Category Archives: Antiglobalización y deuda ecológica

Kanarietako petrolio zundaketen aurka

Gaur Ekologistak Martxan-ek eta Komite Internazionalistek deituta elkarretaratu gara Bilboko Arriaga plazan Kanariaseko petrolio zundaketen aurka.

Mundu mailako kanpainak : Brasil, Ekuador, Chevron, Monsanto

Zor Ekologikoko batzordetik jarraitzen dugu zenbait helburu bultzatzen, besteak beste Brasilen MABekin egindako harremana areagotzen, beste energia eredu bat aldarrikatzen eta sortzen eta, nola ez, urtegiak borrokatzen. Ekuadorreko beste erakundeekin batera Yasuniren babespena bultzatzen dugu eta alde horretatik kontsulta bat antolatzearen aurkako oztopoak salatu ditugu. Eta orain ospatzen diren Monsatoren mundu eguna eta Chevronaren aurkoarekin bat egiten dugu ere bai. Borrokak darrai!

Elefante zuriak: AHTa eta Alferreko eta Inposatutako Megaproiektuak

Abiadura handiko azpiegiturak eraiki dituzten enpresen arteko ustelkaria, gehi-ordainketak eta xahuketa salatzen zen bitartean, Rumanian Alferreko eta Inposatutako Megaproiektuen Aurkako 4. Foroa ospatzen zen. Hemen doakizkizu Berriako artikulo bat eta gaztelaniazko atalean beste bat.

Desazkunde eta bizitze ona IV. topaketak

Laugarren urtez jarraian, desazkundeari eta bizitze onari buruzko topaketak egingo ditugu berriz.Jardunaldi hauek topaketa- eta gogoeta-gune gisa sortu dira, bizia erdigunean jartzen dituzten sistemak eraikitzeko lagungarri izan ditzagun

“Ura bizitzarako, ez merkataritzarako” kanpainaren jarduerek darraite

Martxoak 22an Uraren aldeko eguna izan zen eta horretarako jarduera asko antolatu genuen, baina Ura gure irizpideetako bat izanez, jarduera horiek darraite. Hilabete honetan oraindik zenbait gauza dauzkagu: erakusketak, hitzaldiak, salaketak, etab, eta egun berdinean (Maiatzak 30) bi manifa ere Iruñean eta Donostian

Yasunik oraindik behar du gure babesa

Yasuni (Ekuadorreko Amazonia) babesteko kontsulta bultzatzen duen YASunidos plataformak behar zituen sinadurak baina % 30 gehiago lortu zituen. Hala ere, hemendik aurreikusi genuen bezala eta Ekologistak Martxan-ek kontsulari saihesteko eskatu zionez, prozesuak oztopoak jaso ditu. Azken egunotan Sarayakuko herriak presioa eta erasoa salatu ditu ere.

Apirilak 11 Yasunikin bat

Gaur apirilaren 11n Bilboko Ekuadorreko kontsulatuan elkartu gara Amazoniako Yasuni babespen eremua iraun dadila aldarrikatzeko, gaur azken eguna hango herritarrek bultzatzen ari diren herri kontsultarako sinadurak aurkezteko.

“Ura bizitzarako, ez merkataritzarako”

Ekologistak Martxan erakundeak Uraren Munduko Eguna (martxoaren 22an) eta Urtegi HAndien Nazioarteko Egunerako (martxoak 14) zenbait jarduerak antolatu ditu “Ura bizitzarako, ez merkataritzarako”. Jarraian doakizu azalpen bat eta egutegia.
Ekologistak Martxan erakundeak aldarrikatzen du: ura bizitzarako, ez merkataritzarako!

8. EkoZinemaldia: ura eta zor ekologikoa

Uraren Egunaren inguruan 8. Ekozinemaldia antolatu du Ekologistak Martxan-ek : martxoaren 17tik 27ra arte, mundu osoko filmen bitartez , zor ekologikoa islatzen, baina bereziki Urari buruzko filmak eskaintzen, aurten bultzatzen ari den uraren inguruko kanpainaren barruan. Horretarako, egungo uraren egoerari buruzko filma luzeak eta laburrak ikus daitezke.

NDF ez da irtenbidea, arazoa baizik. NDF Bilbotik eta mundutik at!

NDFa etorri zen estatura, eta hain zuzen ere Bilbora martxoaren 3an. Nola ez, gure oposaketa adierazi genion. Bilbora zetorrenean, argi zegoen bere lagunak nortzuk ziren : Espainiako gobernua eta hemengo transnazional eta banku gailenak. Hemen ere, mailegua eman aurretik, zenbait herritan (1980ko hamarkadan sinatutako Washingtoneko Akordioak eragin handiak izan zituen Latinoamerikan, Asian eta Afrikan) inposatu zituzten neurri berberak (egiturazko doiketak) inposatzen dituzte: murrizketak, pribatizazioak, kaleratzeak eta abar. Orain horren ondorioak jasaten ditugu

BBVA odolez zikinduta dago

7 urte daramazki BBVAren aurkako Plataformak banku honen jarduera ez-etikoak salatzen. Aurten ere, aktibistek BBVAren dirua odolez zikinduta dagoela irudikatzen duen akzioa aurrera eraman du.

BBVA eta Iberdrola zapaltzaileak

Ingurugiro krisi sakona eta larria bizitzen ari gara.Ura, energia eta elikadura bezelako onurak, espekulazio ekonomikoa bihurtu dira, eredu honen oinarriak transnazional dira. Euskal Herrian badaukagu adibide itzela : Iberdrola eta BBVA hain zuzen ere.

Elikagaiak, ura eta energia ez dira merkantzia

Nazioarteko krisiak zuzenean eta antzera isolatzen ditu mundu zabaleko langileak. Baliabide naturalen eta lan-indarraren esplotazioa areagotzea enpresa transnazional handien estrategikoetakoa da, euren irabazi-tasak berreskuratzeko ahaleginean.