Calendar

Jan
25
Sat
Ingurumenaren aldeko mobilizazioa eta manifestazioa Arangurenen (Zalla) @ Zalla
Jan 25 @ 12:00 – 20:00

  Ekologistak Martxan Bizkaiak “gure osasunaren alde / Por nuestra salud” lelopean Gueñes Bizia Plataformak antolatutako manifestazioa babesten du, Glefaran enpresaren arazoari irtenbidea emateko eskatzeko. Datorren larunbatean, urtarrilaren 25ean, 17:00etan aterako da Aranguren plazatik, Zallan. Halaber, jardunaldi honetan antolatutako gainerako jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Ahots bat izan behar dugu Glefaranen kutsaduraren aurka, kutsadura horretaz saihesteko. Biomasa erretzearekiko daukagun babespen bakarra distantzia da: lantegi hauek biztanleriaren 5 kilometrotara egon behar dira gutxienez. Eta 5 kilometroko tarte horretan milaka pertsona sartzen gara Güeñes eta Zalla artean.
Urtarrilaren 25ean behar zaitugu!

#GURE OSASUNAREN ALDE #STOP GLEFARAN

 

Feb
21
Fri
Hitzaldia (Zalla): Glefaran: vuelven a Zalla los tres científicos que han elaborado el informe @ Zalla Zine Antzokia
Feb 21 @ 19:00 – 21:00

Convocatoria oficial a la charla de Glefaran, con la presencia de los tres científicos que avalan el informe presentado por la plataforma Gueñes Bizia.

Feb
23
Sun
Butroeko Gaztelutik Plentziaraino paseoa, Plentziako Herri Lurren proiektua ezagutzeko
Feb 23 @ 9:15 – 18:00

Plentziako Herri Lurrak Proiektuak Isuskitzako haritz basoaren izaera berreskuratu nahi du, izan ere, baso horrek Erdi Arotik Plentziako herria ontzigintzarako egurrez hornitu du. Hariztia berreskuratu nahi dugu eta herri-lurrei duten balioa eman. Gaurko eukalipto landaketaren lekuan hariztia jarrita, lurraldearen antolaketaren diseinua jendeak egun dituen arduretatik hurbilago egongo da. Gainera, gure arbasoen lanarekiko lotura estuagoa izango da.

Jakin beharrekoak:

  • Lekua eta ordua: 09:25ean  Mungiako Lauaxeta autobus geltokian
  • Bizkaibusa 09:35ean hartu Dobaran geltokiraino joan, gaztelutik 1, 3 km-ra.
  • Plentziako basotik paseoa, 2h 00min inguru
  • Bisitaren amaiera eta itzulera edo bazkaria.
  • Plentzia-Mungia autobusak  13:20h /15:20h / 17:20h.
  • Haurtxoak etortzekotan motxilatxoan ekarri

Apr
19
Sun
Dokumentala on-line: Vamos a hacerlo – Guk egingo dugu
Apr 19 @ 19:00 – 20:30

”Vamos a hacer – Guk egingo dugu” dokumentalaren estreinaldia

Datorren igandean, apirilak 19, 19: 00etan mundu guztia ordenagailuari itsatsita Youtube irekiarekin!

Gueñes Biziak eta Zalla Baik Glefaran gaiaren egungo egoerari buruzko “Vamos a hacer – Guk egingo dugu” dokumentala estreinatuko dute.

Esteka honetan dokumentalaren trailerra ikus dezakegu:

Igandean dokumental osoaren estreinaldia ikusteko, 19:00ak baino minutu batzuk lehenago, esteka honetan sartu behar da:

Unean-unean, 19: 00etan, bideoa automatikoki hasiko da, eta denok batera ikusiko dugu dokumentalaren estreinaldia, denok batera Zalla Zine Antzokian egongo bagina bezala.

Ez falta, hilaren 19ra arte, 19: 00etan!

Gueñes bizia
Guenesbizia.org

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.