Calendar

Jan
26
Sat
Manifestazioa (Bilbo): Bolintxu bizirik! @ Plaza Arriaga, Bilbao
Jan 26 @ 18:00 – 20:30

Bizkaiko Foru Aldundiak Supersur izeneko autobia handitu nahi du. Haunditze horrek, Bilboko udalerriko naturgunerik baliotsuena, Bolintxu harana, suntsituko du.

Horregatik, Bolintxuaren kontserbazioa eskatzeko, manifestazioa antolatuko dugu, lanak hasi baino lehen.

Manifestazioa Urtarrilaren 26an, larunbata, izango da eta  Bilboko Arriaga Plazatik aterako da iluntzeko 18:00etan

Antolatzailea: SUPERSUR HANDITZEARI EZ PLATAFORMA

 

Feb
23
Sun
Butroeko Gaztelutik Plentziaraino paseoa, Plentziako Herri Lurren proiektua ezagutzeko
Feb 23 @ 9:15 – 18:00

Plentziako Herri Lurrak Proiektuak Isuskitzako haritz basoaren izaera berreskuratu nahi du, izan ere, baso horrek Erdi Arotik Plentziako herria ontzigintzarako egurrez hornitu du. Hariztia berreskuratu nahi dugu eta herri-lurrei duten balioa eman. Gaurko eukalipto landaketaren lekuan hariztia jarrita, lurraldearen antolaketaren diseinua jendeak egun dituen arduretatik hurbilago egongo da. Gainera, gure arbasoen lanarekiko lotura estuagoa izango da.

Jakin beharrekoak:

  • Lekua eta ordua: 09:25ean  Mungiako Lauaxeta autobus geltokian
  • Bizkaibusa 09:35ean hartu Dobaran geltokiraino joan, gaztelutik 1, 3 km-ra.
  • Plentziako basotik paseoa, 2h 00min inguru
  • Bisitaren amaiera eta itzulera edo bazkaria.
  • Plentzia-Mungia autobusak  13:20h /15:20h / 17:20h.
  • Haurtxoak etortzekotan motxilatxoan ekarri

Apr
24
Sat
Manifestazioa (Bilbo): Ez + Supersur / Bolintxu bizirik @ Arriaga Plaza
Apr 24 @ 18:00 – 20:30


Supersurreko obrak kristolako kaltea dabiz eragiten Bolintxuko ibarrean.

Gainera hau hasiera baino ez da, Supersurra Zornotzaraino handitzea baita asmoa.

Zoramen hau gelditzeko kalera atera behar gara!

Apirilak 24 argi eta garbi esan behar dugu ez dugula Supersur gehiagorik nahi!

Zabaldu eta partekatu!!

 

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.