Calendar

Dec
19
Thu
Hitzaldia: Propuesta de mejora de la conectividad para la fauna en las carreteras: el ejemplo de la A-1 en Álava @ Ekoetxea
Dec 19 @ 19:00 – 21:00

Eskarmentu luzea du Andres Illanak, hitzaldiaren hizlaria eta fototranpeoaren teknikan aditua, naturarekiko erlazionatutako gaien berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan.

A1 errepideak –garai bateko N1– Natura 2000 Sareko hainbat gune zeharkatzen eta banatzen ditu Araban, eta oso zaila gertatzen zaio basafaunari errepide hori zeharkatzea. Bide honek Araban ez du basafaunarentzako berariazko pasabiderik baina, baditu ur ibilguetarako zeharkako hainbat egitura, bideak, pistak edo errepideak, eta hainbat espeziek horiek erabiltzen dituzte alde batetik bestera pasatzeko, eta aldaketatxo batzuk eginez gero, gehiago erabil litezke, eta espezie gehiagok ere bai.

2018an, GADENek errepide horrek Araban dituen zeharkako egitura guztien ezaugarriak bildu zituen Aldundiaren Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailerako: faunak erabiltzen al zituen konprobatu zuen, espezie mota orok erabiltzeko zailtasunak zehaztu zituen eta esku-hartzeko lehentasunak ezarri zituen, hainbat aldagai kontuan hartuta.

Sarrera libre ta doakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Diru-laguntzailea: Bilboko Udala

Feb
16
Sun
Ibarruri (Muxika): Bertoko zuhaitzak landatzea. Ingurumenaren alde lan egiteko eguna @ Ibarruri (Muxika)
Feb 16 @ 8:30 – 16:30

Sagarrak–Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dugu berriro ere, eta bertara etortzeko dei egin nahi dizuegu. Oraingo honetan basoberritzea Lurgaia elkartearen Undabason egingo dugu, Ibarrurin -Muxika.
Lana amaitzean pika-pika emango diegu parte-hartzaileei.

Lana amaitzean pika-pika emango diegu parte-hartzaileei.

Oharrak:
Jarduna goizez izango da. (Basaurira 14:30etan itzuliko gara).
Beharrezkoa da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.
Egitekoa erraza da, haurrentzat izango da.
Komeni da kantinplora beteta eta jateko zerbait eramatea lanaldia amaitzean.
Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.

Beharrezkoa da izena eta adina ematea, ekologia@sagarrak.org -era idatziz edo  94 4263769 deituz  OTSAILAK 12a, ASTEARTEA BAINO LEHEN.
Eguna: Otsailak 16, igandea
Ordua: Basaurin, 08:30ean.
Irteteko tokia: Basaurin, Arizko tren geltokian.

Lagundu gaitzazue gure basoak leheneratzen.

Zuen zain gaude!!!

Feb
23
Sun
Butroeko Gaztelutik Plentziaraino paseoa, Plentziako Herri Lurren proiektua ezagutzeko
Feb 23 @ 9:15 – 18:00

Plentziako Herri Lurrak Proiektuak Isuskitzako haritz basoaren izaera berreskuratu nahi du, izan ere, baso horrek Erdi Arotik Plentziako herria ontzigintzarako egurrez hornitu du. Hariztia berreskuratu nahi dugu eta herri-lurrei duten balioa eman. Gaurko eukalipto landaketaren lekuan hariztia jarrita, lurraldearen antolaketaren diseinua jendeak egun dituen arduretatik hurbilago egongo da. Gainera, gure arbasoen lanarekiko lotura estuagoa izango da.

Jakin beharrekoak:

  • Lekua eta ordua: 09:25ean  Mungiako Lauaxeta autobus geltokian
  • Bizkaibusa 09:35ean hartu Dobaran geltokiraino joan, gaztelutik 1, 3 km-ra.
  • Plentziako basotik paseoa, 2h 00min inguru
  • Bisitaren amaiera eta itzulera edo bazkaria.
  • Plentzia-Mungia autobusak  13:20h /15:20h / 17:20h.
  • Haurtxoak etortzekotan motxilatxoan ekarri

Jun
10
Wed
Solasaldiak Michael eta Yayorekin: Ekosozialismo feminista ala basakeria
Jun 10 @ 18:00 – 20:45
May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.