Hizlaria: Jon Hidalgo, Lurgaia Fundazioa
Lurgaia Fundazioak 200 hektarea lur inguru kudeatzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban (Bizkaia).
Eta Ibarruriko (Muxika) Undabaso inguruan dago gure etorkizuneko baso handia, Erreserbako harizti misto handiena eta Bizkaiko handienetako bat izango dena.
2008az geroztik, aldameneko lursailak erosteko lanean ari da, horrela, zatiketarik gabeko eremu bat sortu ahal izateko, lotutako prozesu ekologikoak garatu ahal izateko.
Horrela, biodibertsitatea berreskuratzen da eta espezieei bizitzeko etxe bat ematen zaie.
Ez du ezertarako balio espezie jakin batzuk berreskuratzeko ahaleginak inbertitzeak, aurrera egiteko behar dituzten ekosistemak berreskuratzen ez badira.
Basoa, oso gaztea oraindik, hazten ari da azaleran, – 100 hektareatik gora daude dagoeneko,- eta biodibertsitatean. Lehen urteetan berreskuratutako eremuek itxura naturala eta iheskorra dute, eta landare eta fauna espezieen hazkundea nabarmena da. Datorren basoa da.
Orain lur horiek beste 48 hektarearekin handitzeko aukera dugu, eta hazten jarraitzea espero dugun 153 hektareako baso bat sortzeko.
Ekimen interesgarri hau, biziberritze ekologikorako eredu bat, Jon Hidalgo sustatzaileetako baten eskutik ezagutu ezazu. Basoak hazten jarraitzen du zure laguntzarekin!
Presentziala: derrigorrezkoa da izena ematea: bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Abenduak 17 izenematea” adieraziz gaian. Aforo mugatua.
Online (Inskripziorik gabe): Youtube Ekologistak Martxan
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.
Laguntzaileak: Lurgaia eta Bilboko Udala
Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.
«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.
Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.
Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.
Duela bi urte, Sagarrak-Ekologistak Martxan taldekook «Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpaina abiarazi genuen, gure herriko hiri-arbolen balioa azpimarratzeko, dakarkiguten onura mordoa ezagutzeko eta berauek zaindu eta errespetatzeko beharraz kontzientziatzeko. Izan ere, zuhaitzak ezinbestekoak dira planetaren bizitzan. Zehazkiago, hiri-arbolek onura ugari ekartzen dizkigute: besteak beste, airearen kalitatea hobetzen dute, zaratatik babesten gaituzte eta klima erregulatzen dute, hezetasuna handituz eta tenperaturak epelduz. Horrez gain, arboletan zenbait animalia (hegaztiak eta intsektuak), eta landare bizi dira. Eta, gainera, zuhaitzek lasaitasuna eta ongizatea ematen digute.
Bada, goian aipatutako kanpainaren barruan, erakusketa bat antolatu dugu San Migeleko Pinceles parkean, maiatzaren 7an (datorren ostirala), gure herrian dauden hiri-arbolak ezagutarazteko.
Animatu, eta zatoz ikustera!
Han izango gara!
Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.
Zatoz gurekin Basauriko San Migeleko hiri-arbolak ezagutzera!
2019tik, herritarrek «Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainan parte hartu dute: zenbait arrazoi direla-eta berezi iruditzen zaizkien zuhaitzen argazkiak bidali dizkigute. Beste askoren artean, haritzak, ezkiak, indigaztainondoak, urkiak eta palmondoak bizi dira gure herriko kaleetan; lagun ditugu, gure egunerokoan; beraiekin gozatzen dugu, urtaroetan zehar itxuraldatuz doazenean… Baina ezagutzen ote ditugu? Badakigu bereizten zein den zein? Berauek behatzeko tarterik hartzen dugu? Errespetatu eta babesten ditugu?
Kanpainaren harira jasotako argazki mordotik abiatuta, zenbait arbola ezagutzeko ibilbide gidatua proposatzen dizuegu, San Migel auzoan zehar. Gutxi gorabehera 90 minutu iraungo du, eta, bidean, Eduardo Renovalesen eskutik (Ekologistak Martxaneko hiri-arbolen aditua), San Migeleko zuhaitzen ezaugarriak ezagutuko ditugu, beren kontserbazio-egoera, dakarzkiguten onurak eta bizi dituzten arriskuak.
Animatuko zara? Zatoz!
Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian. IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 6. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.
Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.
Krisi ekosozial globalari buruzko hitzaldia eta Ekologistak Martxan Araba taldearen aurkezpena.
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Araba eta Errekaleor Bizirik
Hizlaria: Esperanza Ursua Sesma, Biologian Doktorea eta ingurumen-aholkularitzan diharduena, bereziki hegaztien azterketetan esperientzia duena.
Hitzaldi honetan gure eremuko biodibertsitatearen balioaz hitz egingo dugu, eskaintzen dizkigu zerbitzuez, gure ondarearen zein gure arduraren zati den. Garapen energetiko handiek (berriztagarriek eta linea elektrikoek) harengan duten eraginean sakonduko dugu, eta presio horiek espezieengan eta haien bizi-zikloetan pilatzeak bizikidetza nola zailtzen duen ulertzea bilatuko dugu.
Antolatzailea: Ekologistak Martxan
Laguntzailea: Bilboko Udala
Hizlaria: Andrés Illana, Ekologistak Martxanen kidea
Otsoari eta otsoak Euskadin duen egoerari buruzko oinarrizko 10 galderari erantzuten saiatuko dira
hitzaldian.
– Izan al dugu otsorik Euskadin?
– Noiz eta zergatik desagertu ziren?
– Zergatik ari dira itzultzen?
– Euskadin otsoen populazio egonkorra izan dezakegu?
– Zergatik ez dira finkatzen?
– Zergatik hiltzen dituzte etxeko abereak?
– Zertarako balio dute otsoek?
– Otsoen populazioa kontrolatu behar al da?
– Zein da otsoaren egungo legezko egoera Euskadin eta Espainian?
– Zer egiten dute euskal administrazioek?
Antolatzailea: Ekologistak Martxan
Laguntzailea: Bilboko Udala
Sagarrak – Ekologistak Martxanek antolatutako Basauriko Hiri Zuhaitzaren II. Astearen barruan, Zuhaitz esanguratsuak izeneko erakusketa bat egongo da, maiatzaren 2tik 30era.
Hauek dira erakusketaren bi kokapenak:
– Basozelai Gizarte Etxea (maiatzaren 2tik 15era, Ast-Ost 9:00-14:00, 15:00-21:30, L 9:00-13:45).
– Kareaga Gizarte Etxea (maiatzaren 16tik 30era, Ast-Ost 10:00 -13:15 / 16:30 – 20:15).
Info gehiago hemen.