
Klima Larrialdia eztabaidagai Berango eta Sopelan
Datozen uztailaren 23an eta 24an Berango eta Sopelako udaletako osoko bilkuretan it osatzen duten taldeek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da. Aliantzak proposatutako mozio hau Bizkaian legegintzaldi honetan eztabaidatuko duten lehen bi udalak izango dira Berango eta Sopela. Klima larrialdiaren aldeko Aliantza ehun taldek baino gehiagok (eta egunetik egunera talde gehiagok) osatzen dute.