Calendar

Feb
28
Fri
Hitzaldia (Astrabudua): restauración de ríos y humedales @ Josu Murueta Kultur Etxea (areto urdina)
Feb 28 @ 19:00 – 21:00

Otsailaren 28an, ostiralean, 19:00etan, Astrabuduko Josu Murueta Kultur Etxeko areto urdinean, “restauración de ríos y humedales” hitzaldia eskeiniko da, Arturo Elosegiren eskutik. Arturo Elosegi UPV/EHUko Ekologia katedraduna da eta gaur egun, biodibertsitatean, funtzionamenduan eta ekosistemen kudeaketan unibertsitate-masterra ematen du.

Gure inguruko ibai eta hezeguneak berreskuratzeko egin dezakegula azalduko du, eta horiek oso garrantzitsuak direla klima aldaketa arintzeko eta, horrela, bertako biodibertsitatea berreskuratu ahal izateko.

Hezegunea galtzea biodibertsitatearen galera da.

Biodibertsitatearen galera geldiarazi dezagun, gure ibaiak eta hezeguneak lehengoratu ditzagun.

Anima zaitez.

Gaztelaniaz emango da.

Antolatzailea: Herri Bideak kate Barik Elkartea
Laguntzaileak: Ekologistak martxan Bizkaia, Auzoa Herrikoi Elkartea, Ibilbideak LME
Babeslea: Erandioko Udala

 

Jun
5
Fri
“Basauriko zuhaitz aipagarriak” erakusketa Pozokoetxeko parke berrian
Jun 5 @ 19:00 – 21:00

Duela urtebete, Sagarrak Ekologista Taldeak “Basauriko zuhaitz esanguratsuak, laguntzen al diguzu bilatzen?” kanpaina abiarazi zuen, gure herriko hiri-zuhaitzei balioa emateko, ematen dizkiguten onura anitzak ezagutzeko eta horiek zaintzeko eta errespetatzeko beharraz kontzientziatzeko. Kanpaina honen barruan, datorren ostiralean, ekainaren 5ean, Pozokoetxeko parke berrian erakusketa bat erakutsiko dizugu, gure udalerriko zuhaitzen ibilbidea eskaintzen duena.

Zuhaitzak funtsezko landareak dira planetaren bizitzan, eta haien garrantzia ez da basoetara edo naturguneetara mugatzen. Hiri-zuhaitzek onura ugari dakarkigute, airearen kalitatea hobetuz, isolatzaile akustiko gisa jardutean zarata murriztuz, edo klima erregulatuz, inguruneko hezetasuna handitzean eta tenperaturak epeltzean. Horretaz guztiaz gain, zuhaitzak animalia-espezie desberdinen bizileku dira, hala nola, hegaztien, intsektuen eta beste landare batzuen bizileku.

Animatu eta hurbildu erakusketa bisitatzera, gure hiri-zuhaitzak hobeto ezagutzera eta gauza berriak erakustera, guztion artean gure bizitzan funtsezkoa den ondare hori gehiago baloratzen eta hobeto kontserbatzen lagun dezagun. Ekainaren 5ean, ostiralean, elkartuko gara, 17: 00etatik 20: 00etara, Pozokoetxeko parke berrian.

Zure zain egongo gara!

Jun
27
Sat
XXXI. Bizi Martxa “Bilbotik Itsasora” @ Gran Via 30, frente Diputación (Bilbao)
Jun 27 @ 11:00 – 14:00

Biziz bizik (bizizbizi.org) antolatuta, BI-711 errepideari jarraiki, hileko azken larunbatero, bizikleta martxa bat egingo da bizikletentzako bide seguru bat eskatzeko.

Orain dela 20 urte planak hasi ziren bidegorria aurrera eramateko, baina momentuz, egiteke dago, nahiz eta behin eta berriz esan dute Bilbo Haundirako premiazko bidegorri zela. Ez da ordua burutzeko ala?

Jarraitu eskatzen Instituzioei (BFA, Portua, Udaletxeak, Eusko Jaurlaritza eta abar) egin dezatela falta diren 5.300 metro bidegorri egiteko. Martxaren iraupena 11:00etatik 14:00etara

Ez ahaztu kaskoa zure segurtasunerako.! XXVIII. https://youtu.be/eYOgSxvq634

Orain bai, lor daiteke !!!

Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu

 

Nov
14
Sat
Ibilbide ekologikoa: Bolintxu (Bilbo)
Nov 14 @ 9:30 – 14:30

Ibilbide ekologiko honen bidez Bolintxu ibarraren balore naturalak, Supersur handitzearen ibilbidea eta autobide honek sortutako inpaktu latzak ezagutuko ditugu.

9:30 Hasiera: Plaza Zabalburu

Oinez joango gara Bolintxura arte

14:00 Itzulia: Buia

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, bastoiak, janaria eta edaria

Derrigorrezko izen ematea azaroak 13, ostirala, 12:00ak arte. bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Azaroak 14 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzailea: Bilboko Udala

Dec
10
Thu
Hitzaldia (Bilbo): “Autoconsumo energético colectivo: al alcance de todos los tejados” @ Ekoetxea
Dec 10 @ 19:00 – 20:45

Hizlaria: Alvaro Campos, UPV/EHUren Irakaslea eta Ikertzailea. Ingeniaritza energetikoa Saila.

Gaur egun, gutxik jartzen dute zalantzan jatorri berriztagarriko iturrietaranzko trantsizio energetikoa abian jartzeko beharra. Hala ere, proiektu eoliko eta fotovoltaiko handiak Estatu osoan zehar milaka hektarea okupatzen ari diren bitartean, herritarrak une historiko honetan parte hartzetik kanpo geratzen ari dira. Horregatik, herritarrek prozesu horretan duten zeregina bultzatu eta indartu behar dugu, erkidegoko energia-proiektuak garatuz.

Hitzaldi honetan, herritarrek benetako trantsizio energetiko justu eta iraunkor batean parte hartzeko dituzten aukerak aztertuko ditugu. Zehazki, ikusiko dugu bizilagunen komunitateek energia jasangarriago batez baliatzeko aukera dutela, estalkietan autokontsumorako instalazioak jarriz.

Presentziala: Derrigorrezkoa da izena ematea: bizkaia@ekologistakmartxan.org
helbidera mezu bat bidali “Abenduak 10 izenematea” adieraziz gaian. Aforo mugatua.
Online (inskripziorik gabe): Youtube Ekologistak Martxan
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.
Laguntzailea: Bilboko Udala

Dec
17
Thu
Hitzaldia (Bilbo): “Undabaso: Datorren basoa / El bosque que viene. Un modelo de restauración ecológica.” @ Ekoetxea
Dec 17 @ 19:00 – 20:45

Hizlaria: Jon Hidalgo, Lurgaia Fundazioa

Lurgaia Fundazioak 200 hektarea lur inguru kudeatzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban (Bizkaia).

Eta Ibarruriko (Muxika) Undabaso inguruan dago gure etorkizuneko baso handia, Erreserbako harizti misto handiena eta Bizkaiko handienetako bat izango dena.

2008az geroztik, aldameneko lursailak erosteko lanean ari da, horrela, zatiketarik gabeko eremu bat sortu ahal izateko, lotutako prozesu ekologikoak garatu ahal izateko.

Horrela, biodibertsitatea berreskuratzen da eta espezieei bizitzeko etxe bat ematen zaie.

Ez du ezertarako balio espezie jakin batzuk berreskuratzeko ahaleginak inbertitzeak, aurrera egiteko behar dituzten ekosistemak berreskuratzen ez badira.

Basoa, oso gaztea oraindik, hazten ari da azaleran, – 100 hektareatik gora daude dagoeneko,- eta biodibertsitatean. Lehen urteetan berreskuratutako eremuek itxura naturala eta iheskorra dute, eta landare eta fauna espezieen hazkundea nabarmena da. Datorren basoa da.

Orain lur horiek beste 48 hektarearekin handitzeko aukera dugu, eta hazten jarraitzea espero dugun 153 hektareako baso bat sortzeko.
Ekimen interesgarri hau, biziberritze ekologikorako eredu bat, Jon Hidalgo sustatzaileetako baten eskutik ezagutu ezazu. Basoak hazten jarraitzen du zure laguntzarekin!

Presentziala: derrigorrezkoa da izena ematea: bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Abenduak 17 izenematea” adieraziz gaian. Aforo mugatua.

Online (Inskripziorik gabe): Youtube Ekologistak Martxan

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzaileak: Lurgaia eta Bilboko Udala

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

May
7
Fri
Erakusketa (San Migel): «Basauriko arbola esanguratsuak». Hiri-Arbolaren I.Astea
May 7 @ 18:00 – 20:00

Duela bi urte, Sagarrak-Ekologistak Martxan taldekook «Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpaina abiarazi genuen, gure herriko hiri-arbolen balioa azpimarratzeko, dakarkiguten onura mordoa ezagutzeko eta berauek zaindu eta errespetatzeko beharraz kontzientziatzeko. Izan ere, zuhaitzak ezinbestekoak dira planetaren bizitzan. Zehazkiago, hiri-arbolek onura ugari ekartzen dizkigute: besteak beste, airearen kalitatea hobetzen dute, zaratatik babesten gaituzte eta klima erregulatzen dute, hezetasuna handituz eta tenperaturak epelduz. Horrez gain, arboletan zenbait animalia (hegaztiak eta intsektuak), eta landare bizi dira. Eta, gainera, zuhaitzek lasaitasuna eta ongizatea ematen digute.

Bada, goian aipatutako kanpainaren barruan, erakusketa bat antolatu dugu San Migeleko Pinceles parkean, maiatzaren 7an (datorren ostirala), gure herrian dauden hiri-arbolak ezagutarazteko.

Animatu, eta zatoz ikustera!
Han izango gara!

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

May
9
Sun
Ibilbide gidatua (San Migel): San Migeleko arbolak ezagutzera! Basauriko Hiri-arbolaren I.astea @ Junto a la Iglesia de San Miguel (Basauri)
May 9 @ 11:00 – 13:00

Zatoz gurekin Basauriko San Migeleko hiri-arbolak ezagutzera!
2019tik, herritarrek «Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainan parte hartu dute: zenbait arrazoi direla-eta berezi iruditzen zaizkien zuhaitzen argazkiak bidali dizkigute. Beste askoren artean, haritzak, ezkiak, indigaztainondoak, urkiak eta palmondoak bizi dira gure herriko kaleetan; lagun ditugu, gure egunerokoan; beraiekin gozatzen dugu, urtaroetan zehar itxuraldatuz doazenean… Baina ezagutzen ote ditugu? Badakigu bereizten zein den zein? Berauek behatzeko tarterik hartzen dugu? Errespetatu eta babesten ditugu?

Kanpainaren harira jasotako argazki mordotik abiatuta, zenbait arbola ezagutzeko ibilbide gidatua proposatzen dizuegu, San Migel auzoan zehar. Gutxi gorabehera 90 minutu iraungo du, eta, bidean, Eduardo Renovalesen eskutik (Ekologistak Martxaneko hiri-arbolen aditua), San Migeleko zuhaitzen ezaugarriak ezagutuko ditugu, beren kontserbazio-egoera, dakarzkiguten onurak eta bizi dituzten arriskuak.

Animatuko zara? Zatoz!

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian. IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 6. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

Sep
17
Fri
Park(ing) Day 2021. Basauri eraldatu! Zure osasunagatik, gureagatik, mugi zaitez modu jasangarrian. Mugikortasunaren Europako Astea
Sep 17 @ 18:00 – 20:00

Ekologikoago bizi: oinez mugitu, bizikletaz, garraio publikoa erabili.
Iraileko hirugarren ostiralean, Munduko 35 herrialdetan eta Estatuko hainbat herri eta hirietan, gu bezalako pertsonak kalera atera dira kotxeak aparkatzeko lekuak, denbora tarte batez, parke publikoak bihurtzera. Ekimen sinboliko horren bitartez, gure herrriak eta hiriak eraldatzeko beharraz hausnarketa txiki bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu: posible izan daiteke kotxeen eragina murriztu eta kalea pertsonentzat berreskuratu?.
Gure esku dago!