Calendar

Aug
20
Sat
Bilboko Aste Nagusia 2022
Aug 20 @ 10:33 – Aug 28 @ 11:33

Aupa, lagunok!

Aste Nagusia eta Marijaia ate-joka ditugu, eta, urtero bezala, BIZIZALEAK TXOSNAN parte hartzeko TXANDAK antolatzen gabiltza.
Aurten Marijaia abuztuaren 20an etorriko da, eta 28ra arte egongo da gure artean. Zoazte zuen batzordeetan, taldeetan eta lagunartean komentatzen eta animatzen… Eta APUNTA ZAITEZTE!!!

Ekoetxeara etorri eta prestatu dugun koadroan zuen izenak apuntatu (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara);

bizkaia@ekologistakmartxan.org edo komunikazioa@ekologistakmartxan.org helbidera idatzi.

94 4790119 deitu.

 

Aug
21
Sun
Goitibehera jaitsiera: VII Open Aste Nagusia (Bilbo) @ Recinto festivo
Aug 21 @ 10:00 – 13:00

Aste Nagusirako antolatutako ekintzen artean, Bilboko Konpartsek VII Open Aste Nagusia 2022 Goitibehera  jaitsiera antolatu dute. Lehiaketa 10:00etan hasiko da.

Parte hartzeko abuztuaren 17ra arte eman dezakezue izena.

Infoprmazio gehiago hemen.

 

Triangunea (Bilboko Aste Nagusia 2022)
Aug 21 @ 12:00 – Aug 27 @ 23:00

Tik, tak, tik, tak… Ez da ezer geratzen!

Konpartsak Bizizaleak Konpartsa Ekologista, Sinkuartel Konpartsa Antimilitarista eta Mekauen taldeok jarduera beteriko egitaraua prestatu dugu #AsteNagusia22 honetarako.

Ez zaizu aitzakiarik faltako Triangunetik pasatzeko.

Eman izena!