Calendar

Jun
7
Wed
Hitzaldia (Bilbo) Nola izan beganoa eta ez hil saialdian
Jun 7 @ 19:00 – 21:00

  • Ekainaren 7a, asteazkena – 19:00etan (2023)
  • Hizlaria: Antonio Palomar
  • Ekoetxean (Pilota, 5 – Zazpi Kaleak – Bilbo)
  • Antolatzailea: SUMENDI elkartea

Azken bi hamarkadetan, dieta begetariano eta beganoetara atxikitzen diren pertsonen kopurua handitu egin da.Zehazki, veganismoa, moda baino gehiago, motibazio desberdinetan oinarritutako bizimodu bati dagokio. Motibazio etikoak eta animaliazaleak (animaliak errespetatu eta babestekoak), ekologistak (baliabideak alferrik galtzea saihestu eta CO2 emisioak murriztea) eta osasuna zaintzea dira nagusi, besteak beste.

Azken horiei erreparatuta, Giza Nutrizioari buruzko azken hamarkadako ikerketek erakutsi dutenez, dieta begetarianoak eta beganoak ondo dibertsifikatuta eta osatuta badaude, dieta osoak diseina daitezke, gizakiak epe labur eta luzean behar bezala elikatuta egoteko behar dituen funtsezko elikagai guztiak biltzen dituztenak.

Dieta begetarianoen edo beganoen alde egiten dugun ala ez alde batera utzita, bitamina- edo bestelako mantenugaigabeziak saihesteko jarraibide horiek nola bete behar diren azalduko da hitzaldian, eta osasunerako dituen abantailei edo eragozpenei buruzko informazioa emango da. Oso garrantzitsua da unean-unean informatuta egotea, izan daitezkeen arazo gabeziak saihesteko. Beraz, begetarianoak edo beganoak izan gaitezke, nola jakin badakigu.

 

Jun
10
Sat
Ibilbide gidatua (Deustu) Auzoko berdeguneak ezagutuz
Jun 10 @ 10:30 – 13:30

Deustu auzoko parke eta berdegune nagusietako batzuk zeharkatuko ditugu, hala nola Arangoitiko, Sarrikoko eta Bidarteko parkeak, San Pedroko plaza eta natur intereseko beste txoko batzuk; hainbat geldialdi egingo dira ehun urtetik gorako zuhaitz handiez eta landare usaintsuetako lorategiez gozatzeko, eta gure hiri-inguruneko biodibertsitatearen alderdi eta erronka asko ezagutzeko; aldi berean, tokiko historia ezagutuko dugu.

Ibilbidea Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) natur-gidariaren eskutik egingo da.

Ibilbidea:  10:30 Metro Deusto irteera (Lehend. Agirre) – San Pedro Plaza – Arangoitiko parkea – Bidarte Parkea – Sarriko Parkea – 13:30 Metro Sarriko (gutxigorab.)

  • Eguna: Ekainak 10, larunbata, 10:30etan
  • Lekua: 10:30 Metro Deusto irteera (Lehend. Agirre)
  • Bukaera: 13:30 Metro Sarriko (gutxigorab.)

Joan-etorria: oinez

Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Zatirik haundiena asfaltatuta dago.

Izen ematea: ekainak 9, ostirala, 12:00ak arte, bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Ekainak 10 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.

Antolatzailea: Ekologistak Martxan.

Laguntzaileak: Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa,  “Deusto” Senide Elkartea, Bihotzaran, Arangoitiko auzokideen elkartea, Lurgaia Fundazioa eta Zubiartean Elkartea

Animatu eta etorri gurekin!