Calendar

Jun
24
Thu
Dokumental – emanaldia (Basauri): Alternatibak Plazara! Nai Lua Teterian @ Teteria Nai Lua
Jun 24 @ 19:00 – 21:00

Gaur egungo bizi-eredua krisian dago eta ez da jasangarria. Baina egoera horri buelta emateko aukerak daude. Baina noski, aukera horiek gauzatzeak aldaketa sozial eta politikoa dakar, baina gure eguneroko bizitzan ere aldaketak egon behar dira.

Euskal Herrian zehar ibili gara alternatiba hurbilak ezagutzeko. Elikadura burujabetza, trantsizio energetikoa, zaintzak edo ekonomia sozial eta solidarioak bizitza-eredu jasangarriagoetara igarotzen laguntzen dute.

Eta badaukagu argi gauza bat! Bizitza eta planeta zaintzen dituen gizarte justuago eta bidezkoago bat eraiki nahi dugu.

Ekainaren 24ean Alternatibak Plazara! dokumentala proiektatuko dugu

Basauriko Nai Lua Teterian arratsaldeko 19:00etan.

Animatu eta izena eman!

maite@mugarikgabe.org