Calendar

Oct
23
Sat
Artxandatik ibilbide ekologikoa: bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa @ Plaza Funicular - Bilbao
Oct 23 @ 9:45 – 14:15

Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Geldialdi ezberdinak egingo ditugu inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.

Ibilbidea: 9:45 Bilbo (Funikular plaza) – 10:00 Funikular – 10:30 Artxandako begiratokia – San Roke ermita – Txakoli Simón-en geldialdia (irekita izatekotan) – 13:59 Ola (Metro – Euskotren-eko 3. linea) – 14:02 Matiko – 14:05 Zazpikaleak

Hasiera: Urriak 23, larunbata, 9:45etan

Lekua: Funikular plaza

Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)

Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.

Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Dena asfaltoa.

Eramateko derrigorrezkoa: maskara.

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.

Saihestu kontaktu fisikoa eta, ahal den neurrian, mantendu gainerako parte-hartzaileekiko distantzia.