garaian lana birpentsatzen. Eguna:
Irailak 24, 19:00 – La “Bolsa” Eraikina, Pilota 10
Parte hartzaileak: ELA, LAB, STEILAS, ESK eta CNT
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan eta Gune Ekosozialista

Sep
25
Sat
Ega ibaiaren garbiketa eguna (Lizarra) @ Los LLanos (La hormiga)
Sep 25 @ 10:30 – 14:00

Ega ibaia garbitzeko jardunaldia antolatu da larunbat

honetan, herritar guztiei irekia

👉 10:30ean hasiko da, hainbat taldek deituta eta

Udalaren laguntzarekin