Calendar

Feb
16
Sun
Ibarruri (Muxika): Bertoko zuhaitzak landatzea. Ingurumenaren alde lan egiteko eguna @ Ibarruri (Muxika)
Feb 16 @ 8:30 – 16:30

Sagarrak–Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dugu berriro ere, eta bertara etortzeko dei egin nahi dizuegu. Oraingo honetan basoberritzea Lurgaia elkartearen Undabason egingo dugu, Ibarrurin -Muxika.
Lana amaitzean pika-pika emango diegu parte-hartzaileei.

Lana amaitzean pika-pika emango diegu parte-hartzaileei.

Oharrak:
Jarduna goizez izango da. (Basaurira 14:30etan itzuliko gara).
Beharrezkoa da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.
Egitekoa erraza da, haurrentzat izango da.
Komeni da kantinplora beteta eta jateko zerbait eramatea lanaldia amaitzean.
Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.

Beharrezkoa da izena eta adina ematea, ekologia@sagarrak.org -era idatziz edo  94 4263769 deituz  OTSAILAK 12a, ASTEARTEA BAINO LEHEN.
Eguna: Otsailak 16, igandea
Ordua: Basaurin, 08:30ean.
Irteteko tokia: Basaurin, Arizko tren geltokian.

Lagundu gaitzazue gure basoak leheneratzen.

Zuen zain gaude!!!

Mar
1
Sun
Herri landaketa (Basauri): Zuhaixkak landatzea Kareaga auzoan @ Inicio camino peatonal al Parque Montefuerte
Mar 1 @ 10:00 – 13:30

Zuhaitz eta zuhaixka autoktono gehiago landatuko ditugu Basauriko Kalero auzoan.

Sagarrak-Ekologistak Martxan eta Ingurumen Boluntariotzaren Sareak, “El Kalero” auzo-elkartearekin lankidetzan (Kareaga Auzo Elkartea), beste esku-hartze bat egingo dugu, Basauriko Kareaga auzoa eta Montefuerte parkea lotzen dituen oinezkoentzako bidean landare autoktonoa (zuhaixka) berritzeko.
Bide horren eskuineko aldean babes hesi bat sortzea da ekimenaren helburua. Baldintza meteorologikoak aldekoak badira, datorren martxoaren 1ean egingo dute esku hartzea.
Jardueran parte hartzeko beharrezkoa den informazioa honako hau da:10:00etan, Basauriko Asturias kalearen amaieran.Metroz bazatoz, Basauri da geltokia, Bidasoa irteera. (5 min oinez).Jardunaldia biharkoa izango da (13:30 inguruan amaituko da).Komeni da urarekin kantinplora eramatea.Arropa erosoa, zikindu daitekeena, eta mendiko edo uretako botak.Gainerako materiala guk jarriko dugu.
Jardunaldi amaieran aperitibo bat egingo dugu indarrak berriz jartzeko.

Eskerrik asko izena emateagatik, jardueraren antolaketa errazteko. Izena eman dezakezue ekologia@sagarrak.org helbidean edo 94 4263769 telefonora deituz, osteguna baino lehen. Datu hauek behar ditugu: bertaratutako guztien izena, abizena eta adina, jatorrizko auzoa edo udalerria eta
harremanetarako mugikorraren zenbakia (ezustekoak sortzen badira, horretarako bakarrik erabiliko da).

Adingabeak: helduei zuzenduta dago jardunaldia. Adingabeak heldu bati lagunduta joan daitezke, betiere haren ardurapean. Batzuetan, baldintzak deserosoak gerta daitezke batzuentzat: lokatza, sasiak, azalpenak eman bitartean entzun egin behar da… Gainerakoan, haurrak ongi etorriak dira!

Oharra: izena ematen baduzu, saiatu hitzordura ez huts egiten edo ez bazatoz, jakinarazi egiten.

Animatu eta parte hartu! Zure zain gaude!
Gure ingurunea berroneratzen laguntzen digu.

2019ko esku-hartzea nolakoa izan zen pentsatu nahi baduzu, begiratu bideo honi!

https://www.youtube.com/watch?v=V3dVqw-zcgU

Mar
23
Mon
Euskal Herria: 14 Ekozinemaldia @ Euskal Herria
Mar 23 @ 0:00 – Mar 30 @ 23:45

Abian da 14. Ekozinemaldia.
aurten Artea, Ataun, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Donostia, Iruñea, Leioa, Lekunberri, Ordizia, Orereta. Tolosa eta Zallan burutuko da.

Behin-behineko egitaraua

Artea 19:30h (Makatzak- arratiako ekologistak)
Martxoak 24

  • Blue heart
  • Laburmetraiak: “Cutral Có (Neuquén)”, “Amstrong” y “Uruguay” (Argentina y Uruguay)

Martxoak 27

  • “Hondar 2050”
  • Laburmetraiak: “Al límite” y “Cabo delgado”

Ataun (San Gregorioko Elkargunea, 19:00) (Euskaraz)

  • Antropozenoan ekintza (17:17)
  • Hondar 2050  (45:24)

Barakaldo (Antonio Trueba institutoa) (Euskaraz)
Martxoak 24

  • HONDAR 2050
  • AL LIMITE

Basauri
Martxoak 24, 18:30h, Marienea, emakumeen etxea

  • “No estamos solas”
  • “Mesoamericanas”

Presentadas por Vidalina Morales (ADES, El Salvador)

Bilbo 

 Quién defiende a quien difiende“.  

Martxoak 23, Zirika

Gira europea de Ríos Vivos Colombia “RÍOS LIBRES PARA COSECHAR LA PAZ”

(con Kolektiba Colombia + BBVAren aurkako Plataforma)
18:00: bideo-saioa: “Vidas represadas – entre la inundación y el desplazamiento”
19:00: LABURMETRAIAK

  • “Energía para compartir, Energía para el Buen Vivir” 16′
  • “Construcción de planes de energía comunitaria para el buen vivir” 12′

19:30: coloquio con activistas de Ríos Vivos Colombia

  • Silvano Caicedo, afrodescendiente, afectado por la represa Anchicayá de Union Fenosa.
  • Asened Higuita:afectada por Hidroituango, financiada por Santander, BBVA y Mapfre
  • Juan Carlos Albarracin, afectado por la hidroeléctrica El Quimbo, de Endesa/Enel

Martxoak 24 Ekoetxea, 19:00

  • “Ez, eskerrik asko. Gladysen lehioa”  (Euskaraz)Berta Gaztelumendi zuzendariak eta Sabino Ormazabal gidoilariak aurkeztuta

Martxoak 25 Ekoetxea, 19:00

  • No estamos solas
  • Mesoamericanas

Presentadas por Vidalina Morales (ADES, El Salvador)

y la directora de “No estamos solas”, María Aizpuru

Martxoak 26 Escuela Ingenieria Bilbao – 17:00

  • No estamos solas 
  • Mesoamericanas 

Presentadas por Vidalina Morales (ADES,El Salvador)

Donostia UPV-EHUko Ingeniaritzako eskola (Antigua)
Martxoak 26, 13:00:

  • Blue heart (Balkanak)

Martxoak 27, 11:00:

  • “Construcción de planes de energía comunitaria para el buen vivir” (Colombia) 12:10
  •  “Energía para compartir, Energía para el Buen Vivir”  (Colombia) 16′
  •  “Cutral Có (Neuquén)”, “Amstrong” y “Uruguay” (Argentina y Uruguay) 16′
  •  “Vidas rotas, futuro robado”  (Mozambique, 2019) 6:46

Iruñea Iturrama auzoko Civivox

Martxoak 25

  •      Hondar 2050

Leioa (UPV-EHU) 12:00

-Martxoak 24. Arte Ederren Fakultatan

  • Antropocenoan ekintza (Action in the Anthropocene)
  • Mesoamericanas.
  • No estamos solas

+ HIZLARIA: Vidalina Morales

– Martxoak 25. Gizarte eta Komunikazio zientzien Fakultarea

  • Ez, eskerrik asko. Gladysen lehioa

– Martxoak 26 (Arte eta Teknologia Eraikineko Proiekzio Aretoan (AAEE)

  • Tala de la selva ¿Corrupción en los sellos ambientales?
  • Blue heart.

 

Lekunberri Printza gune autogestionatua

Martxoaren 27an, 19,00ean

  • HONDAR 2050  (Euskaraz)

 

Lizarra Los Llanos zinema aretoa
Martxoak 13

  • Ez, eskerrik asko. Gladysen lehioa

Ordizia Herri Antzokia 20:30
– Martxoak 25

  • Ez, eskerrik asko. Gladysen lehioa

Orereta, Mikalazulo.
Martxoak 24-19:00etan

  • Blue Heart
  • Extractivismo en America Latina

Martxoak 25-19:00etan:

  • IIrsa la infraextructura de la devastación
  • Transición energética

Tolosa (Leidor Zinema)
Martxoak 24

  • “Blue Heart” (Corazón Azul) (Balkanak) 43:39
  • “No en nuestro nombre: Resistiendo al A.M.O»  (Venezuela) 24:38
  • “Construcción de planes de energía comunitaria para el buen vivir” (Colombia) 12:10
  • “Vidas rotas, futuro robado”  (Mozambique, 2019) 6:46

Martxoak 25

  • “Hondar 2050” (EH ) 45:24 (Euskaraz)
  • “Anthropozenoan ekintza” (Global) 17:17
  • “Vale uma aldeia?” (Brasil) (24:35)
  • “E – TRANSICIÓN Y SOBERANÍA”  Armstrong  (Argentina)7:27

Martxoak 26 (CineClub)

  • “Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa”
  • “Ez, eskerrik asko! La ventana de Gladys “

Zaldibia Karreane Kultur Etxea 19:00 (Euskaraz)
Martxoak 31
Eguzkiko laburmetraia
Hondar 2050

Dec
17
Thu
Hitzaldia (Bilbo): “Undabaso: Datorren basoa / El bosque que viene. Un modelo de restauración ecológica.” @ Ekoetxea
Dec 17 @ 19:00 – 20:45

Hizlaria: Jon Hidalgo, Lurgaia Fundazioa

Lurgaia Fundazioak 200 hektarea lur inguru kudeatzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban (Bizkaia).

Eta Ibarruriko (Muxika) Undabaso inguruan dago gure etorkizuneko baso handia, Erreserbako harizti misto handiena eta Bizkaiko handienetako bat izango dena.

2008az geroztik, aldameneko lursailak erosteko lanean ari da, horrela, zatiketarik gabeko eremu bat sortu ahal izateko, lotutako prozesu ekologikoak garatu ahal izateko.

Horrela, biodibertsitatea berreskuratzen da eta espezieei bizitzeko etxe bat ematen zaie.

Ez du ezertarako balio espezie jakin batzuk berreskuratzeko ahaleginak inbertitzeak, aurrera egiteko behar dituzten ekosistemak berreskuratzen ez badira.

Basoa, oso gaztea oraindik, hazten ari da azaleran, – 100 hektareatik gora daude dagoeneko,- eta biodibertsitatean. Lehen urteetan berreskuratutako eremuek itxura naturala eta iheskorra dute, eta landare eta fauna espezieen hazkundea nabarmena da. Datorren basoa da.

Orain lur horiek beste 48 hektarearekin handitzeko aukera dugu, eta hazten jarraitzea espero dugun 153 hektareako baso bat sortzeko.
Ekimen interesgarri hau, biziberritze ekologikorako eredu bat, Jon Hidalgo sustatzaileetako baten eskutik ezagutu ezazu. Basoak hazten jarraitzen du zure laguntzarekin!

Presentziala: derrigorrezkoa da izena ematea: bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Abenduak 17 izenematea” adieraziz gaian. Aforo mugatua.

Online (Inskripziorik gabe): Youtube Ekologistak Martxan

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzaileak: Lurgaia eta Bilboko Udala

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.