Calendar

Jun
1
Wed
Kurtsoa (Barakaldo): Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe @ Ekobaraka
Jun 1 @ 18:00 – Jun 2 @ 20:00

Ekologistak Martxanen eskutik ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe” ekimena heldu da Barakaldora

Egin dezagun hiria pertsona guztientzat! Gizarte berrikuntzarako ekimen bat aurkezten dizugu: ‘Bizikletaz, adinik eta oztoporik gabe”.

Gure trizikloekin pertsonei bizi-kalitate hobea eskaini nahi diegu, parte-hartzearen, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bidez.

Ekimen honen helburua da beren kabuz, adinagatik edo dibertsitate funtzionalagatik bizikletaz joan ezin dutenei plazera itzultzea, bereziki egokitutako triziklo bat gidatzeko beren burua eskaintzen duten gazte boluntarioen parte-hartzearekin eta laguntza elektrikoarekin.

Proiektu honetan boluntariotza edo lankidetza esperientziarekin gozatu nahi duzu?

Eman izena boluntarioentzako prestakuntza-ikastaroan!

Ikastaroa ekainaren 1ean eta 2an emango da EkoBarakan, 18:00etatik 20:00etara (San Juan kalea, 10 behea, Barakaldo).

Ikastaro honetan parte hartzeko izena hemen eman behar da:

    Izena eta bi abizenak:

    Telefonoa:

    Posta elektronikoa:

    Jaiotze - data: