Calendar

Feb
23
Sun
Butroeko Gaztelutik Plentziaraino paseoa, Plentziako Herri Lurren proiektua ezagutzeko
Feb 23 @ 9:15 – 18:00

Plentziako Herri Lurrak Proiektuak Isuskitzako haritz basoaren izaera berreskuratu nahi du, izan ere, baso horrek Erdi Arotik Plentziako herria ontzigintzarako egurrez hornitu du. Hariztia berreskuratu nahi dugu eta herri-lurrei duten balioa eman. Gaurko eukalipto landaketaren lekuan hariztia jarrita, lurraldearen antolaketaren diseinua jendeak egun dituen arduretatik hurbilago egongo da. Gainera, gure arbasoen lanarekiko lotura estuagoa izango da.

Jakin beharrekoak:

  • Lekua eta ordua: 09:25ean  Mungiako Lauaxeta autobus geltokian
  • Bizkaibusa 09:35ean hartu Dobaran geltokiraino joan, gaztelutik 1, 3 km-ra.
  • Plentziako basotik paseoa, 2h 00min inguru
  • Bisitaren amaiera eta itzulera edo bazkaria.
  • Plentzia-Mungia autobusak  13:20h /15:20h / 17:20h.
  • Haurtxoak etortzekotan motxilatxoan ekarri

Jun
19
Fri
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak mobilizazioak
Jun 19 @ 0:00 – 23:45

Etxean geratu naiz. Ekainaren 19an kalera aterako gara

“Luzeak egin zaizkigu egunak. Ikusezina den zerbaitek gure egunerokotasuna goitik behera zeharkatu du eta normalitatea hautsi. Dagoeneko gauzak aldatu dira eta ez gara lehengora bueltatuko. Berdin zaigu, ordea, guk ez dugulako nahi aurreko normalitatea, guk aurrera egin nahi dugulako.

Atzean utzi nahi dugu osasun krisi bati erantzuteko gai ez den jendarte antolaketa. Pertsonak, komunitateak eta planeta babestea lehenetsi behar da, ez merkatua, etekin ekonomikoa eta jabetza pribatua. Langile eta herri sektoreen interesak erdigunean jartzeko unea da. Lehenik bizitza!”

Horrela hasten da Eskubide Sozialen Gutunak ekainaren 19rako deitu dituen mobilizazioak babesteko Euskal Herriko dozenaka lagunek sinatuko duten Manifestua. Konfinamendu eta pandemiaren aurkako aste hauetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak aktibo jarraitu du, batez ere ‘Gizarte Aldaketa bultzatzeko dekalogoarekin’ edo ‘Ez dugu ahaztuko’ kanpainarekin. Ezin da errepikatu aurreko krisien ondoren gertatutakoa, eta konfinamenduaren gogorrena igaro ondoren, kalea berreskuratuko dugu.

Zazpi dira aldarrikapen nagusiak:
1. Zerga erreforma, krisia kapitalak ordain dezan
2. Zerbitzu publikoak garatu eta azpikontratak publifikatu
3. Zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa.
4. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren zenbatekoa Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatu eta etxebizitza eskubidea
5. 1.080 eurotako gutxieneko pentsioak.
6. 1.200 eurotako gutxieneko soldata eta gehienez 35 ordutako lan-astea.
7. Pertsona guztien erregularizazioa

Goizez, mobilizazioak egingo dira Hegoaldeko lau hiriburuetan 11:30ean hasita. Bilbon, Udaletxetik hasita, Donostian Alderdi Ederretik, Gasteizen, Foru Plazatik eta Iruñean, Bus geltokitik.

Arratsaldez, 46 hiri eta herritan egingo dira mobilizazioak (jarraian duzue zerrenda osoa):

GIPUZKOA (12)
ANTZUOLA: 19etan Kontzentra Herriko Plazan.
ARRASATE . 19:00 Herriko plazan. Lurrean pankarta handi bat jarriko da eta biribilean eserita, aldarrikapen ezberdinak egingo dira
BERGARA . 18:30 BIZIKLETA MARTXA geldiune ezberdinekin.
DEBA. Hondartzan, Kartaren mezu bat irudikatuko da hondarrarekin eraikia. Bideoz grabatuko da
DONOSTIA. 18:30 Askatasun etorbidean ESPAZIO PUBLIKOAREN OKUPAZIOA: eserialdia. Aldarrikapen ezberdinak egongo dira. Bukaeran burrunba.
EIBAR. 18:30 Unzagan
HERNANI, 19:00 Gudari Plazatik manifestazioa
IRUN 19:30 San Juan Plazatik hasita Irun-Hondarribi martxa. Bidean erakunde, banketxe eta multinazionalak interpelatuz.
MUTRIKU: 18etan Atxukalen kontzentra.
OIARTZUN. 18:30 Herriko plazatik LAU ZUTABE ZARATATSU (feministak, langileak, pentsionistak eta ikasle-gazteak)
ORDIZIA. 18:30 Udaletxe plazan kazerolada.
ORERETA. 19:30 Herriko plazan mobilizazioa
TOLOSA .18:30 Triangelu plazan elkarretaratzea/kazerolada.
ZUMAIA – Giza katea/martxa 19etan Beheko Plazatik.
ZUMARRAGA-URRETXU. 18:30 Areizaga Plazan kazerolada

ARABA (4)
AGURAIN. 17:30 Bizikleta martxa frontoi zaharretik. 19:00etan kontzentrazioa San Juan Plazan.
GASTEIZ. 18:30 Tren Geltokitik MANIFESTAZIOA
AMURRIO. 19:00 Herriko Plazan MANI-KALEJIRA
LAUDIO. 19:00 Lamuza Plazan MANI-KALEJIRA

BIZKAIA (14)
ALGORTA. 19:00 San Nikolas plazan
ARRIGORRIAGA. 20:00 Argala plazan
BASAURI. 18:30 Arizgoiti plazan
BILBO. 19:30 Plaza Eliptikotik MANIFESTAZIOA
DURANGO. 18:30 Ezkurdin
ELORRIO. 19:30 Herriko plazan
ERMUA. 18:30 Herriko Plazan
GALDAKAO,19:00 Iturrondo plazan
IGORRE 19:30 Lasarte plazan
LARRABETZU 19:30 Herriko plazan
MUNGIA 19:30 Udaletxe aurrean
ONDARROA. 19:00 Zubi Berriko errotondan
SESTAO – SANTURTZI MARTXA (ekainaren 20an), 12:00etan Kasko plazatik. (Berez prekarietate eta pobreziaren kontrako martxa da baina birkarakterizatu dute)
ZALLA: 19:30etan kontzentra Udaletxean.

NAFARROA (15)
ALTSASU 19:30 Aita Barandiaran. KONTZENTRAZIOA
ANTSOAIN 17:00 Lapurbide plazan – KONTZENTRAZIOA
DONEZTEBE 12:00 Leitzako errepidean – KONTZENTRAZIOA
ELIZONDO 20:00 Santiago karrika 2 – KONTZENTRAZIOA
ETXARRI 18:00 Plazatik. KOTXE KARABANA
GARES 19:30 Plaza Mena KONTZENTRAZIOA
IRUNBERRI 17:00 Calle Mayor. KALEJIRA
IRUÑEA 17:00 Instituto de Mendilorri/ 17:30 Capuchinos – BIZI MARTXA
19:00 Plaza del Castillo – KONTZENTRAZIOA
IRURTZUN 19:30 Inasa – KONTZENTRAZIOA
LEITZA 19:45 Herriko Plazatik – KALEJIRA
LEKUNBERRI 19:30 Herriko Plaza – KONTZENTRAZIOA
LIZARRA 20:00 Foru Plaza – MANIFESTAZIOA
MENDIGORRIA 19:30 Foru Plaza – KONTZENTRAZIOA
TAFALLA 18:00 Plazeta de las Pulgas – KONTZENTRAZIOA
TUTERA 18:00 Hospital BIZI MARTXA / 19:00 Plaza de los Fueros – KONTZENTRAZIOA

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.