Calendar

Jun
25
Sat
Bizkaiko Hondakinen Interpretazio Zentrora bisita (Artigas) @ Parada de bus Miradores (Basauri)
Jun 25 @ 10:30 – 14:30

Sagarrak-Ekologistak Martxanek Bizkaiko zaborren kudeaketa gunera bisita antolatu du ekainaren 25ean Artigasen.

Elkarteak azaltzen duenez, zaborra, gure etxekoa, astero ateratzen dugu kalera. Papera, beira, ontziak, organikoa eta bestelakoa. Gauza bakoitza bere kontainerrera botaz gure lana bukatutzat eman ahal izango genuke. Baina badira hainbat gauza denok jakin beharrekoak zaborraren kontu horretan.

Eguneko eta pertsonako kilo bat zabor ekoizten dugula diote estadistikek. Beraz, gure herrian, Basaurin 40.000 kilotik gora egunero! 40 tona zabor!. Zer egiten da zabor bolumen horrekin? Nora doa? Nola tratatzen da?

Paperak, beirak beren ibilbide propioa daukate. Baina bestearekin (organikoa, ontziak, bestelakok…) zer egiten da? Datorren 25ean horretaz buruan dauzkagun galdera guzti horien erantzuna jakiteko aukera paregabekoa izango dugu Artigasen. Bizkaiko zaborra kudeatzeko zentroa bisitatzera joango gara. Bertan, TMB ( Mekaniko eta Biologiko tratamendurako gunea) baita zabor organikoa tratatzeko planta ere ikusteko aukera izango dugu. 

Bazatoz gurekin?  Anima zaitez! Izena eman: 94 426 37 69 edo ekologia@sagarrak.org