Calendar

Sep
23
Mon
Hitzaldia (Bilbo): Las algas del Cantábrico: centinelas del cambio climático @ Centro Cívico La Bolsa
Sep 23 @ 19:00 – 21:15

Klima aldaketak dagoeneko Kantauri itsasoa ari da aldatzen. Gainazaleko uraren tenperatura udan 1 ºC inguru igo da azken hiru hamarkadetan: 1980 eta 2008 bitartean, 20,8 ºC-tik 21,7 ºC-ra igaro da. Baina, tenperaturaz gain, badira klima-aldaketarekin lotutako beste hainbat faktore ere kantauriar kostaldean eragiten dutenak. Eguzki erradiazioa gero eta handiagoa da, azken bi hamarkadetan gehienbat, eta kostaldeko uretan elikagaien kopurua gutxiagotzen ari da. Ondorioz, gure itsasoko espezie gakoak gutxiagotzen ari dira. Aipagarria da euskal kostaldean “Gelidium corneum” alga gorrien zelaiek bat-batean izan duten murrizketa.

Zer adierazten dute itsasoko landaretzan gertatzen ari diren aldaketek klima aldaketari buruz? Zein ondorio biologiko, ekologiko eta sozio-ekonomiko izan ditzakete aldaketa horiek? José María Gorostiaga UPV/EHUren Botanika irakasleak galdera horiei erantzungo die ‘Las algas del Cantábrico: centinelas del cambio climático’ izeneko hitzaldia eta mahai-inguruan. Hitzaldia irailaren 23an, astelehena, izango da, arratsaldeko 7etan, La Bolsa Udaltegian, gaztelaniaz.

Antolatzaileak: Ecologistas en Acción, Ekologistak Martxan Bizkaia.

Laguntzailea: Bilboko Udala

Feb
16
Sun
Ibarruri (Muxika): Bertoko zuhaitzak landatzea. Ingurumenaren alde lan egiteko eguna @ Ibarruri (Muxika)
Feb 16 @ 8:30 – 16:30

Sagarrak–Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dugu berriro ere, eta bertara etortzeko dei egin nahi dizuegu. Oraingo honetan basoberritzea Lurgaia elkartearen Undabason egingo dugu, Ibarrurin -Muxika.
Lana amaitzean pika-pika emango diegu parte-hartzaileei.

Lana amaitzean pika-pika emango diegu parte-hartzaileei.

Oharrak:
Jarduna goizez izango da. (Basaurira 14:30etan itzuliko gara).
Beharrezkoa da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.
Egitekoa erraza da, haurrentzat izango da.
Komeni da kantinplora beteta eta jateko zerbait eramatea lanaldia amaitzean.
Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.

Beharrezkoa da izena eta adina ematea, ekologia@sagarrak.org -era idatziz edo  94 4263769 deituz  OTSAILAK 12a, ASTEARTEA BAINO LEHEN.
Eguna: Otsailak 16, igandea
Ordua: Basaurin, 08:30ean.
Irteteko tokia: Basaurin, Arizko tren geltokian.

Lagundu gaitzazue gure basoak leheneratzen.

Zuen zain gaude!!!

Feb
28
Fri
Hitzaldia (Astrabudua): restauración de ríos y humedales @ Josu Murueta Kultur Etxea (areto urdina)
Feb 28 @ 19:00 – 21:00

Otsailaren 28an, ostiralean, 19:00etan, Astrabuduko Josu Murueta Kultur Etxeko areto urdinean, “restauración de ríos y humedales” hitzaldia eskeiniko da, Arturo Elosegiren eskutik. Arturo Elosegi UPV/EHUko Ekologia katedraduna da eta gaur egun, biodibertsitatean, funtzionamenduan eta ekosistemen kudeaketan unibertsitate-masterra ematen du.

Gure inguruko ibai eta hezeguneak berreskuratzeko egin dezakegula azalduko du, eta horiek oso garrantzitsuak direla klima aldaketa arintzeko eta, horrela, bertako biodibertsitatea berreskuratu ahal izateko.

Hezegunea galtzea biodibertsitatearen galera da.

Biodibertsitatearen galera geldiarazi dezagun, gure ibaiak eta hezeguneak lehengoratu ditzagun.

Anima zaitez.

Gaztelaniaz emango da.

Antolatzailea: Herri Bideak kate Barik Elkartea
Laguntzaileak: Ekologistak martxan Bizkaia, Auzoa Herrikoi Elkartea, Ibilbideak LME
Babeslea: Erandioko Udala

 

Mar
1
Sun
Herri landaketa (Basauri): Zuhaixkak landatzea Kareaga auzoan @ Inicio camino peatonal al Parque Montefuerte
Mar 1 @ 10:00 – 13:30

Zuhaitz eta zuhaixka autoktono gehiago landatuko ditugu Basauriko Kalero auzoan.

Sagarrak-Ekologistak Martxan eta Ingurumen Boluntariotzaren Sareak, “El Kalero” auzo-elkartearekin lankidetzan (Kareaga Auzo Elkartea), beste esku-hartze bat egingo dugu, Basauriko Kareaga auzoa eta Montefuerte parkea lotzen dituen oinezkoentzako bidean landare autoktonoa (zuhaixka) berritzeko.
Bide horren eskuineko aldean babes hesi bat sortzea da ekimenaren helburua. Baldintza meteorologikoak aldekoak badira, datorren martxoaren 1ean egingo dute esku hartzea.
Jardueran parte hartzeko beharrezkoa den informazioa honako hau da:10:00etan, Basauriko Asturias kalearen amaieran.Metroz bazatoz, Basauri da geltokia, Bidasoa irteera. (5 min oinez).Jardunaldia biharkoa izango da (13:30 inguruan amaituko da).Komeni da urarekin kantinplora eramatea.Arropa erosoa, zikindu daitekeena, eta mendiko edo uretako botak.Gainerako materiala guk jarriko dugu.
Jardunaldi amaieran aperitibo bat egingo dugu indarrak berriz jartzeko.

Eskerrik asko izena emateagatik, jardueraren antolaketa errazteko. Izena eman dezakezue ekologia@sagarrak.org helbidean edo 94 4263769 telefonora deituz, osteguna baino lehen. Datu hauek behar ditugu: bertaratutako guztien izena, abizena eta adina, jatorrizko auzoa edo udalerria eta
harremanetarako mugikorraren zenbakia (ezustekoak sortzen badira, horretarako bakarrik erabiliko da).

Adingabeak: helduei zuzenduta dago jardunaldia. Adingabeak heldu bati lagunduta joan daitezke, betiere haren ardurapean. Batzuetan, baldintzak deserosoak gerta daitezke batzuentzat: lokatza, sasiak, azalpenak eman bitartean entzun egin behar da… Gainerakoan, haurrak ongi etorriak dira!

Oharra: izena ematen baduzu, saiatu hitzordura ez huts egiten edo ez bazatoz, jakinarazi egiten.

Animatu eta parte hartu! Zure zain gaude!
Gure ingurunea berroneratzen laguntzen digu.

2019ko esku-hartzea nolakoa izan zen pentsatu nahi baduzu, begiratu bideo honi!

https://www.youtube.com/watch?v=V3dVqw-zcgU

Apr
24
Fri
Argiaren eta itzalaren manifestazioa
Apr 24 @ 22:00 – 22:30

Apirilaren 24an klimaren aldeko ekintza global bat gauzatzeko deia egin dute ehunka erakunde

    • Apirilaren 24an, ostiralean, gaueko 22:00etan, soinu eta itzalak balkoietatik proiektatuz burutuko den manifestazioa sustatzen dute elkarteek
  • Osasun krisi honen irteera zuzena eta jasangarria izan behar dela adierazten dute erakundeek baterako agiri batean

Gaur egungo osasun larrialdi eta ondorengo irteera ekonomikoaren testuinguruan, Fridays for Future, 2020 Rebelión por el Clima eta Alianza por el Clima elkarteen babesean, datorren apirilaren 24an klimaren aldeko ekintza global bat gauzatzeko deia egiten dute ehunka erakunde sozialek. Ingurumena eta pertsonak erdigunean jarri ez ezik, justizia soziala eta klimatikoko irizpideak izango duen itzulera ere izatea aldarrikatuko du ekimenak. Horretarako, manifestazio berezi bat sustatzen dute elkarteek: balkoietatik etxeaurreetarantz soinu eta itzalak proiektatzea. Ondoren, argazki eta bideon bidez, sare sozialetan erakutsiko da.

Krisialdi bakoitza krisialdi bat dela eta horrela hartu behar dela uste dute antolatzaileek; horregatik, ez dute pandemiaren aurkako borrokan oztopatu nahi, ezta baliabideak kendu ere. Ondorioz, ‘Global Strike for Climate’ izenpean Fridays for Future taldeak mundu osoan zehar bultzatutako deialdi honek etxeaurreei begiratzen dio, baita sare sozialeei ere, eta hausnarketa egitera zein etorkizuneko ekintzen, zehaztuagoen eta irmoagoen, oinarriak finkatzera deitzen du.

Krisi klimatikoa errealitate gordina da, eta erakunde askok horrela aitortu duten arren, buruzagi askok ez onartzea eta, geldotasun errudun baten bidez, adierazle zientifikoei kasurik ez egitea erabaki dute.

Inoiz ez bezalako larrialdi klimatiko bati aurre egin behar dio gizateriak, eta lehen-lehenik, bizitza babesteko arduraz jokatu behar du. Espeziaren biziraupena arriskuan jartzen duen produkzio eta kontsumo ereduaren ondorio zuzena da berotze globala. Baliabide naturalen mugagabeko ustiapenean oinarrituta, era zuzengabean herri zaurigarri eta behartsuenetan talka egiten du horrek”, azpimarratzen dute antoltzaileek agirian.

Biziraupenaren defentsak gobernuak larrialdi klimatikoaren egoera bere gain hartzera eraman behar ditu, eta, ondorioz, neurri handinahi eta zorrotzak hartzera. Gaur egun larrialdi klimatikoaren aurrean irmo jokatzeak etorkizuneko ingurumen eta gizarte inpakturik okerrenak saihestuko ditu.

Hortaz, gaur egungo geldotasunatik irten ez ezik, jarduera ekonomikoa modu klimatiko eta sozialki zuzen batean eraldatzea ere proposatzen dute elkarteek. Oinarrizko bi printzipio kontuan hartuta, gauzatu beharko liratekeen jarduketak aipatzen dituzte agirian:

  • Ikuspuntu klimatikotik, berotegi-efektuko gasen emisio garbien murrizketa zorrotzari aurre egitea, jarraibide zientifikoekin bat etorriz eta neutraltasuna ahalik eta azkarren lortuz.
  • Ikuspegi sozialetik, pertsona eta kolektibo zaurgarrienei erabateko lehentasuna eman, euren bizi baldintza duinak bermatuz

Agiria #AcciónGlobalPorElClima24A:

https://drive.google.com/file/d/1Dx605r1rhck8ADGDE6GQf-UsYywyXrWi/view

Fridays for Future – Juventud por el Clima
Gazte ekologisten mugimendua. Europan sortu zen eta klase politikoari berotze globala arintzeko premiazko neurriak hartzeko eskatzeko borondatearekin heldu zen gure herrira 2019ko otsailean. Krisi klimatikoari aurre egingo dion trantsizioa lortzeko antolatzen gara.
juventudxclima.es | ig: @juventudxclima

2020 Rebelión por el Clima
Justizia klimatikoa eskatzen duten 30 erakundek baino gehiagok osatzen dute Europako kanpaina hau. Borroka ezberdinen arteko zubiak eraikitzea eta talde eta mugimenduei euren ekintzak modu estrategiko eta koordinatuan areagotzen laguntzea du helburu.
2020rebelionporelclima.net | by2020weriseup.net

Alianza por el Clima
2015eko hasieran sortu zen, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko Aldeen Konferentziaren (COP21ren) aurreko eztabaida eta ekimenak eman zirenean. Konferentzia horrek Parisko Akordioa ekarri zuen. Mugimendu ekologista, sindikala, nekazaritza, garapenerako lankidetza, zientzia eta ikerketa, baita kontsumitzaileak ere ordezkatzen dituzten 400 erakunde baino gehiagok osatzen dute. alianza-clima.blogspot.com

Nov
17
Tue
Liburu aurkezpena eta solasaldia (Bilbo): Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian @ Zirika! Herri gunea
Nov 17 @ 18:30 – 20:00

Iñaki Petxarromanek hainbat aditurekin hitz egin ondoren krisi klimatiko eta ekologikoan barrena hobeto gobernatzeko informazioa oparo eta oso modu ulergarrian eman du “Ezezagunerako bidaia: mundua, klima eta ekologia krisian” liburuan; horren guztiaren berri ematera datorkigu Iñaki Petxarroman eta Martxelo Otamendi Zirika! Herri Gunera. 

Luzaz eszeptizismo interesatu bat sustatu bada ere, gaur egun ez dago klima aldatzen ari dela taxuz ukatzen duenik, ezta aldaketa hori giza jarduerak sortu duenik ere. Besteak beste, aldaketaren ondorioak dagoeneko jasaten ari garelako. Horra hor, esaterako, muturreko fenomeno meteorologikoak, gero eta ugariagoak, gero eta bortitzagoak. Bioaniztasuna, berriz, inoiz baino azkarrago galtzen ari da, zoonosiak, COVID-19 kasu, eta beste pandemia arriskuak biderkatzen diren bitartean.

Planeta EZEZAGUNERAKO BIDAIA baterantz abiatu da, eta, harekin batera, bertan bizi garen guztiok. Bidaia atzera-bueltarik gabea da, baina oraindik garaiz gaude, neurri batean behintzat, bidean izango diren astinduak gutxitzeko eta ahal den modurik onenean egokitzeko. Zientzialariek, ordea, argi dioskute: gehienez ere hamarkada bat dugu gu guztiok garraiatzen gaituen ontziaren norabideari lema kolpe sendo bat emateko.

Antolatzaileak: Sukar Horia eta Ekologistak Martxan

 

Dec
17
Thu
Hitzaldia (Bilbo): “Undabaso: Datorren basoa / El bosque que viene. Un modelo de restauración ecológica.” @ Ekoetxea
Dec 17 @ 19:00 – 20:45

Hizlaria: Jon Hidalgo, Lurgaia Fundazioa

Lurgaia Fundazioak 200 hektarea lur inguru kudeatzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban (Bizkaia).

Eta Ibarruriko (Muxika) Undabaso inguruan dago gure etorkizuneko baso handia, Erreserbako harizti misto handiena eta Bizkaiko handienetako bat izango dena.

2008az geroztik, aldameneko lursailak erosteko lanean ari da, horrela, zatiketarik gabeko eremu bat sortu ahal izateko, lotutako prozesu ekologikoak garatu ahal izateko.

Horrela, biodibertsitatea berreskuratzen da eta espezieei bizitzeko etxe bat ematen zaie.

Ez du ezertarako balio espezie jakin batzuk berreskuratzeko ahaleginak inbertitzeak, aurrera egiteko behar dituzten ekosistemak berreskuratzen ez badira.

Basoa, oso gaztea oraindik, hazten ari da azaleran, – 100 hektareatik gora daude dagoeneko,- eta biodibertsitatean. Lehen urteetan berreskuratutako eremuek itxura naturala eta iheskorra dute, eta landare eta fauna espezieen hazkundea nabarmena da. Datorren basoa da.

Orain lur horiek beste 48 hektarearekin handitzeko aukera dugu, eta hazten jarraitzea espero dugun 153 hektareako baso bat sortzeko.
Ekimen interesgarri hau, biziberritze ekologikorako eredu bat, Jon Hidalgo sustatzaileetako baten eskutik ezagutu ezazu. Basoak hazten jarraitzen du zure laguntzarekin!

Presentziala: derrigorrezkoa da izena ematea: bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Abenduak 17 izenematea” adieraziz gaian. Aforo mugatua.

Online (Inskripziorik gabe): Youtube Ekologistak Martxan

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzaileak: Lurgaia eta Bilboko Udala

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.