Calendar

Feb
29
Sat
Manifestazioa (Donostia): Erraustegia gelditu!
Feb 29 @ 17:00 – 20:00
Jun
13
Sat
Desboteretze online tailer interaktiboa gizon konpartsakideentzako (Eusk.)
Jun 13 @ 11:30 – 13:30

Tailer hau euskaraz egingo da, eta ekainaren 14an, gazteleraz egingo da.

Bilboko Konpartsen Erasoen Aurkako Batzordetik konpartsakide gizon guztiei parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Online formatura egokitutako ekintza interesgarria prestatu dugu, ez galdu aukera!
Parte-hartzea baieztatzeko, zure datuak (izen-abizenak, konpartsa eta telf zenbakia) batzordearen emailera bidali: erasorikezbk@gmail.com.
Izena ematen baduzue, bizizaleakkonpartsa@gmail.com helbidea kopian ipini, Bizizaleak konpartsa ekologistako zenbat kide apuntatzen diren jakiteko.
Izena emateko azken eguna: hilak 8, astelehena.

Jun
14
Sun
Desboteretze online tailer interaktiboa gizon konpartsakideentzako (Gazt.)
Jun 14 @ 11:30

Tailer hau gazteleraz egingo da, eta ekainaren 13an, euskaraz egingo da

Bilboko Konpartsen Erasoen Aurkako Batzordetik konpartsakide gizon guztiei parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Online formatura egokitutako ekintza interesgarria prestatu dugu, ez galdu aukera!
Parte-hartzea baieztatzeko, zure datuak (izen-abizenak, konpartsa eta telf zenbakia) batzordearen emailera bidali: erasorikezbk@gmail.com.
Izena ematen baduzue, bizizaleakkonpartsa@gmail.com helbidea kopian ipini, Bizizaleak konpartsa ekologistako zenbat kide apuntatzen diren jakiteko.
Izena emateko azken eguna: hilak 8, astelehena.

 

Jul
9
Thu
Konzentrazioa (Lasarte-Oria): Birziklatu! no a los malos humos
Jul 9 @ 19:30 – 20:30

Datorren ostegunean, uztailak 9, Lasarte-
Orian aire garbiak antolatuta, elkarretaratzea
egingo da Okendo plazan, ‘Birziklatu! Ez ke
txarrei ‘. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.
Elkarretaratze  honen antolatzaileen helburua
da, alde batetik, erraustegia eta pertsonen
osasunean eta ingurumenean dituen nahi
gabeko ondorioak salatzea, eta, bestetik, Lasarte-Oriak birziklapenaren ilaran jarraitzen duela
salatzea.

Apr
20
Tue
Hitzaldia (Bilbo): La cara oculta de Zabalgarbi
Apr 20 @ 19:00 – 20:30

Gorka Buenorekin hitzaldia, Zero Zabor Bizkaian Elkargunearen kidea

Zabalgarbi Bizkaiko erraustegi handia da, eta kudeatzaileen arabera, lurraldeko hondakinen arazoari irtenbidea ematea duena. Ziur? Hitzaldi honetan erakutsiko dugu Zabalgarbi atmosferara hondakin-igorle handia dela eta ez dakigula zenbat dioxina isurtzen dituen; zabortegira hondakin-sortzaile handia da (700 mila tona zepa 15 urtean); birziklatzeko tapoi bat da Bizkaian (%50etik oso behera dagoena); askotan balorizazio energetikorik gabeko hondakinak errausten ditu; baina, batez ere, gas naturalarekin sortutako elektrizitateari primak kobratzeko negozio bat da (200 milioi eurotik gora sartu ditu 15 urteetan), eta gainera, ez du ordaintzen CO2 isuriengatik.

Online: http://labur.eus/ZeroZabor_202104

May
6
Thu
Hitzaldia (Basauri): Iraganeko gure arbolen aztarnak Basaurin. Hiri-Arbolaren I. Astea @ Pozokoetxe Kultur etxea
May 6 @ 18:00 – 19:30

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

«Basauriko arbola esanguratsuak – #basaurikoarbolak» kanpainaren testuinguruan, Ander Ros Onomastika Elkarteko kideak Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Toki-kopuru mugatua: izena aurretiaz eman behar da, ekologia@sagarrak.org-en edo 94 426 37 69 zenbakian.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: MAIATZAK 5. Izen-abizenak eta harremanetarako telefono-zenbakia adierazi beharko dira.

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

Sep
13
Mon
Giza katea: Errausketarik ez! Donostia zaborretan itota @ Alderdi Eder (Udaletxea)
Sep 13 @ 11:00 – 13:00

2020ko irailera heldu gara, Donostiako erraustegia eraikita dago, azken hilabeteetan frogak egiten (zaborra erretzen) ari dira eta epe laburrean behin betiko martxan jarri asmo dute urte askotan instalazio hau bultzatu duten talde politiko (PNV, PSE), Foru Aldundi, GHK eta enpresek (Urbaser, Murias, LKS, Altuna y Uria, etab). Bere tximiniei kea darie hilabete hauetan eta zoritxarrez laister frogatu ahal izango da askotan salatu ditugun pozoinak inguruan zabaltzen ari direla.

Bitartean baita ere urte askotan errausketaren aurka eta hondakinen kudeaketa arrazional baten alde ari garenok borrokan jarraitzen eta jarraituko dugu, askotan esan bezala badagoelako errausketa baino osasuntsuago, ekologikoago eta merkeagoa den alternatiba.

Alternatiba hau Gipuzkoako herri gehienetan martxan jarri da eta honen ondorioz 2009-2019 tartean hiri hondakinetako errefus kopurua 100 000 tona/urteko murriztu da (238 000 tona 2009an, 138 000 tona 2019an), hau da %42 gutxiago. Herri hauetan %60a eta %85a bitartean gaika biltzen ari dira, eta askotan biztanleko urtean 100 kg errefus baino gutxiago sortzen dute. Pauso garrantzitsuak eman dituzte baina hobetzen jarraitu behar dute.

Beste alde batetik badira Gipuzkoan herri gutxi batzuk, baina biztanle asko dutenak, azken urteetan ezer gutxi edo ezer egin ez dutenak hondakinen gaikako bilketa hobetze aldera. Irun, Hondarribia, Lasarte, Elgoibar… eta guztien buru Donostia. Herri hauetan %40a eta %50a artean biltzen dute gaika eta 200 kg baino errefus gehiago sortzen dute biztanleko urtean. Herri hauek Gipuzkoako biztanleen erdia dira eta errefusaren hiru laurdenak baino gehiago sortzen dute. Premiazkoa da herri hauetako Udalek bilketa sistemaren aldaketa egitea eta eraginkorra den modua ezartzea.

Donostiaren kasua benetan esanguratsua da: 2019an biztanleko 288 kg errefus sortu dira, Gipuzkoako kantitaterik handiena eta azken bost urteetan ez da inolako hobekuntzarik egon. Donostiak bakarrik 2019an 53 000 tona errefus sortu ditu, erraustegiaren labe batek erre dezakeenaren erdia baino gehiago; Donostia da erraustegiaren erregai-hornitzaile nagusia. Eta Udalak ez du inolako asmorik egoera hau aldatzeko; ez zaio axola Gipuzkoako zabor txapeldun izatea; ez zaio axola 2020rako Europak agindutako %50eko gaikako bilketatik 8 puntu beherago egotea; ez zaio axola edukiontzi grisera doanaren hiru lauden birziklagarri izatea; ez zaio axola Donostian biltzen den materia organiko kantitatea Gipuzkoako bataz bestekoaren erdia baino gutxiago izatea.

Egoera honen aurrean, Errausketaren Aurkako Mugimenduak dei egiten du irailaren 13an goizeko 11etan Alderdi Eder-en (Udaletxe aurrean) hasiko den Giza Katean parte hartzera. Aurreko urteetan ez bezala, oraingoan Giza Katea hondartzatik Perlaraino joango da eta pasealekutik abiatu den lekura itzuliko da, bidean geldialdirik egin gabe eta pertsonen arteko segurtasun tartea mantenduz.

GOIA, RAMOS, ENTZUN: BIRZIKLAPENA BAI, ERRAUSKETARIK EZ.
ZUEN NEGOZIOAK INGURUMENA ETA OSASUNA KALTETZEN DUTE.
ZUEN ZABORRAK PLANETA HONDATZEN DU.

Nov
4
Thu
Konzentrazioa (Bergara): Bergarako Larramendin erraustegirik ez @ San Martin Plaza
Nov 4 @ 19:00 – 20:30
Nov
17
Wed
Hitzaldia (Oiartzun): Zubietako erraustegiaren kontrol herritarra: zertan ari gara? @ Oiartzun, Udaleko batzar aretoan
Nov 17 @ 19:00 – 21:00

Hizlaria: Maider Usabiaga (Zubieta Lantzen)

Antolatzaileak: Errausketaren Aurkako Mugimendua, Ekologistak Martxan eta Oiartzungo Udala.