Calendar

Jun
13
Wed
Bilbao: Hitzaldia #Reservas Naturales Fluviales en Euskal Herria. @ Ekoetxea
Jun 13 @ 19:00 – 21:15

Hitzaldia: #Reservas Naturales Fluviales en Euskal Herria. Retos para avanzar en la protección de los ríos mejor conservados..

Hizlaria: Raul Urquiaga, Ecologistas en Acción taldearen Uraren Arloaren kidea.

Ibai Erreserba Naturalak (IEN) gutxien eraldatutako ibaien kontserbazioa bermatzeko babes-figurak dira. Ibai-ekosistemek Estatuan jasan duten (eta jasaten ari diren) degradazioa eta geroko mehatxu ugariak direla-eta, ibaiak babesteko berebiziko tresnak dira IEN direlakoak.

Hasierako IEN izendapenak 2015ean egin ziren, eta, harrezkero, haiek garatzeko hainbat ekimen garatzen ari dira (karakterizazioa, katalogazioa, marko arau-emailea, garrantziaren aitortza, kudeaketa-neurriak, helburuak, etab.).

Euskal Herriaren eremuan, 9 IEN ditugu izendaturik. Hitzaldiaren helburua ibai horiek ezagutzea da, bai eta haien ezaugarriak aztertzea eta erreserba gehiago izendatzea nola lortu azaltzea ere.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Sarrera libre eta doakoa

Anima zaitezte etortzera eta zabaldu!

Dec
19
Thu
Hitzaldia: Propuesta de mejora de la conectividad para la fauna en las carreteras: el ejemplo de la A-1 en Álava @ Ekoetxea
Dec 19 @ 19:00 – 21:00

Eskarmentu luzea du Andres Illanak, hitzaldiaren hizlaria eta fototranpeoaren teknikan aditua, naturarekiko erlazionatutako gaien berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan.

A1 errepideak –garai bateko N1– Natura 2000 Sareko hainbat gune zeharkatzen eta banatzen ditu Araban, eta oso zaila gertatzen zaio basafaunari errepide hori zeharkatzea. Bide honek Araban ez du basafaunarentzako berariazko pasabiderik baina, baditu ur ibilguetarako zeharkako hainbat egitura, bideak, pistak edo errepideak, eta hainbat espeziek horiek erabiltzen dituzte alde batetik bestera pasatzeko, eta aldaketatxo batzuk eginez gero, gehiago erabil litezke, eta espezie gehiagok ere bai.

2018an, GADENek errepide horrek Araban dituen zeharkako egitura guztien ezaugarriak bildu zituen Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailerako: faunak erabiltzen al zituen konprobatu zuen, espezie mota orok erabiltzeko zailtasunak zehaztu zituen eta esku-hartzeko lehentasunak ezarri zituen, hainbat aldagai kontuan hartuta.

Sarrera libre ta doakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Diru-laguntzailea: Bilboko Udala

Feb
29
Sat
Manifestazioa (Donostia): Erraustegia gelditu!
Feb 29 @ 17:00 – 20:00
May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

Sep
24
Fri
Klimaren aldeko Ekintza Globalaren deialdiak
Sep 24 @ 0:00 – 23:45

Ekologistak Martxan Euskal Herritik , irailaren 24an, Klimaren aldeko Ekintza deialdietan parte hartzera dei egiten dizuegu.

Donostian:

  • Kontzentrazioa 11:00etan Donostiako udaletxean.

  • 18:00etan Donostiako Udaletxetik abiatuko den manifestazioa.

Bilbon:

  • Kontzentrazioa 11:00etan Arriaga Plazan.

  • Moyua plazatik 18:30etan abiatuko den manifestazioa.

Iruñean:

  • Gaztelu plazan 18:30etan kontzentrazioa

Adierazi zure atxikimendua sare sozialetan, zabaldu kartelak eta etorri!