Calendar

Feb
23
Sun
Butroeko Gaztelutik Plentziaraino paseoa, Plentziako Herri Lurren proiektua ezagutzeko
Feb 23 @ 9:15 – 18:00

Plentziako Herri Lurrak Proiektuak Isuskitzako haritz basoaren izaera berreskuratu nahi du, izan ere, baso horrek Erdi Arotik Plentziako herria ontzigintzarako egurrez hornitu du. Hariztia berreskuratu nahi dugu eta herri-lurrei duten balioa eman. Gaurko eukalipto landaketaren lekuan hariztia jarrita, lurraldearen antolaketaren diseinua jendeak egun dituen arduretatik hurbilago egongo da. Gainera, gure arbasoen lanarekiko lotura estuagoa izango da.

Jakin beharrekoak:

  • Lekua eta ordua: 09:25ean  Mungiako Lauaxeta autobus geltokian
  • Bizkaibusa 09:35ean hartu Dobaran geltokiraino joan, gaztelutik 1, 3 km-ra.
  • Plentziako basotik paseoa, 2h 00min inguru
  • Bisitaren amaiera eta itzulera edo bazkaria.
  • Plentzia-Mungia autobusak  13:20h /15:20h / 17:20h.
  • Haurtxoak etortzekotan motxilatxoan ekarri

Feb
26
Wed
Hitzaldia (Bilbo): Bolintxu bizirik! Supersur gelditu! @ Iglesia San Antonio de Padua
Feb 26 @ 20:00 – 21:00

Gaur egungo  Bolintxuren egoera latza azaltzeko hitzaldi hau antolatu dugu, batez ere Supersur luzapenaren lanen ondorioz.

Feb
28
Fri
Bilbo: Bolintxu defendatzeko manifestazioa iragartzeko bizikleta karabana @ Ekoetxea
Feb 28 @ 18:45 – 21:00

Gaur, otsailak 28, ostirala, Ekoetxean elkartuko gara Bilboko kaleetan zehar bizikletan ateratzeko, larunbateko Bolintxu defendatzeko manifestazioa iragartzeko.

Horregatik eskatu eta animatzen ditugu karabana informatibo honekin bat egiten duten pertsona guztiak.

Feb
29
Sat
Manifestazioa (Bilbo): Bolintxu bizirik! Supersur gelditu! estamos a tiempo de pararlo
Feb 29 @ 18:00 – 20:30
Jul
9
Thu
Konzentrazioa (Bilbo): Bolintxu hiletarako deialdia @ Palacio de la Diputación foral de Bizkaia
Jul 9 @ 20:00 – 21:00

Ampliación Supersur Ez plataforma ostegunean, uztailaren 9an, 20:00etan, Bizkaiko Foru Aldundia.ren aurrean burutuko den #Bolintxu.ko hiletara gonbidatzen zaituzte.

Maite dugun Bolintxu haranaren (Bilboko hiriak duen azkenengo toki naturalaren) desagerpena dela eta, Diputazioko jauregiko inguruko pasabideetan gauzatuko dugu ekintza. Ekitaldia panegiriko batekin amaituko da.

Herritarrak azken oroitzapen honetan parte-hartzera gonbidatzen ditugu. Horretarako beltzez jantzita joan daitezela eskatzen dugu.

SUPERSUR HANDITZEARI EZ PLATAFORMA – BOLINTXU BIZIRIK

Nov
14
Sat
Ibilbide ekologikoa: Bolintxu (Bilbo)
Nov 14 @ 9:30 – 14:30

Ibilbide ekologiko honen bidez Bolintxu ibarraren balore naturalak, Supersur handitzearen ibilbidea eta autobide honek sortutako inpaktu latzak ezagutuko ditugu.

9:30 Hasiera: Plaza Zabalburu

Oinez joango gara Bolintxura arte

14:00 Itzulia: Buia

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, bastoiak, janaria eta edaria

Derrigorrezko izen ematea azaroak 13, ostirala, 12:00ak arte. bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Azaroak 14 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzailea: Bilboko Udala

Dec
19
Sat
Ibilbide ekologikoa Bolintxutik (Bilbo) @ Plaza Zabalburu
Dec 19 @ 9:30 – 14:00

Irteera honen bidez Bolintxu ibarraren balore naturalak, Supersur handitzearen ibilbidea eta autobide honek sortutako inpaktu latzak ezagutuko ditugu.

9:30 Hasiera: Plaza Zabalburu. Oinez joango gara Bolintxuraino.

14:00 Itzulia: Buia

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, bastoiak, janaria eta edaria

Derrigorrezko izen ematea abenduak 18, ostirala, 12:00ak arte. bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Abenduak 19 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzailea: Bilboko Udala

Anima zaitezte etortzera eta zabaldu!

Mar
27
Sat
Bolintxura martxa (Bilbo): Supersur gehiagorik ez!
Mar 27 @ 10:30 – 14:00

Datorren martxoak 27an (larunbata), bisitaldi gidatua daukagu Bolintxu-gatik.

Anima zaitez eta parte har ezazu!!

Hedazazu eta partekazazu!!

Apr
24
Sat
Manifestazioa (Bilbo): Ez + Supersur / Bolintxu bizirik @ Arriaga Plaza
Apr 24 @ 18:00 – 20:30


Supersurreko obrak kristolako kaltea dabiz eragiten Bolintxuko ibarrean.

Gainera hau hasiera baino ez da, Supersurra Zornotzaraino handitzea baita asmoa.

Zoramen hau gelditzeko kalera atera behar gara!

Apirilak 24 argi eta garbi esan behar dugu ez dugula Supersur gehiagorik nahi!

Zabaldu eta partekatu!!

 

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.