Calendar

Feb
23
Sun
Butroeko Gaztelutik Plentziaraino paseoa, Plentziako Herri Lurren proiektua ezagutzeko
Feb 23 @ 9:15 – 18:00

Plentziako Herri Lurrak Proiektuak Isuskitzako haritz basoaren izaera berreskuratu nahi du, izan ere, baso horrek Erdi Arotik Plentziako herria ontzigintzarako egurrez hornitu du. Hariztia berreskuratu nahi dugu eta herri-lurrei duten balioa eman. Gaurko eukalipto landaketaren lekuan hariztia jarrita, lurraldearen antolaketaren diseinua jendeak egun dituen arduretatik hurbilago egongo da. Gainera, gure arbasoen lanarekiko lotura estuagoa izango da.

Jakin beharrekoak:

  • Lekua eta ordua: 09:25ean  Mungiako Lauaxeta autobus geltokian
  • Bizkaibusa 09:35ean hartu Dobaran geltokiraino joan, gaztelutik 1, 3 km-ra.
  • Plentziako basotik paseoa, 2h 00min inguru
  • Bisitaren amaiera eta itzulera edo bazkaria.
  • Plentzia-Mungia autobusak  13:20h /15:20h / 17:20h.
  • Haurtxoak etortzekotan motxilatxoan ekarri

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

May
31
Mon
Hitzaldia on-line: Transición energética y renovables en Euskal Herria: luces y sombras @ on-line
May 31 @ 19:00 – 21:00

Sistema aldatu, ez klima!

Hizlariak: Andrés Illana (Ekologistak Martxan Arabaren koodinatzailea), Oihan Mendo Goñi (Gareseko alkatea – Gares energia proiektua) eta Javier Andaluz (Ecologistas en Accióneko klima-aldaketaren koordinatzailea)

Zuzenean: labur.eus/energia_202106

Jun
14
Mon
Jardunaldia (Bilbo): Hidrogenoa trantsizio ekologikoan: teknologia, Ekonomia eta Iraunkortasuna: proposamenak eta eztabaida. @ Bizkaia Aretoa, UPV/EHU - Aula Baroja
Jun 14 @ 9:30 – 14:00

#EKOPOLek jardunaldi interesgarri hau antolatu du;
hidrogenoak trantsizio energetikoan izan dezakeen
paperaz eztabaidatzeko, nazioarteko testuinguruari eta
euskal errealitatean duen lurreratzeari helduz. Bertan,
inplikazio sozioekonomikoez, apustuaren iraunkortasunaz
eta bere hedapen potentzialarekin irekiko litzatekeen
eszenatoki geopolitiko berriaz hitz egiteko aukera izango
da.
Gaia jorratzeko, hizlari hauen parte hartzea izango dugu:
Sagrario Monedero (Ecologistas en Acción), Antonio Turiel
(CSIC) eta Laura Barrio (EHU), baita Petronor, EEEko, Gure Energiako eta Orkestrako ordezkariak ere.

Jun
24
Thu
Dokumental – emanaldia (Basauri): Alternatibak Plazara! Nai Lua Teterian @ Teteria Nai Lua
Jun 24 @ 19:00 – 21:00

Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira.

Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko. Elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak edo ekonomia sozial eta solidarioak bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute.

Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat eraiki nahi dugu.

Ekainaren 24ean Alternatibak Plazara! dokumentala proiektatuko dugu

Basauriko Nai Lua Teterian arratsaldeko 19:00etan.

Animatu eta izena eman!

maite@mugarikgabe.org