Calendar

Sep
26
Mon
Zirkulazioan ibiltzeko ikastaroa (Barakaldo) @ Herriko plaza
Sep 26 @ 18:00 – Sep 27 @ 20:00

Bizieskola elkarteak, Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, Zirkulazioan ibiltzeko ikastaroa antolatzen du. Bertaratu nahi izanez gero, hitzordua irailaren 26tik 27ra izango da, 18:00etatik 20:00etara. 10 plaza daude libre.

Izena emateko, 632 582 067 telefono zenbakira (WhatsApp) idatzi behar da (16:00etatik 20:00etara). Parte-hartzaileek opari bat jasoko dute.

Informazio gehiago: www.bizieskola.net/barakaldo.

 

Animatu eta parte hartu!

Sep
30
Fri
Ekotopaketak (Portugalete): Azken krisia, gure garaia! @ 'Sastraka' espazioa / Espacio 'Sastraka'
Sep 30 @ 11:01 – Oct 2 @ 12:01

Azken krisia, gure garaia! Ekotopaketak, gai ekosozialez aritzeko hiru eguneko jardunaldiak dira, mundu guztiari irekiak. XXI. Menderako topaketa hauek bi helburu nagusirekin antolatu dira: krisi ekosoziala erdigunera ekartzea eta galdera estrategiko bati erantzutea. 

1. KRISI EKOSOZIALA ERDIGUNERA EKARTZEA (Azken Krisia): akaso, giza historiako arazo handienaren kolkoan sartzen hasiak gara, krisi sistemiko batean. Baina, krisi hori ez da aurrekoak bezalakoa. Oraingoan, planetaren mugekin egin dugu topo: 2008an krisi ekonomikoa, 2020an pandemia, eta, aurten, gure basoak hausterre bilakaturik, loezina gauetan, gerra Europan, hornidura-kate apurtuak, ezegonkortasun ekonomiko-energetikoa, Melillan eraildakoak eta Bidasoan itotakoak, larre horiak Pirinioetan, prekarizazioa lantokian… Lotuta al daude? Titanika brankatik lehertzen hasi bada, mugikorrak itzali, burua altxatu eta isiltasun momentu bat behar dugu, gertatzen ari denaren tamainaz jabetzeko.

2. EUSKAL EKOLOGISMOAK TRESNA BERRIA BEHAR AL DU? (Gure garaia!): inoiz ez dira hainbeste arrazoi egon bizitzaren alde borrokan hasteko: dena dago eraldatzeke! Baina, olatu ekologista berria altxatzen hasi den garai hauetan, (H)EHan ez al dugu gehiago egiterik? Nola eman jauzi kuantitatibo eta kualitatibo bat? Tresna berria behar al dugu? Nolakoa? Horretaz eztabaidatzeko espazioa ere dira ekotopaketak. Batu olatu berde berriara! 

Programaren xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu, sakatu hemen.

Izena emateko formulario hau bete beharko duzu.

Oct
7
Fri
Mintegia (Bilbo): ‘Garapen, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiak” (ISF-MGI Euskadi) @ Bilboko Ingeniaritza Eskola
Oct 7 @ 10:00 – Dec 16 @ 13:00

Beste urte batez, Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI), UPV/EHUrekin batera, “Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiak” izeneko Mintegia antolatu du Bilboko Ingeniaritza Eskoalan, Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntza proiektuaren esparruan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

XXIII. edizioa 2022ko azken hiruhilekoan egingo da,   urriaren 7tik abenduaren 16raino, ostiralero arratsaldez. Saio horiez gain, Ekologistak Martxan kolaborazioarekin, ibilaldi bat egingo da jardunaldietan landutako gaiak sakontzeko.

Jardunaldi hauen bidez, mintegiaren planteamendua Trantsizio Ekosozialari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea da, eta dauden desberdintasunen panoramari buruzko kontzientzia kritikoa sortzea, genero-desberdintasuna eta arazoak barne, bai Hego Globaleko, bai Ipar Globaleko herrialdeetan.

Horretarako, jendarte zibileko eta Bizkaiko Lankidetzako erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartzen dute. Parte hartzeko eta eztabaidatzeko metodologiekin saioak planteatzen dituzte, genero-ikuspegia agerian jartzen dute eta planteatutako gaietan sakontzeko material osagarria ere jasotzen dute.

Ekologistak Martxanek  urriaren 22an parte hartuko du, Eduardo Renovalesen gidariaren eskutik, Artxanda mendian ibilbide ekologikoa antotatuz, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte.

Mintegirako izen-emateak urriaren 6ra arte egongo dira zabalik. Hauek info.bilbao@euskadi.isf.es helbide elektronikoaren bidez egin daitezke edo 94 601 72 26 telefono-zenbakia deituz.

Egitaraua osoa ikusteko eta Informazio gehiagorako: https://euskadi.isf.es/mintegia/?lang=eu

Animatu zaitez eta parte hartu!