Calendar

Sep
23
Mon
Hitzaldia (Bilbo): Las algas del Cantábrico: centinelas del cambio climático @ Centro Cívico La Bolsa
Sep 23 @ 19:00 – 21:15

Klima aldaketak dagoeneko Kantauri itsasoa ari da aldatzen. Gainazaleko uraren tenperatura udan 1 ºC inguru igo da azken hiru hamarkadetan: 1980 eta 2008 bitartean, 20,8 ºC-tik 21,7 ºC-ra igaro da. Baina, tenperaturaz gain, badira klima-aldaketarekin lotutako beste hainbat faktore ere kantauriar kostaldean eragiten dutenak. Eguzki erradiazioa gero eta handiagoa da, azken bi hamarkadetan gehienbat, eta kostaldeko uretan elikagaien kopurua gutxiagotzen ari da. Ondorioz, gure itsasoko espezie gakoak gutxiagotzen ari dira. Aipagarria da euskal kostaldean “Gelidium corneum” alga gorrien zelaiek bat-batean izan duten murrizketa.

Zer adierazten dute itsasoko landaretzan gertatzen ari diren aldaketek klima aldaketari buruz? Zein ondorio biologiko, ekologiko eta sozio-ekonomiko izan ditzakete aldaketa horiek? José María Gorostiaga UPV/EHUren Botanika irakasleak galdera horiei erantzungo die ‘Las algas del Cantábrico: centinelas del cambio climático’ izeneko hitzaldia eta mahai-inguruan. Hitzaldia irailaren 23an, astelehena, izango da, arratsaldeko 7etan, La Bolsa Udaltegian, gaztelaniaz.

Antolatzaileak: Ecologistas en Acción, Ekologistak Martxan Bizkaia.

Laguntzailea: Bilboko Udala

Dec
12
Thu
Liburuaren aurkezpena (Bilbo):La dieta del cerebro. Alimentación y estilo de vida para prevenir ictus y demencias @ Ekoetxea
Dec 12 @ 19:00 – 21:00

Hitzaldia eta liburu-aurkezpena Antonio Palomar egilearen eskutik.

XX. mendearen erdialdetik, garatutako gizarteetako hilkortasun-kausa nagusiek infekzioak bezalako gaixotasun akutuak izateari utzi diote. Hauek degenerazio-gaixotasunek eragindako heriotzengatik ordezkatu dira, ranking makabro honetan.

Azken hauen artean Alzheimerra, erotasunak eta iktusa ditugu. Hala eta guztiz ere, garuna gure bizitzarako, gure kulturarako eta gure osasunerako oso garrantzitsua bada ere, oraindik orain osasun publikoak eta ikerketa zientifikoak ez dute eskaintzen arazoari aurre egiteko baliabide nahikorik, ondorioz produktu dietetiko eta elikadura-produktuen inguruan fake news-ak eta mito faltsuak ugaritzen ari dira. Horregatik honelako lanak behar dira. Gidaliburu oso, zientifiko eta gaurkotu honetan gure burmuina eta gure gorputza benetan osasuntsu izateko, elikadurarekin eta gure bizi-ohiturekin erlazionatutako gako teorikoak eta batez ere gako praktikoak jasotzen dira.

Nor da Antonio Palomar?

Antonio Palomar medikua eta nutrizioan aditua da. 30 urte baino gehiago daramatza elikaduraren, alfabetatze emozionalaren eta osasunerako heziketaren gaineko ikastaroak eta konferentziak ematen. Osasunean espezializatutako aldizkarietan eta Diagonal egunkarian laguntzen ibili da. 1986an Osasunerako Bilboko Informazio-Zentroa, Sumendi sortzen lagundu zuen, osasunaren autogestioa lantzen duen elkartea sortzen alegia. Osasunari buruzko hainbat libururen egilea da, besteak beste, “La despensa de Hipócrates”, “Los poderes curativos de los alimentos” (2004), “La sabiduría de Higea. El poder curativo del cuerpo” (2007) y “Alimentación inteligente, cocina saludable” (2014).

Sarrera libre ta doakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Diru-laguntzailea: Bilboko Udala

Dec
19
Thu
Hitzaldia: Propuesta de mejora de la conectividad para la fauna en las carreteras: el ejemplo de la A-1 en Álava @ Ekoetxea
Dec 19 @ 19:00 – 21:00

Eskarmentu luzea du Andres Illanak, hitzaldiaren hizlaria eta fototranpeoaren teknikan aditua, naturarekiko erlazionatutako gaien berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan.

A1 errepideak –garai bateko N1– Natura 2000 Sareko hainbat gune zeharkatzen eta banatzen ditu Araban, eta oso zaila gertatzen zaio basafaunari errepide hori zeharkatzea. Bide honek Araban ez du basafaunarentzako berariazko pasabiderik baina, baditu ur ibilguetarako zeharkako hainbat egitura, bideak, pistak edo errepideak, eta hainbat espeziek horiek erabiltzen dituzte alde batetik bestera pasatzeko, eta aldaketatxo batzuk eginez gero, gehiago erabil litezke, eta espezie gehiagok ere bai.

2018an, GADENek errepide horrek Araban dituen zeharkako egitura guztien ezaugarriak bildu zituen Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailerako: faunak erabiltzen al zituen konprobatu zuen, espezie mota orok erabiltzeko zailtasunak zehaztu zituen eta esku-hartzeko lehentasunak ezarri zituen, hainbat aldagai kontuan hartuta.

Sarrera libre ta doakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Diru-laguntzailea: Bilboko Udala

Dec
20
Fri
Bilbo: perfomance eta panfletoaren banaketa
Dec 20 @ 12:00 – 13:00

Ekologistak Martxan-etik EHk Kapitalari Planto plataformak antolatutako ekintzara joateko eta zabaltzeko deia egiten dizuegu, gabonetako kontsumismoa salatzeko.

Gabonetan… gutxi eta gertu!

Transnazionalak eta kapitala gure bizitzaren jabe egin dira. Gabonetan agerikoa egiten den bezala, kontsumismo basatiaren bitartez enpresen irabaziak handitu eta

  • Langileok prekarietatera kondenatzen gaitu. Gabonetan aldi baterako kontratuak, merkataritzako sektoreko langileen lan ordutegian ematen diren gehiegikeriak edota taberna eta jatetxeetan ematen diren prekarietate egoerak ohikoak dira.

Estatuan egingo diren kontratuen %82 aldi baterako kontratuak eta lanaldi partzialekoak izango dira.

  • Tokiko merkataritzaren eta ekonomiaren zirkuitu hurbilen suntsipena dakar. Enplegua suntsitzeaz gain, auzoetako bizitza komunitarioan ere eragin negatiboa dakar.

2008 eta 2016 artean, 5000 denda itxi dira EAEn.

  • Gure datu pertsonalekin negozioa egiten dute. Etekin ekonomikoa ateratzeaz gain, enpresa pribatu hauek gure gaineko kontrol soziala dute, horrek gure egunerokotasunean dituen ondorio guztiekin.

Big Datan oinarritutako ekonomiak, 2020an 739.000 milioi euro mugituko ditu. Diru kantitate honen zati handiena, gura datuak kudeatzen dituzten enpresa pribatuen etekinak izango dira.

  • Kontsumismoa sustatzen du. Krisi ekologikoan murgilduta gauden honetan, Amazon bezalako enpresek sustatzen duten ereduak gure planeta suntsitzen du. Kontsumorako produktuen garraioak eta distribuzioak eragiten duen kutsadurak aldaketa klimatikoa azkartzen du.

Frantziar estatuko telebista kate batek egin zuen ikerketa baten arabera, Amazonek 3 milioi produktu berri botatzen ditu urtero zaborretara.

Horregatik, gabonetan gutxi eta gertu kontsumitu!

#KontsumismoBasatiariPlanto

Feb
19
Wed
Lantegia (Basauri): Orratz-elkarrizketak: Ehun-ekintzako lantegia gorputzari eta indarkeriari buruz @ Marienea (Basauri)
Feb 19 @ 18:00 – 20:30

(IZENA EMAN BEHAR DA:www.factoriadevalores.eus)

Zergatik dago kontsumoaren arloko ardatza greba feministan? Nola lot daitezke Bangladesh-eko ehungintza-langileen edo marrubiaren sasoikako langile marokoarren protestak gure egunerokotasunarekin? Zer egin dezakegu datorren martxoaren 8an, erosketarik ez egiteaz gain? Eta urteko gainerako egunetan? Lantegi honetan, horren inguruan hausnartuko dugu, eta elkarrekinsortuko ditugu banaka eta taldean ekiteko proposamenak.

Feb
29
Sat
Manifestazioa (Donostia): Erraustegia gelditu!
Feb 29 @ 17:00 – 20:00
May
11
Mon
Ciber Café & Té: Iraunkortasuna eta osasuna
May 11 @ 18:00 – 19:30

Ciber Café & Té-ren bigarren saioa, Jose Ramon Otegi eta Ainhoa Santibáñezen eskutik, “Kontsumo eta birziklatze ohiturak” hitzaldiarekin.

Zoomera konektatzeko esteka:

https://us02web.zoom.us/j/88400149306
Bilerako id: 884 0014 9306

Munduko Medikuak, Ekologistak Martxan Bizkaia eta Zero Zabor Bizkaia Plataforma antolatzen dituzte.

Nov
17
Tue
Liburu aurkezpena eta solasaldia (Bilbo): Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian @ Zirika! Herri gunea
Nov 17 @ 18:30 – 20:00

Iñaki Petxarromanek hainbat aditurekin hitz egin ondoren krisi klimatiko eta ekologikoan barrena hobeto gobernatzeko informazioa oparo eta oso modu ulergarrian eman du “Ezezagunerako bidaia: mundua, klima eta ekologia krisian” liburuan; horren guztiaren berri ematera datorkigu Iñaki Petxarroman eta Martxelo Otamendi Zirika! Herri Gunera. 

Luzaz eszeptizismo interesatu bat sustatu bada ere, gaur egun ez dago klima aldatzen ari dela taxuz ukatzen duenik, ezta aldaketa hori giza jarduerak sortu duenik ere. Besteak beste, aldaketaren ondorioak dagoeneko jasaten ari garelako. Horra hor, esaterako, muturreko fenomeno meteorologikoak, gero eta ugariagoak, gero eta bortitzagoak. Bioaniztasuna, berriz, inoiz baino azkarrago galtzen ari da, zoonosiak, COVID-19 kasu, eta beste pandemia arriskuak biderkatzen diren bitartean.

Planeta EZEZAGUNERAKO BIDAIA baterantz abiatu da, eta, harekin batera, bertan bizi garen guztiok. Bidaia atzera-bueltarik gabea da, baina oraindik garaiz gaude, neurri batean behintzat, bidean izango diren astinduak gutxitzeko eta ahal den modurik onenean egokitzeko. Zientzialariek, ordea, argi dioskute: gehienez ere hamarkada bat dugu gu guztiok garraiatzen gaituen ontziaren norabideari lema kolpe sendo bat emateko.

Antolatzaileak: Sukar Horia eta Ekologistak Martxan

 

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

Sep
24
Fri
Klimaren aldeko Ekintza Globalaren deialdiak
Sep 24 @ 0:00 – 23:45

Ekologistak Martxan Euskal Herritik , irailaren 24an, Klimaren aldeko Ekintza deialdietan parte hartzera dei egiten dizuegu.

Donostian:

  • Kontzentrazioa 11:00etan Donostiako udaletxean.

  • 18:00etan Donostiako Udaletxetik abiatuko den manifestazioa.

Bilbon:

  • Kontzentrazioa 11:00etan Arriaga Plazan.

  • Moyua plazatik 18:30etan abiatuko den manifestazioa.

Iruñean:

  • Gaztelu plazan 18:30etan kontzentrazioa

Adierazi zure atxikimendua sare sozialetan, zabaldu kartelak eta etorri!