Calendar

Jun
13
Wed
Bilbao: Hitzaldia #Reservas Naturales Fluviales en Euskal Herria. @ Ekoetxea
Jun 13 @ 19:00 – 21:15

Hitzaldia: #Reservas Naturales Fluviales en Euskal Herria. Retos para avanzar en la protección de los ríos mejor conservados..

Hizlaria: Raul Urquiaga, Ecologistas en Acción taldearen Uraren Arloaren kidea.

Ibai Erreserba Naturalak (IEN) gutxien eraldatutako ibaien kontserbazioa bermatzeko babes-figurak dira. Ibai-ekosistemek Estatuan jasan duten (eta jasaten ari diren) degradazioa eta geroko mehatxu ugariak direla-eta, ibaiak babesteko berebiziko tresnak dira IEN direlakoak.

Hasierako IEN izendapenak 2015ean egin ziren, eta, harrezkero, haiek garatzeko hainbat ekimen garatzen ari dira (karakterizazioa, katalogazioa, marko arau-emailea, garrantziaren aitortza, kudeaketa-neurriak, helburuak, etab.).

Euskal Herriaren eremuan, 9 IEN ditugu izendaturik. Hitzaldiaren helburua ibai horiek ezagutzea da, bai eta haien ezaugarriak aztertzea eta erreserba gehiago izendatzea nola lortu azaltzea ere.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Sarrera libre eta doakoa

Anima zaitezte etortzera eta zabaldu!

Feb
15
Sat
Manifestazioa (Ermua, Eibar, Elgeta): Zaldibar argitu orain!
Feb 15 @ 18:30 – 20:00

*ZALDIBAR ARGITU ORAIN!*

Astelehenean Eibar, Zaldibar eta Ermuko kaleak hartu genituen zabortegian gertatutakoa argitzeko. Baina, Eusko Jaurlaritzaren jarrerak berdina izaten jarraitzen du. Lehentasuna langileak ateratzea izan beharrean, erantzule politikoen aurpegia garbitzea izaten ari da. Airearen kalitatea ona dela esaten badute ere, zabortegiak sutan darrai eta keak gure herriak estaltzen ditu. Azkenik, gertatutakoaren eta ondorioen azalpen argirik eman gabe jarraitzen dute.

Horregatik zapatuan gure indarrak manifestazio bateratu batean batuko ditugu. Ermuatik (17:00etan), Eibartik (17:00etan) eta Elgetatik (16:30etan) hiru zutabe osatuko ditugu Eitzagan elkartuko direnak!

Herritarrak Kalera!

?Otsailak 15, Larunbata
*MOBILIZAZIO ZARATATSUA*
*Langileak, Osasuna eta Erantzukizunak*

Feb
23
Sun
Butroeko Gaztelutik Plentziaraino paseoa, Plentziako Herri Lurren proiektua ezagutzeko
Feb 23 @ 9:15 – 18:00

Plentziako Herri Lurrak Proiektuak Isuskitzako haritz basoaren izaera berreskuratu nahi du, izan ere, baso horrek Erdi Arotik Plentziako herria ontzigintzarako egurrez hornitu du. Hariztia berreskuratu nahi dugu eta herri-lurrei duten balioa eman. Gaurko eukalipto landaketaren lekuan hariztia jarrita, lurraldearen antolaketaren diseinua jendeak egun dituen arduretatik hurbilago egongo da. Gainera, gure arbasoen lanarekiko lotura estuagoa izango da.

Jakin beharrekoak:

  • Lekua eta ordua: 09:25ean  Mungiako Lauaxeta autobus geltokian
  • Bizkaibusa 09:35ean hartu Dobaran geltokiraino joan, gaztelutik 1, 3 km-ra.
  • Plentziako basotik paseoa, 2h 00min inguru
  • Bisitaren amaiera eta itzulera edo bazkaria.
  • Plentzia-Mungia autobusak  13:20h /15:20h / 17:20h.
  • Haurtxoak etortzekotan motxilatxoan ekarri

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.