Calendar

Oct
23
Sat
Artxandatik ibilbide ekologikoa (Bilbo): bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa @ Plaza Funicular - Bilbao
Oct 23 @ 9:45 – 14:15

Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo ditugu inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.

Ibilbidea: 9:45 Bilbo (Funikular plaza) – 10:00 Funikular – 10:30 Artxandako begiratokia – San Roke ermita, atsedenaldia – 13:59 Ola (Metro – Euskotren-eko 3. linea) – 14:02 Matiko – 14:05 Zazpikaleak

Hasiera: Urriak 23, larunbata, 9:45etan

Lekua: Funikular plaza

Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)

Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.

Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Dena asfaltoa.

Eramateko derrigorrezkoa: maskara.

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.

Saihestu kontaktu fisikoa eta, ahal den neurrian, mantendu gainerako parte-hartzaileekiko distantzia.

Izena-emateko derrigorrez edo informazio gehiagorako idatzi info.bilbao@euskadi.isf.es helbidera, urriaren 22ko 14:00ak baino lehen. Plaza mugatuak daude.

Antolatzailea: Mugarik Gabeko Ingeniaritza – Ingeniería Sin Fronteras

Laguntzaileak: Ekologistak Martxan, UPV-EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Caja de Ingenieros

Oct
24
Sun
Bizikleta – martxa (Areetatik – Portugaletera): Kotxea jainkoa? urpeko autobiari ez!
Oct 24 @ 10:30 – 14:00

Urriak 24an batu itsasadar azpiko autobidearen aurkako bizikletadara!

Urpeko autopistarik nahi ez baduzu, igande honetan zatoz bizikletaz. Autoetarako azpiegitura garesti gehiagorik nahi ez baduzu zatoz gurekin.

Autobide gehiagorik ez!