Calendar

Feb
17
Mon
Oñate: ingurumen jardunaldiak @ Oñate
Feb 17 @ 20:59 – Mar 8 @ 23:30

Natur Eskolak antolatutako jardunaldietan bi arlo nagusi jorratuko dituzte: batetik, hiri-biodibertsitatea eta bestetik, ingurumenarekin lotutako borroka, problematika eta erronkak. Egitarau oparoa antolatu dute; tartean, erakusketa, hitzaldiak eta irteera.

Natur Eskolako arduradunek datozen asteetarako antolatu dituzte Ingurumen Jardunaldiak. Bi gai nagusiren bueltako ekintzak egingo dituzte: hiri-biodibertsitateari “garrantzi berezia” emango diotela azaldu du Aimar Uribesalgok, arduradunetako batek: “Gurekin bizi diren espezieen ingurukoak ezagutzera eman nahi ditugu”. Horretarako, astelehenetik martxoaren 8ra bitarte erakusketa jarriko dute kultura etxean, eta, publikoari zabalik egongo den arren, bisita-gidaturen bat egingo dutela azaldu du Uribesalgok, “azalpenez lagunduta”, erakusketa ikustea lagungarria dela iritzita. Astelehenean bertan inauguratuko dute espazio hori; 18:30ean.

Ingurumen borroka, erronkak eta problematika ere landuko dituzte jardunaldietan zehar; esaterako, Lemoizko zentral nuklearraren harira sortutako gatazka, “eta hori ere izango da erakusketaren parte”. Ildo beretik, otsailaren 18an, Ez, eskerrik asko dokumentala eskainiko dute, Gladys de Estal militante ekologistaren hilketari buruzkoa.

Egitarau osoa

Erakusketa

  • Otsailak 17- martxoak 8: ‘Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea’

Hitzaldiak- Kultur Etxean 19:00

  • Otsailak 18, asteartea: ‘Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa’.Dokumentala eta solasaldia
  • 80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du. Oñatiko Natur Astearen barruan.
    Sabino Ormazabal, egilea.
  • Otsailak 19, asteazkena. “Mundu mailako ingurumen aktibisten errepresioa eta erailketak”, Martin Mantxo, Ekologistak Martxan.
  • Otsailak 21, ostirala. “Biodiversidad urbana. Su manejo y conservación en edificios”
    Jordi Gómez, Arabako Natur Institutua, Txepetxa eta Aranzadi elkarteetako kidea.
  • Martxoak 3, asteartea. “COLAPSO: capitalismo terminal, transición ecosocial, ecofascismo”
    Carlos Taibo, Madrilgo unibertsitateko irakaslea politika zientzian.
  • Martxoak 4, asteazkena. “Bai, mesedez! Egungo Ingurumen Gatazkak”
    Aitziber Sarobe, Arkamurka Natur Taldeko kidea, biologoa eta irakaslea.

Zine kluba- – Kultur Etxean 20:00

  • Otsailak 20: ‘O que arde’.
  • Otsailak 27: ‘Capitán fantástico’.

Irteera

  • Otsailak 22: ‘Lemoizko zentral nuklearra eta inguruko geodibertsitatea’.
  • Egun osoko irteera.. Goizean Lemoizko zentralaren inguruan ibilaldia egingo dute, eta bazkalostean, Jon Betanzos geologoak gidatutako beste ibilaldi bat egingo dute, “geodibertsitatea lantzea” helburu. Irteerara joateko, izena eman behar da aurrez, eta hori “ahal bezain azkarren” egitea gomendatu dute antolataileek. Interesa duenak, natureskola@ yahoo.es helbidera mezua bidali behar du, horretarako.

Gainontzekoak

  • Martxoak 1: Zuhaitz Eguna. 10etan Herriko Plazan
  • Martxoak 7: Zuhaitz Azoka. 9etan Herriko Plazan
  • Martxoak 8: Zuhaitz Eguna Aloñako Lagunekin.

Mar
14
Sat
Iruña: al-TAV-oz eguna @ Centro comunitario del casco viejo PLAZARA (Iruñea)
Mar 14 @ 10:30 – 21:00

Azken urteotan elkarlanean ibili ondoren, Nafarroako AHTaren aurkako eta trenaren aldeko plataformak eta taldeek bat egin dute AHTrik ez Nafar koordinakundea osatzeko. Koordinakunde honen lehen ekitaldi publikoa Iruñeko tren geltokiaren aurrean Castejon, Tafalla eta Altsasuko tren geltokien leihatilen ixtearen aurkako elkarretaratzea izan zen, urtarrilak 30ko greba orokorraren karietara.

Bigarren ekitaldia AHTaren inguruko hausnarketa eguna izanen da, al-TAV-oz eguna deiturikoa, datorren martxoaren 14ean, Iruñeko Plazara!n ospatuko dena. Ekitaldi honen xedea, koordinakunde honen ezagutarazpenaz gain, AHTaren inguruko hainbat gaiez sakonean eztabaidatzea eta gure aurkakotasunaren arrazoiak sendotzea izanen da. Ongi etorri beraz, jardunaldi honetara. Hona hemen egitaraua:

DATA: 2020ko martxoaren 14

TOKIA: PLAZARA! (Iruñeko Alde zaharreko gune komunitarioa)

EGITARAUA:

Goizez:

10:30-11:00. Jardunaldiaren aurkezpena. NAFARROAKO AHTAREN EGUNGO EGOERA ETA OPOSIZIOA.  Pablo Lorente (Sustrai Fundazioa).

11:00-12:00. 1º saioa. LARRIALDI KLIMATIKOA ETA AHTA. TREN BERDEAREN GEZURRA AZALARAZIZ. Andoni Kortazar (EHUko ekonomia aplikatua saila)

12:00-12:30. Atsedena

12:30-14:00. 2º Saioa. AHTAK HONDORATZEN GAITU. AHTAREN AZTERKETA EKONOMIKOA ESPAINIAR ESTATUAN ETA NAFARROAN. David Hoyos (EHUko Ekonomia aplikatua saila)

14:15. BAZKARIA (Katakrak). Erreserbatu Katakraken edo tavnonavarra@gmail.com helbidean). Muga data: asteartea 10.

Arratsaldez:

16:00-17:00. 3º saioa. INFERNUAN LANEAN. LAN-ESPLOTAZIOA EUSKAL Y-AREN LAN EREMUETAN. (euskeraz). Urko Apaolaza (Argia-ko kazetaria eta Zuloan liburuaren egilea)

17:00-17:30. Atsedena

17:30-19:00. 4º saioa. AHTAREN IRUZURRA ETA TRENAREN HONDAMENDIA. TXANPONAREN BI ALDEAK. Elena Diaz (Ecologistas en acción).

19:00. Azken agurra. AHTAREN AURKAKO KALEJIRA.

AHTRIK EZ! NAFAR KOORDINAKUNDEA

 

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

Jul
28
Wed
AHTaren aurkako bizikleta martxa, Iruñea – Atxondo
Jul 28 @ 9:30 – Jul 30 @ 18:30

Oraindik AHTaren munstroa gelditzeko garaiz gaudelako, uda honetan, bizikletaz joango gara Nafarroatik Atxondon (Bizkaia) uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egingo den AHTren aurkako kanpaldira. Bizikleta martxa Iruñetik abiatuko da uztailaren 28an, asteazkenean, eta kanpaldiaren hasierara uztailaren 30ean iritsiko da. Bizikleta martxarekin hainbat lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu

AHT dagoeneko eraikita dagoen azpiegitura dela eta atzera egiterik ez dagoela inposatzen ari zaigun ideia da. Errealitatetik oso urrun, ordea. AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak emandako datuen arabera, EAEn 15 urteko lanen ostean, inbertsio osoaren % 58 falta da oraindik. Nafarroaren kasua are nabarmenagoa da, 10 urteko lanen ondoren inbertsioaren % 96 falta baita oraindik.

Historiako krisi ekologiko eta ekonomiko handienaren erdian, AHT Euskal Herriaren etorkizunerako azpiegitura estrategikoa eta funtsezkoa dela sinetsarazi nahi digute. Obrekin jarraitzeko urteko aurrekontu neurrigabeez gain, orain, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez, Covid osteko berreskurapenerako Europako funtsen zati handi bat azpiegitura hori finantzatzeko erabili nahi dute. Hau onartuko dugu? Funts publiko horiek, beste behin ere, enpresa pribatuak finantzatuko dituzte kapitalismo berdea sendotzeko aurrekaririk ez duen operazio batean, eta aldi berean gizarte-gaietan egindako murrizketak eta biztanleriaren sektore handien pobretzea gero eta jasangaitzagoak izango dira.

Ezin diegu utzi inbertsio publiko gehiago xahutzen hondorik gabeko putzu honetan, iristen ari den kolapsoa are gehiago bizkortuko baitu.

Oraindik AHTaren munstroa gelditzeko garaiz gaudelako, uda honetan, bizikletaz joango gara Nafarroatik Atxondon (Bizkaia) uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egingo den AHTren aurkako kanpaldira. Bizikleta martxa Iruñetik abiatuko da uztailaren 28an, asteazkenean, eta kanpaldiaren hasierara uztailaren 30ean iritsiko da. Bizikleta martxarekin hainbat lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu.

Bizikleta martxan eta kanpaldian parte hartzeko deia egiten dugu. Denok Atxondoko kanpaldira! Ongi etorri!

EGITARAUA

Uztailak 28, asteazkena: IRUÑEA-IRURTZUN-ETXARRI ARANATZ

9:30. Iruñeko Diputazioaren aurrean: partehartzaileen etorrera eta materialen prestaketa.
10:00. Martxaren hasiera ekitaldia eta irteera. Txantrea, Antsoain, Errotxapea zeharkatu.
11:00. Iruñeko Sanduzelaiko tren geltokia. Ez dezatela geltokia Etxabakoitzera eraman!. Auzo elkartearen azalpena.
12:00. Ororbia. Hamaiketakoa.
13:00. Anotz. Bainua.
14:00. Irurtzun. Bazkaldu ondoren antolakuntza- batzarra.
17:00. Irurtzundik abiatzen gara.
18:00. Uharte Arakil.
19:00. Etxarri Aranatz. Afaldu ondoren sorpresa.
Uztailak 29, osteguna: ETXARRI ARANATZ-DURRUMA-ETURA
9:30. Irteera Etxarri Aranaztik.
10:30. Altsasu.
11:30. Ziordia. Hamaiketakoa. Amarauna gune autogestionatuaren aurkezpena.
14:00. Durruma. Bazkaria.
16:30. Durrumatik abiatu.
17:30. Agurain.
20:00. Etura (Barrundia). Afaldu ondoren, partehartzaile eta borroken aurkezpen- batzarra.
Uztailak 30, ostirala: ETURA-KANPAZAR-ATXONDO
9:30. Irteera Eturatik.
11:30. Leintz-Gatzaga. Hamaiketakoa.
12:15. Eskoriatza.
12:30. Aretxabaleta
12:45. Arrasate.
14:30. Kanpazar gaina. Bazkaria.
17:30. Kanpazarren Txirrindula martxarekin bat egiteko deialdia: denok batera Atxondoko akanpadara! Kanpazarretik abiatzen gara.
17:45. Elorrio.
18:30. Atxondo. Akanpadara iritsi gara! Bizikleta Martxari ongi-etorria. Monolitoaren inaugurazioa.
OHARRAK
IZEN EMATE ETA HARREMANETARAKO
Izen emateko muga epea: uztailaren 25, igandea.
Tel: 675613651
ahtrikeznafarroa@gmail.com
ERAMATEKO MATERIALA
Lo zakua, esterilla, eta aldatzeko arropa bizkar-zorro handi batean sartu behar dira (hori dena
laguntza-kamioian eraman eta etaparen bukaeran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar
beharrezkoa duguna soinean edo txirrindulan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak
eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.
Akanpadan geldituko den jendeak oihal-etxea eraman beharko du.
ERRATZA- IBILGAILUA
Matxura kasuetan, furgoneta baten laguntza izango da.
OTORDUAK
– 30 €: 3 eguneko txartela: Bizikleta martxa osoko gosariak, hamaiketakoak, bazkariak eta afariak.
– 12 €: egun bateko txartela
– 7 €: otordu bat
Prezio hauetan ez da sartzen ostiraleko afaria ezta akanpadako gainerako otorduak ere.
BIZIKLETAK IRUÑERA BUELTATZEKO
Igande arratsaldean (abuztuak1) bizikletak kamioiez Iruñera itzuliko dira. Partehartzaileak
antolakuntzaren ibilgailuetan bueltatuko dira.
BIZIKLETA MARTXAREN INGURUKO ARGIBIDE GEHIAGO
twiter: @ahtgelditu
face-book: AHT Gelditu Nafarroa
ATXONDOKO AKANPADAREN INFORMAZIOA
face-book: AhtrikEzAkanpada
instagram: ahtrikezakanpada

Jul
30
Fri
Akanpada (Atxondo): AHTrik ez! @ Atxondo
Jul 30 @ 10:00 – Aug 1 @ 23:30

Gorde zuen agendetan hurrengo hiru egun hauek! Uztailak 30, 31 eta abuztuak 1

Atxondon #AHTrikEZakanpada egingo da eta!!
3 eguneko akanpada, hitzaldiak,
kontzertuak…. Erdu!
𝐀𝐥𝐭𝐞𝐫𝐧𝐚𝐭𝐢𝐛𝐚𝐤 𝐛𝐚𝐝𝐢𝐭𝐮𝐠𝐮𝐥𝐚𝐤𝐨 𝐀𝐇𝐓𝐫𝐢𝐤 𝐄𝐳!
Kanpaldia hasi aurretik, bizikleta martxa bat
egingo da Iruñetik, uztailaren 28an,
asteazkena, kanpaldiaren hasierara iristeko,
uztailaren 30ean. Bizikletarekin hainbat

lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu.

 

Kanpaldiari eta bizikleten martxari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

http://noaltavahtgelditu.blogspot.com /

Twitter: @ahtgelditu

Facebook: AHT Gelditu Nafarroa