Category Archives: Antimilitarismo

Gastu militarraren aurka eta arma-industria zibil bihurtzearen alde pedalei eragiten diete

Gerraren, Gastu Militarraren eta Armagintzaren aurkako hamabosgarren Bizikleta Martxak gastu militarrarekin amaitzea eta euskal arma-enpresen ekoizpena zibil bihurtzea eskatu du. Deialdia egin duten kolektiboek salatu dute instituzioek gero eta inbertsio handiagoa egiten dutela industria militarrean, herritarrek bizi dituzten gizarte-larrialdiko egoerei jaramonik egiten ez zaien bitartean.

Eragozpen Fiskalaren kanpaina hasi da

Eragozpen Fiskala egitura militarra mantentzen eta gerra prestatzen ekonomikoki laguntzeari uko egitea da, izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatibak babestuz. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, zergen zati bat ordaintzeari utzi eta alternatiba eraldatzaile eta solidarioak eraikitzeko herri-ekimenetara bideratzean datzana.