Calendar

Mar
20
Fri
Kazerolada (Euskal Herria): 43 egun Joaquin eta Alberto aurkitu gabe @ Euskal Herria
Mar 20 @ 20:30 – 21:00
Apr
6
Mon
Burrunbada (Euskal Herria): Zaldibar argitu! Osasuna eta erantzukizuna
Apr 6 @ 20:30 – 20:45

Balkoietan mobilizatzeko deia egin dute, Zaldibarko luizitik 2 hilabete igaro ondoren

Zaldibar Argitu plataformak balkoietan zarata eginez eta kandelak piztuz mobilizatzeko deia egin die euskal herritarrei apirilaren 6an, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko luizitik bi hilabete bete direnean, milaka tona hondakinen azpian bi langile lurperatuta gelditu zirelarik, oraindik aurkitu gabe.

Aipatutako plataformak ohar batean gogorarazi du apirilaren 6an bi hilabete beteko direla hondamendia gertatu zela, eta mobilizaziora deitu ditu herritarrak, nahiz eta euren etxeetan konfinatuta egon alarma egoeragatik, koronabirusaren hedadura dela eta.

Egun horretan 20:30ean balkoietara ateratzeko eta bost minutuz “zarata handia” egiteko eskatu die herritarrei, ondoren kandelak eta argiak pizteko, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertutako langileen omenez.

Deitzaileek lanean jarraituko dutela “langileak aurkitu arte” adierazi dute, baita herritarren osasuna defendatzeko eta erantzukizunak argitzeko eskatzeko ere.

Adierazi dutenez, bi hilabete igaro dira luizitik, eta “arduradun zuzenak egon arren, inork ez ditu bere gain hartu erantzukizunak”.

Zabortegian zer dagoen aztertu eta jakinarazteko, instalazioan gertatutakoa azaltzeko eta bertan aritzen diren langileen segurtasuna bermatzeko eskatu du plataformak.

Halaber, erantzukizunak argitzeko eskatu du, eta Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak “dimisioa” eman behar duela azpimarratu du.

Apr
17
Fri
Hitzaldi on-line: Zaldibar argi eta garbi
Apr 17 @ 18:00 – 20:00

Zaldibar argi eta garbi! Hitzaldiak  on-line

“Una reflexión téxnico-política de la crisis de Zaldibar”, Iñaki Antigüedad-ekin, hidrogeologoa eta UPV/EHU .n katedratikoa (Eus – Cas)

“Usos de la comunicación en la crisis del vertedero”, Maialen Ferreirarekin, El Diario Norten lumaduna (Eus – Cas)

“Impactos ambientales de los vertederos”,Carlos Arribasekin, Ecologistas en Acción  hondakinen arloaren kidea (Cas)

Antolatzaileak: Zero Zabor Bizkaia Plataforma, Ekologistak Martxan Bizkaia , Euskal Gune Ekosozialista , Hitz eta hitz

Lotura : https://labur.eus/zaldibar17apirila

Apr
24
Fri
Argiaren eta itzalaren manifestazioa
Apr 24 @ 22:00 – 22:30

Apirilaren 24an klimaren aldeko ekintza global bat gauzatzeko deia egin dute ehunka erakunde

    • Apirilaren 24an, ostiralean, gaueko 22:00etan, soinu eta itzalak balkoietatik proiektatuz burutuko den manifestazioa sustatzen dute elkarteek
  • Osasun krisi honen irteera zuzena eta jasangarria izan behar dela adierazten dute erakundeek baterako agiri batean

Gaur egungo osasun larrialdi eta ondorengo irteera ekonomikoaren testuinguruan, Fridays for Future, 2020 Rebelión por el Clima eta Alianza por el Clima elkarteen babesean, datorren apirilaren 24an klimaren aldeko ekintza global bat gauzatzeko deia egiten dute ehunka erakunde sozialek. Ingurumena eta pertsonak erdigunean jarri ez ezik, justizia soziala eta klimatikoko irizpideak izango duen itzulera ere izatea aldarrikatuko du ekimenak. Horretarako, manifestazio berezi bat sustatzen dute elkarteek: balkoietatik etxeaurreetarantz soinu eta itzalak proiektatzea. Ondoren, argazki eta bideon bidez, sare sozialetan erakutsiko da.

Krisialdi bakoitza krisialdi bat dela eta horrela hartu behar dela uste dute antolatzaileek; horregatik, ez dute pandemiaren aurkako borrokan oztopatu nahi, ezta baliabideak kendu ere. Ondorioz, ‘Global Strike for Climate’ izenpean Fridays for Future taldeak mundu osoan zehar bultzatutako deialdi honek etxeaurreei begiratzen dio, baita sare sozialeei ere, eta hausnarketa egitera zein etorkizuneko ekintzen, zehaztuagoen eta irmoagoen, oinarriak finkatzera deitzen du.

Krisi klimatikoa errealitate gordina da, eta erakunde askok horrela aitortu duten arren, buruzagi askok ez onartzea eta, geldotasun errudun baten bidez, adierazle zientifikoei kasurik ez egitea erabaki dute.

Inoiz ez bezalako larrialdi klimatiko bati aurre egin behar dio gizateriak, eta lehen-lehenik, bizitza babesteko arduraz jokatu behar du. Espeziaren biziraupena arriskuan jartzen duen produkzio eta kontsumo ereduaren ondorio zuzena da berotze globala. Baliabide naturalen mugagabeko ustiapenean oinarrituta, era zuzengabean herri zaurigarri eta behartsuenetan talka egiten du horrek”, azpimarratzen dute antoltzaileek agirian.

Biziraupenaren defentsak gobernuak larrialdi klimatikoaren egoera bere gain hartzera eraman behar ditu, eta, ondorioz, neurri handinahi eta zorrotzak hartzera. Gaur egun larrialdi klimatikoaren aurrean irmo jokatzeak etorkizuneko ingurumen eta gizarte inpakturik okerrenak saihestuko ditu.

Hortaz, gaur egungo geldotasunatik irten ez ezik, jarduera ekonomikoa modu klimatiko eta sozialki zuzen batean eraldatzea ere proposatzen dute elkarteek. Oinarrizko bi printzipio kontuan hartuta, gauzatu beharko liratekeen jarduketak aipatzen dituzte agirian:

  • Ikuspuntu klimatikotik, berotegi-efektuko gasen emisio garbien murrizketa zorrotzari aurre egitea, jarraibide zientifikoekin bat etorriz eta neutraltasuna ahalik eta azkarren lortuz.
  • Ikuspegi sozialetik, pertsona eta kolektibo zaurgarrienei erabateko lehentasuna eman, euren bizi baldintza duinak bermatuz

Agiria #AcciónGlobalPorElClima24A:

https://drive.google.com/file/d/1Dx605r1rhck8ADGDE6GQf-UsYywyXrWi/view

Fridays for Future – Juventud por el Clima
Gazte ekologisten mugimendua. Europan sortu zen eta klase politikoari berotze globala arintzeko premiazko neurriak hartzeko eskatzeko borondatearekin heldu zen gure herrira 2019ko otsailean. Krisi klimatikoari aurre egingo dion trantsizioa lortzeko antolatzen gara.
juventudxclima.es | ig: @juventudxclima

2020 Rebelión por el Clima
Justizia klimatikoa eskatzen duten 30 erakundek baino gehiagok osatzen dute Europako kanpaina hau. Borroka ezberdinen arteko zubiak eraikitzea eta talde eta mugimenduei euren ekintzak modu estrategiko eta koordinatuan areagotzen laguntzea du helburu.
2020rebelionporelclima.net | by2020weriseup.net

Alianza por el Clima
2015eko hasieran sortu zen, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioko Aldeen Konferentziaren (COP21ren) aurreko eztabaida eta ekimenak eman zirenean. Konferentzia horrek Parisko Akordioa ekarri zuen. Mugimendu ekologista, sindikala, nekazaritza, garapenerako lankidetza, zientzia eta ikerketa, baita kontsumitzaileak ere ordezkatzen dituzten 400 erakunde baino gehiagok osatzen dute. alianza-clima.blogspot.com

Jun
6
Sat
Zaldibar argitu: Zaldibar, Elgeta, Zalla, Eibar, Ermua eta Markinan mobilizazioak
Jun 6 @ 13:30 – 21:00

Larunbata, ekainak 6 bete ditzagun kaleak aldarriz! Parte hartu mobilizazioetan!
Erantzunkizunak, noizko?

??Zaldibar, 13:30etan, Elkarretaratzea Udaletxeko plazan.
??Elgeta, 20:00etan, Elkarretaratzea plazan
??Zalla, 20:00etan, Manifestazioa Udaletxetik
??Eibar, 18:00etan, Manifestazioa Untzagatik
??Ermua, 20:00etan, Manifestazioa plazan
??Markina, 20:00etan, Elkarretaratzea  Goiko Portalean

#JoaquinetaAlbertogogoan
#Zaldibarargitu
#Ermua #Eibar #Zaldibar #Elgeta #MarkinaXemein #Zalla

Jul
4
Sat
Manifestazioa (Eibar): 5 hilabete, erantzukizunak nahi ditugu!
Jul 4 @ 17:00 – 20:00

Helburua da Zaldibarko hondamendiagatik erantzukizunak eskatzea. Izan ere, zabortegia bertan behera erori zenetik ia bost hilabete pasatu diren arren, antolatzaileek salatzen dute hasierako puntu berean jarraitzen dugula, alegia, inork ez du dimisiorik eman, inork ez du erantzunkizunik beregain hartu eta Alberto Sololuzek eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen dute.

Nov
17
Tue
Liburu aurkezpena eta solasaldia (Bilbo): Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian @ Zirika! Herri gunea
Nov 17 @ 18:30 – 20:00

Iñaki Petxarromanek hainbat aditurekin hitz egin ondoren krisi klimatiko eta ekologikoan barrena hobeto gobernatzeko informazioa oparo eta oso modu ulergarrian eman du “Ezezagunerako bidaia: mundua, klima eta ekologia krisian” liburuan; horren guztiaren berri ematera datorkigu Iñaki Petxarroman eta Martxelo Otamendi Zirika! Herri Gunera. 

Luzaz eszeptizismo interesatu bat sustatu bada ere, gaur egun ez dago klima aldatzen ari dela taxuz ukatzen duenik, ezta aldaketa hori giza jarduerak sortu duenik ere. Besteak beste, aldaketaren ondorioak dagoeneko jasaten ari garelako. Horra hor, esaterako, muturreko fenomeno meteorologikoak, gero eta ugariagoak, gero eta bortitzagoak. Bioaniztasuna, berriz, inoiz baino azkarrago galtzen ari da, zoonosiak, COVID-19 kasu, eta beste pandemia arriskuak biderkatzen diren bitartean.

Planeta EZEZAGUNERAKO BIDAIA baterantz abiatu da, eta, harekin batera, bertan bizi garen guztiok. Bidaia atzera-bueltarik gabea da, baina oraindik garaiz gaude, neurri batean behintzat, bidean izango diren astinduak gutxitzeko eta ahal den modurik onenean egokitzeko. Zientzialariek, ordea, argi dioskute: gehienez ere hamarkada bat dugu gu guztiok garraiatzen gaituen ontziaren norabideari lema kolpe sendo bat emateko.

Antolatzaileak: Sukar Horia eta Ekologistak Martxan

 

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

Nov
3
Wed
Proiekzioa eta solasaldia (Bilbo): Climate exodus @ Hika Ateneo
Nov 3 @ 19:00 – 21:00

Climate Exodus filmaren proiekzioa eta solasaldia. Bertan, Andoni Louzao Bustamantek, Gune Ekosozialistak eta Ekologistak Martxan taldeetako kidea parte hartuko du.

Antolatzailea: Ongi etorri errefuxiatuak

Dec
2
Thu
Topaketa -Tailerra (Basauri): Auzoetatik aurre egin Larrialdi Klimatikoari @ Dorretxe, Casa Torre de Ariz
Dec 2 @ 18:00 – 20:00

Klima-aldaketaren ondorioak gero eta nabariagoak dira, eta planetaren batez besteko tenperaturaren igoera saihesteko geldiaraztea izan dugun erronka handietako bat bada ere, ezinbestekoa da gure bizimoduak eta, beraz, gure auzoak birmoldatzea. Klima Aldaketara egokitzeko.
Klima-aldaketa geldiaraztea ez da lan erraza, baina posible da komunitate osoa horretan aplikatzen bada eta jokabide-ohitura desberdinak hartzen baditugu.
Zenbait kasutan erabaki deserosoak izango dira eta nolabaiteko ahalegina eskatuko dute, baina beste kasu batzuetan guztion eskura dauden eta bere gain hartzeko zailak ez diren neurriak dira.
Topaketa – tailer hau proposatzen dugu, beste leku batzuetan jada egiten ari diren esperientziak ezagutzeko eta denon artean Basauriko auzoetan zein neurri mota hartzeko prest gauden eta horren hausnarketa egiteko.
Beharrezkoa da izena ematea ekologia@sagarrak.org helbidean edo 944 263 769 telefonora deituta.
Epea: azaroaren 30a.
Zure zain gaude!