Calendar

Apr
17
Sat
Bizi martxa (Bilbo): Supersur gehiagorik ez! @ Parque del Ferial
Apr 17 @ 10:30 – 14:00

Apirilaren 24an Supersur autobidearen aurka egingo den manifestaziora deitzeko, bizikleta martxa egingo dugu Bilbon, apirilaren 17an. 10: 30ean irtengo gara Zorrotzako Azoka Parketik, baina ondoren Jesusen Bihotza Plazan 11: 00etan edo Errekalden 11:30ean elkartzeko aukera egongo da. 14: 00etan amaituko dugu Abusun. Supersur gehiagorik ez!

Apr
24
Sat
Manifestazioa (Bilbo): Ez + Supersur / Bolintxu bizirik @ Arriaga Plaza
Apr 24 @ 18:00 – 20:30


Supersurreko obrak kristolako kaltea dabiz eragiten Bolintxuko ibarrean.

Gainera hau hasiera baino ez da, Supersurra Zornotzaraino handitzea baita asmoa.

Zoramen hau gelditzeko kalera atera behar gara!

Apirilak 24 argi eta garbi esan behar dugu ez dugula Supersur gehiagorik nahi!

Zabaldu eta partekatu!!