Calendar

Oct
30
Sat
Bolintxutik ibilbide ekologikoa (Bilbo) @ Plaza Zabalburu (Bilbao)
Oct 30 @ 9:30 – 14:00

Ibilbide ekologiko honen bidez Bolintxu ibarraren balore naturalak, Supersur handitzearen ibilbidea eta autobide honek sortutako inpaktu latzak ezagutuko ditugu.

9:30 Hasiera: Plaza Zabalburu

Oinez joango gara Bolintxura arte

14:00 Itzulia: Buia

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, bastoiak, janaria eta edaria

Derrigorrezko izen ematea urriak 29, ostirala, 12:00ak arte. bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Urriak 30 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzailea: Bilboko Udala

 

Nov
4
Thu
HItzaldia (Lemoa): Zaborra Arratian…. @ Kotxepin Kulturetxea
Nov 4 @ 19:00 – 21:00

Hizlaria: Joserra Otegi, Zero Zabor Bizkaia

Zenbat zabor sortzen dogu gurean? Nora doa?

Zein zabor pilatuten da Arratiko zabortegietan? nondik dator?

Zein zabor erretzen dira? osasun arriskuak? Zer egin geinke?

Ekitaldi hau COP26 Aldaketaldiaren ekimenaren barruan.