Category Archives: Artxanda

Artxanda Parke Bai Plataformak Artxandako egoeraren berri eman du

Artxanda Parke Bai Plataformak, hainbat auzo-elkartek eta ekologistek osatua, informazio-ekintza bat egin zuen joan den igandean Bilboko kaleetan, Artxanda inguruan eragina izango duen hondakinen kudeaketa-planari buruzko xehetasunak emateko.

Noizko agindutako metropoli-parkea?

Tristea da prentsaren bidez albisteen berri izatea eta erdizka jakitea, pilula maite baitigute, trago txarra eramangarriagoa izan dadin, Bilboko eta Bilbo Metropolitarreko herritarrek, beste behin ere, agindutako Bilbo Handiko Metropoli Parkea, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2006az geroztik egindako dokumentuetan eta hirigintza-arauetan jasota dagoena, hamarkada batez gutxienez atzeratzen ikus dezagun

Bilboko Udalak Artxandako Zabortegiko lanak geldiarazi ditu

Gelditzeko agindua Artxandako Jarraipen Batzordeak jarritako salaketaren ondorio da (Ekologistak Martxan elkarteak, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta kaltetutako auzo elkarte batzuek osatutako plataforma), honek uste baitu obrak emandako baimena gainditzen ari zirela.

Artxanda Parke Bai plataformak bere bloga jarri du martxan

Artxanda Parke Bai plataformak, Bizkaiko Ekologistak Martxan taldeko kide denak, blog berri bat aurkeztu du, bere jarduera berrienak jasotzen duena, azkenengo albisteak eta, halaber, Artxandako Aktibazio Plana eta bere ingurumen-egoeraren aurrean duen bide-orria isladatzen duen manifestua.

Artxanda, Parke metropolitarra ala zabortegia?

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, Erandioko eta Sondikako udalerrietako bizilagunen elkarteek eta Ekologistak Martxanek alegazioak aurkeztu dizkiote Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialari, Artxanda Bilbo Metropolitarreko parke izateari dagokionez.

Talde ekologistek eta auzo elkarteek manifestu bateratua sinatu dute Artxanda Aktibatzeko Planari buruz

Artxanda -aktibatzeko Planari buruzko manifestua Auzo-elkarteek (Herri-Bideak Kate-barik Elkartea eta Erandioko Auzokoak Herrikoi Elkartea, Artxandako Auzo Plataforma, Deustuko Zubi Artean Elkartea, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, Uribarriko Gure Etxea) eta talde ekologistek (Ekologistak Martxan Bizkaia, Zero Zabor Bizkaia elkargunea) euren jarrera adierazi dute Bilboko, Erandioko eta Sondikako udalek burututako Artxanda Aktibatzeko Planaren aurrean.