Calendar

Feb
29
Sat
Irteera (Mungia – Larrauri): bertoko basoak bultzatzen laguntzen
Feb 29 @ 10:30 – 15:00
Mar
11
Wed
Hitzaldia (Bilbo): La resistencia al Proyecto Integral Morelos (México) – un proyecto de infraestructura energéticas impulsado por empresas españolas @ Zirika Herrigunea
Mar 11 @ 18:30 – 20:30

Tradenerrek, beste hainbat eragileekin batera, martxoaren 11,12 eta 13an antolatu den Morelos Proiektu Integralaren aurkako ekintzaileen biran parte hartuko du.

Morelos Proiektu Integrala Mexikoko gobernuak herrialdearen erdialdean duen energia megaproiektu bat da. Proiektuak honako hauek hartzen ditu barne: bi zentral termoelektriko Huexca komunitatean; Tlaxcala, Puebla eta Morelos estatuetatik igarotzen den gasbide bat; Yautepec azpiestaziora doan linea elektriko bat eta Cuautlatik doan akueduktu bat. Espainiako Elecnor, Enagas eta Abengoa enpresek bultzatzen dute proiektu hori, eta Industria eta Merkataritza Ministerioaren Espainiako Enpresa Nazioartekotzeko Funtsaren laguntza du. Indigenen eta nekazarien komunitateek baztertutako proiektua da, kasu askotan bezala, honetaz kontsultarik egin ez zaielako. Erresistentzia horretan, 2019ko otsailaren 20an, Samir Flores buruzagia hil zuten.

  • Bilbo: martxoak 11, 18:30 Zirika Herrigunea (Erronda kalea, 12)
  • Donostia: martxoak 12, 19:30 Txoko Internazionalista (Iruresoro plaza, Egia)
  • Zalla: martxoak 13, 19:00 Sala de usos múltiples (Euskadi plaza, 9)

Hizlariak: Morelos, Puebla eta Tlaxcalako Lurraren eta Uraren Defentsarako Herrien Fronteko kideak (FPDTA-MPT) diren

– Samantha Cesar
– Teresa Castellanos
– Juan Carlos Flores

(Haien biografiak gaztelaniaz)

Antolatzaileak:
Ekologistak Martxan, Lumaltik, Paz y Solidaridad, Tradener, TxiapasEkin, OMAL, Berdinak Gara

Mar
12
Thu
Hitzaldia (Donostia): La resistencia al Proyecto Integral Morelos (México) – un proyecto de infraestructura energéticas impulsado por empresas españolas @ Txoko Internazionalista
Mar 12 @ 19:30 – 21:30

Tradenerrek, beste hainbat eragileekin batera, martxoaren 11,12 eta 13an antolatu den Morelos Proiektu Integralaren aurkako ekintzaileen biran parte hartuko du.

Morelos Proiektu Integrala Mexikoko gobernuak herrialdearen erdialdean duen energia megaproiektu bat da. Proiektuak honako hauek hartzen ditu barne: bi zentral termoelektriko Huexca komunitatean; Tlaxcala, Puebla eta Morelos estatuetatik igarotzen den gasbide bat; Yautepec azpiestaziora doan linea elektriko bat eta Cuautlatik doan akueduktu bat. Espainiako Elecnor, Enagas eta Abengoa enpresek bultzatzen dute proiektu hori, eta Industria eta Merkataritza Ministerioaren Espainiako Enpresa Nazioartekotzeko Funtsaren laguntza du. Indigenen eta nekazarien komunitateek baztertutako proiektua da, kasu askotan bezala, honetaz kontsultarik egin ez zaielako. Erresistentzia horretan, 2019ko otsailaren 20an, Samir Flores buruzagia hil zuten.

  • Bilbo: martxoak 11, 18:30 Zirika Herrigunea (Erronda kalea, 12)
  • Donostia: martxoak 12, 19:30 Txoko Internazionalista (Iruresoro plaza, Egia)
  • Zalla: martxoak 13, 19:00 Sala de usos múltiples (Euskadi plaza, 9)

Hizlariak: Morelos, Puebla eta Tlaxcalako Lurraren eta Uraren Defentsarako Herrien Fronteko kideak (FPDTA-MPT) diren

– Samantha Cesar
– Teresa Castellanos
– Juan Carlos Flores

(Haien biografiak gaztelaniaz)

Antolatzaileak:
Ekologistak Martxan, Lumaltik, Paz y Solidaridad, Tradener, TxiapasEkin, OMAL, Berdinak Gara

 

Mar
14
Sat
Iruña: al-TAV-oz eguna @ Centro comunitario del casco viejo PLAZARA (Iruñea)
Mar 14 @ 10:30 – 21:00

Azken urteotan elkarlanean ibili ondoren, Nafarroako AHTaren aurkako eta trenaren aldeko plataformak eta taldeek bat egin dute AHTrik ez Nafar koordinakundea osatzeko. Koordinakunde honen lehen ekitaldi publikoa Iruñeko tren geltokiaren aurrean Castejon, Tafalla eta Altsasuko tren geltokien leihatilen ixtearen aurkako elkarretaratzea izan zen, urtarrilak 30ko greba orokorraren karietara.

Bigarren ekitaldia AHTaren inguruko hausnarketa eguna izanen da, al-TAV-oz eguna deiturikoa, datorren martxoaren 14ean, Iruñeko Plazara!n ospatuko dena. Ekitaldi honen xedea, koordinakunde honen ezagutarazpenaz gain, AHTaren inguruko hainbat gaiez sakonean eztabaidatzea eta gure aurkakotasunaren arrazoiak sendotzea izanen da. Ongi etorri beraz, jardunaldi honetara. Hona hemen egitaraua:

DATA: 2020ko martxoaren 14

TOKIA: PLAZARA! (Iruñeko Alde zaharreko gune komunitarioa)

EGITARAUA:

Goizez:

10:30-11:00. Jardunaldiaren aurkezpena. NAFARROAKO AHTAREN EGUNGO EGOERA ETA OPOSIZIOA.  Pablo Lorente (Sustrai Fundazioa).

11:00-12:00. 1º saioa. LARRIALDI KLIMATIKOA ETA AHTA. TREN BERDEAREN GEZURRA AZALARAZIZ. Andoni Kortazar (EHUko ekonomia aplikatua saila)

12:00-12:30. Atsedena

12:30-14:00. 2º Saioa. AHTAK HONDORATZEN GAITU. AHTAREN AZTERKETA EKONOMIKOA ESPAINIAR ESTATUAN ETA NAFARROAN. David Hoyos (EHUko Ekonomia aplikatua saila)

14:15. BAZKARIA (Katakrak). Erreserbatu Katakraken edo tavnonavarra@gmail.com helbidean). Muga data: asteartea 10.

Arratsaldez:

16:00-17:00. 3º saioa. INFERNUAN LANEAN. LAN-ESPLOTAZIOA EUSKAL Y-AREN LAN EREMUETAN. (euskeraz). Urko Apaolaza (Argia-ko kazetaria eta Zuloan liburuaren egilea)

17:00-17:30. Atsedena

17:30-19:00. 4º saioa. AHTAREN IRUZURRA ETA TRENAREN HONDAMENDIA. TXANPONAREN BI ALDEAK. Elena Diaz (Ecologistas en acción).

19:00. Azken agurra. AHTAREN AURKAKO KALEJIRA.

AHTRIK EZ! NAFAR KOORDINAKUNDEA

 

Dec
17
Thu
Hitzaldia (Bilbo): “Undabaso: Datorren basoa / El bosque que viene. Un modelo de restauración ecológica.” @ Ekoetxea
Dec 17 @ 19:00 – 20:45

Hizlaria: Jon Hidalgo, Lurgaia Fundazioa

Lurgaia Fundazioak 200 hektarea lur inguru kudeatzen ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban (Bizkaia).

Eta Ibarruriko (Muxika) Undabaso inguruan dago gure etorkizuneko baso handia, Erreserbako harizti misto handiena eta Bizkaiko handienetako bat izango dena.

2008az geroztik, aldameneko lursailak erosteko lanean ari da, horrela, zatiketarik gabeko eremu bat sortu ahal izateko, lotutako prozesu ekologikoak garatu ahal izateko.

Horrela, biodibertsitatea berreskuratzen da eta espezieei bizitzeko etxe bat ematen zaie.

Ez du ezertarako balio espezie jakin batzuk berreskuratzeko ahaleginak inbertitzeak, aurrera egiteko behar dituzten ekosistemak berreskuratzen ez badira.

Basoa, oso gaztea oraindik, hazten ari da azaleran, – 100 hektareatik gora daude dagoeneko,- eta biodibertsitatean. Lehen urteetan berreskuratutako eremuek itxura naturala eta iheskorra dute, eta landare eta fauna espezieen hazkundea nabarmena da. Datorren basoa da.

Orain lur horiek beste 48 hektarearekin handitzeko aukera dugu, eta hazten jarraitzea espero dugun 153 hektareako baso bat sortzeko.
Ekimen interesgarri hau, biziberritze ekologikorako eredu bat, Jon Hidalgo sustatzaileetako baten eskutik ezagutu ezazu. Basoak hazten jarraitzen du zure laguntzarekin!

Presentziala: derrigorrezkoa da izena ematea: bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Abenduak 17 izenematea” adieraziz gaian. Aforo mugatua.

Online (Inskripziorik gabe): Youtube Ekologistak Martxan

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzaileak: Lurgaia eta Bilboko Udala

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

Oct
23
Sat
Artxandatik ibilbide ekologikoa (Bilbo): bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa @ Plaza Funicular - Bilbao
Oct 23 @ 9:45 – 14:15

Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo ditugu inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.

Ibilbidea: 9:45 Bilbo (Funikular plaza) – 10:00 Funikular – 10:30 Artxandako begiratokia – San Roke ermita, atsedenaldia – 13:59 Ola (Metro – Euskotren-eko 3. linea) – 14:02 Matiko – 14:05 Zazpikaleak

Hasiera: Urriak 23, larunbata, 9:45etan

Lekua: Funikular plaza

Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)

Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.

Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Dena asfaltoa.

Eramateko derrigorrezkoa: maskara.

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.

Saihestu kontaktu fisikoa eta, ahal den neurrian, mantendu gainerako parte-hartzaileekiko distantzia.

Izena-emateko derrigorrez edo informazio gehiagorako idatzi info.bilbao@euskadi.isf.es helbidera, urriaren 22ko 14:00ak baino lehen. Plaza mugatuak daude.

Antolatzailea: Mugarik Gabeko Ingeniaritza – Ingeniería Sin Fronteras

Laguntzaileak: Ekologistak Martxan, UPV-EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Caja de Ingenieros

May
7
Sat
AHT-ren Aurkako Eguna (Iruñea) @ Iruñerri
May 7 @ 9:00 – 22:00

Maiatzak 7, larunbata, AHT-aren Aurkako Eguna ospatuko dua Iruñerrian, AHT Gelditu! Nafarroa antotatua.

Hona hemen egitaraua:

  • 9:00. GOSARIA. Esparru gaztetxea (Zizur)
  • 9:30. MENDI MARTXA, AHTak kaltetu asmo dituen  lekuak ezagutzeko. Arazurin autokudeatutako hamaiketakoa izanen da.
  • 14:00. BAZKARIA. Barañaingo gaztetxea ( 12 €). Izena eman: ahtrikeznafarroa@gmail.com edo 628243066 tfnoan.  maiatzak 3 baino lehenago.
  • 16:30. KALEJIRA KANTUZ REIMYREKIN. Barañaindik Antoniuttira, Euskararen aldeko manifestazioara joateko. Euskerari bai, AHTari ez!

22:00. KONTZERTUA: Oinutsik, Dj Jambous. Zabaldi.

Egun bat lehenago, maiatzaren 6an, Etxabakoitzen ere ospatuko da egun handi honen bezpera, hainbat ekitaldirekin:

  • 19:00. HITZALDIA: AHT eta Etxabakoitz. Partehartzaileak: Sustrai Fundazioa eta Etxabakoizko Auzo Elkartea.
  • 20:00. AHTAREN AURKAKO MONOLITOaren inaugurazioa Herri Parkean. Ondoren PINTXO POTE.

Eta ez ahaztu COLAPSOren AURKAKO MAHAIEN ZIKLOAREN azken ekitaldia falta dela. Maiatzaren 5ean, osteguna, 19: 00etan izango da Zabaldin (Nabarreria 15): Lurraren ETA EKOFEMINISMOAREN BABESA.

 -Mirene Begiristain (EHUko ikerlaria / Biolur)

-Julia Marti (EHko mugimendu feminista / OMAL)

-Yurre Ugarte (Idazlea)

-Gotzone Sestorain (Etxalde)

ONGI ETORRI EKITALDI GUZTIETARA! PARTE HARTU!

Informazio gehiago esteka honetan.

 

 

 

May
16
Mon
Hitzaldia (Basauri): Y Vasca, todo lo que siempre quiso saber y nunca se atrevió a preguntar @ Pozokoetxe Kultur Etxea
May 16 @ 18:30 – 21:00

AHT-rik Basauri Bilbo plataformak antolatutako AHTren Aurkako Jardunaldien barruan, hitzaldia izango da datorren maiatzaren 16an:   Y Vasca, todo lo que siempre quiso saber y nunca se atrevió a pregunta, David Hoyosen eskutik. 

Hitzordua Pozokoetxe Kultur Etxean (Basauri) izango da 18:30etatik aurrera.

Bertaratu eta parte har ezazu!