Calendar

Feb
1
Sat
Undabaso (Muxika): Trianguneren landaketa
Feb 1 @ 8:15 – 14:30

Aurten konpartsakideon artean zerbait berezia egiteko, Trianguneko txosnen jarduetan sortzen diren CO2ren isuriak konpentsatzea pentsatu dugu. Hori dela eta, Bizizaleak, SinKuartel eta Mekauen konpartsok Lurgaiak Urdaibain dituzen lursailetan landaeta bat egingo dugu, Undabason (Muxika).

Ez da ezer ekarri behar. Egin beharreko bakarra sortuko dugun zerrendan apuntatzea da, bizizaleakkonpartsa@gmail. helbidera idatziz, Ekoetxera deitzen (94-4790119), edo Ekoetxean egongo den zerrenda fisikoan apuntatzen. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a da.

Gomendagarria litzateke mendiko arropa eta botak ekartzea.

Data: Otsailaren 1ean, larunbata.
Ordua: 8:15
Lekua: Abandoko Geltokian (Metroaren irteeran).
Bidaia: autobus publikoan (Bizkaibus).
Itzulia: 14:30ak aldera Bilbon.

 

ç

Feb
16
Sun
Ibarruri (Muxika): Bertoko zuhaitzak landatzea. Ingurumenaren alde lan egiteko eguna @ Ibarruri (Muxika)
Feb 16 @ 8:30 – 16:30

Sagarrak–Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dugu berriro ere, eta bertara etortzeko dei egin nahi dizuegu. Oraingo honetan basoberritzea Lurgaia elkartearen Undabason egingo dugu, Ibarrurin -Muxika.
Lana amaitzean pika-pika emango diegu parte-hartzaileei.

Lana amaitzean pika-pika emango diegu parte-hartzaileei.

Oharrak:
Jarduna goizez izango da. (Basaurira 14:30etan itzuliko gara).
Beharrezkoa da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.
Egitekoa erraza da, haurrentzat izango da.
Komeni da kantinplora beteta eta jateko zerbait eramatea lanaldia amaitzean.
Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.

Beharrezkoa da izena eta adina ematea, ekologia@sagarrak.org -era idatziz edo  94 4263769 deituz  OTSAILAK 12a, ASTEARTEA BAINO LEHEN.
Eguna: Otsailak 16, igandea
Ordua: Basaurin, 08:30ean.
Irteteko tokia: Basaurin, Arizko tren geltokian.

Lagundu gaitzazue gure basoak leheneratzen.

Zuen zain gaude!!!

Feb
19
Wed
Lantegia (Basauri): Orratz-elkarrizketak: Ehun-ekintzako lantegia gorputzari eta indarkeriari buruz @ Marienea (Basauri)
Feb 19 @ 18:00 – 20:30

(IZENA EMAN BEHAR DA:www.factoriadevalores.eus)

Zergatik dago kontsumoaren arloko ardatza greba feministan? Nola lot daitezke Bangladesh-eko ehungintza-langileen edo marrubiaren sasoikako langile marokoarren protestak gure egunerokotasunarekin? Zer egin dezakegu datorren martxoaren 8an, erosketarik ez egiteaz gain? Eta urteko gainerako egunetan? Lantegi honetan, horren inguruan hausnartuko dugu, eta elkarrekinsortuko ditugu banaka eta taldean ekiteko proposamenak.

Mar
1
Sun
Auzolana (Astrabudua): Astrabuduko hezegunearen garbiketa @ Parking Lidl
Mar 1 @ 10:00 – 13:00

Martxoaren 1ean, igandean, 10: 00etan Astrabuduko ibarreko hezegunean auzolan bat egingo dugu. Udondo ibaiaren ertzean Lidetik Eroskiraino aurkituko ditugun hiri-hondakin solidoak, H.H.S., kenduko ditugu. Informazio-ohar bat helarazi diegu supermerkatu horiei eta publizitate-hesien arduradunei, kontrolik gabeko hondakinak zaindu behar baitituzte inguruan, haiek baitira, neurri handi batean, hezegunera iristea errazten dutenak.

Parte hartzeko izena eman behar da herribideakkatebarikelkartea@gmail.com helbidean edo 674604300 zenbakian, izena emateko azken eguna otsailaren 28a, ostirala, da.

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

Sep
24
Fri
Mahai – ingurua (Bilbo): Sindikalismoa eta krisi ekosoziala. Kolapso garaian lana birpentsatzen. @ Edificio "La Bolsa"
Sep 24 @ 19:00 – 21:00

Mahai – ingurua: Sindikalismoa eta krisi ekosoziala. Kolapso
garaian lana birpentsatzen. Eguna:
Irailak 24, 19:00 – La “Bolsa” Eraikina, Pilota 10
Parte hartzaileak: ELA, LAB, STEILAS, ESK eta CNT
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan eta Gune Ekosozialista

Nov
27
Sat
Mendi martxa (Igorre): Autopista elektriko gehiagorik ez! Natura, kultura eta herriaren aurkako erasorik ez! @ Igorren udaletxeaurrean
Nov 27 @ 10:00 – 13:00

Amalurra defendatuko dogu!
Autopista elektriko gehiagorik, EZ!!!

Azaroak 26, “Krisi Ekologikoa eta klase borroka” hitzaldia, Kiñun, 19:00etan.
Azaroak 27, 10:00etan Igorreko udaletxetik…danok Mandoiara, pankartagaz!!!

Antolatzaileak / Kolaboratzaileak: Makatzak Arratiako Ekologistak, Sukar Horia, Kiñu Gaztetxea, Ekologistak Martxan eta Ganzabal Mendi Taldea

Feb
27
Sun
Zuhaixkak landatzea El Kalero auzoan (Basauri)
Feb 27 @ 10:00 – 13:00

Sagarrak eta Ingurumen Boluntario Sareak, “El Kalero” auzo elkartearekin elkarlanean, Kareaga auzoa eta Montefuerte Parkean zuahaixkak landatzeko ekintza antolatu dute igandean. Esku-hartze honen helburua babes naturaleko hesi bat sortzea da.

Bostgarren deialdi hau otsailaren 27an izango da, 10:00etan, Basauriko Asturias kalearen amaieran eta 13:00etan amaituko da. Komeni da kantinplora urez beteta eramatea, baita arropa erosoa, zikindu daitekeena eta mendiko botak ere.

 

Plazak mugatuak dira, beraz, beharrezkoa da izena ematea ekologia@sagarrak.org helbidean edo 94 4263769 telefonora deituta. Epea: otsailaren 24a, osteguna.

Informazio gehiago hemen.

Animatu eta parte hartu!

Mar
19
Sat
Leioako institutua: bertako zuhaitzen landaketa @ Instituto José Miguel Barandiarán
Mar 19 @ 9:30 – 12:00

Inauterien ondoren, Bizizaleak konpartsa ez da gelditzen! Naturara joan nahi dugu, eta, horretarako, SinKuartel eta Mekauen, Sagarrak eta Leioa en Transición, eta Lurgaia fundazioaren laguntzarekin, Leioako institutuaren ondoko lurretan zuhaitz autoktonoak landatzera gonbidatzen zaituztegu.

Ez da beste ezer behar, lotura honetan izena ematea besterik ez.

Helburua garraio publikoa erabiltzea da hara iristeko. Horretarako, 9:00etan Leioan elkartuko gara Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe Plaza, 11), eta zuzenean ere joan ahal zarete eta Leioako institutuan elkar ikusiko dugu, 9:30etan.

Mendiko arropa eta botak ekartzea gomendatzen da.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 16a.

Mar
29
Tue
Hitzaldia (Portugalete): Deshazkundea eta kolapsoa @ Mercado de Abastos (Portugalete)
Mar 29 @ 19:00 – 21:00

Carlos Taibo idazle, editore eta Zientzia Politikoko irakasleak, ‘Deshazkundea eta kolapsoa’ izenburua duen hitzaldia eskainiko digu datorren martxoaren 29an Portugaleteko merkatuan, 19.00etatik aurrera. Autoreak, bere liburuetan, krisi ekonomikoetatik hasi eta Europa erdialdeko eta ekialdeko Europa garaikideko trantsizioetaraino doazen gaiak jorratu ditu. Bere azken lanak honako izenburu hau du: «Iberia hustuta: despopulazioa, beheraldia, kolapsoa».

Bere liburuetako baten biografiak definitzen duen bezala, Taibo «beheraldiaren, globalizazioaren aurkako mugimenduen, demokrazia zuzenaren eta Kanpanarkismoaren aldeko sutsua da. Berea da “globalizazioa aurrera doa kontrol orori ihes egiten dion kaoserantz” tesia. Hazkunde ekonomikoaren logika gogor kritikatu du, aurrerapenetik eta ongizatetik bereiziz, hazkunde ekonomikoak eremu guztiei eragiten baitie: soziala, ekonomikoa, politikoa. Egungo sistemak aurrerapenarekin eta ongizatearekin lotzen du hazkunde hori, eta harreman hori kapitalismoaren kritikoek zalantzan jarri ohi dute», defendatzen du idalzeak.

Sastraka Portugaleteko Gaztetxeak, Lumaltik Kerriak eta Txirbileneak antolatzen dute ekitaldia.