Category Archives: Ekologistak Martxan

Valle de Odieta eta HTN Caparrosoko enpresek kutsatzen jarraitu zuten 2022an

Irailaren 21ean deklaratu zuten Tafallako Epaitegian HTNko zuzendariek aurretiazko eginbideetan, 2021eko otsailean eta martxoan Valle de Odieta makrogranjaren eta HTN biometanizazio plantaren inguruan izandako kutsadura gertakari larriengatik. Gertakari honen ondorioz, Aragoiko eta Argako Behe Tarteetako Kontserbazio Bereziko Eremua larri kutsatu zen.

Europako Batzordeak glifosatoa 2033ra arte baimentzea proposatu du

Europako Batzordeak proposatu du glifosatoa 2033ra arte baimentzea. Estatu kideak garaiz daude naturari eta giza osasunari eragiten dion proposamen horren aurka bozkatzeko.
EBko estatu kideek ostiralean eztabaidatuko dute proposamena, 09/22an, eta urriaren 12an bozkatuko dute.

[Iritzia] Interes ekonomiko orokorreko zerbitzua

1997an, energia merkantzia bihurtu zen, eta haren prezioa merkatuaren aldaketen mende geratu zen. Eta 2013tik ez da funtsezko zerbitzutzat ere hartzen, interes ekonomiko orokorreko zerbitzutzat baizik. Horrek esan nahi du energia, bizitza duinak garatzeko eta gizarte oro eratzeko ezinbesteko hornidura (bere ekoizpen eta kontsumo eredua, ekonomia, geopolitika…), gizarte-sektore ahulenen irismenetik kanpo gera daitekeela.

Irailaren 15ean kalera ateratzeko deia egin dute talde ekologistek, erregai fosilen amaiera eskatzeko

Hainbat erakunde ekologista, sozial, sindikal eta auzokidek  dei egin dute irailaren 15ean Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera ,”Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” lelopean, erregai fosilei amaiera eskatzeko. Euskal Herrian Europako findegi handienetako bat dugu, PETRONOR-REPSOL, Estatuko enpresa kutsatzaileena eta dirulaguntza publikoen ureztatua.

Ecomarcha 2023 Bizkaian sartuko da eta Muskizko Petronorren findegiaren aurrean geldialdia egingo du

Aste eta erdiz, Ecomarcha2023k Valladolid, Zamora, Leon, Palentzia, Kantabria eta Burgos zeharkatu ditu, mugikortasun iraunkorra ardatz hartuta. Ecomarcha Bizkaitik igaroko da azken etapetan, eta bertan, Zalla Bai eta Güenes Bizia kolektiboen eskutik, Glefaran fabrikaren itxieraren historia arrakastatsua ezagutuko du. Petronorrek Muskizen duen findegiaren aurrean ere kontzentratuko da.

Ecomarcha2023: Egin bat mugikortasun jasangarriarekin!

Beste uda batez bizikletaren aldeko grina eta aldarrikapen ekologista batzen ditugu, Valladolidetik Barakaldora, mugikortasun iraunkor, sozial eta egituratzaile baten alde. Ecologistas en Acción taldearen hamabigarren Ecomarcha gara. Nor da gu baino hobea beste bidaiatzeko modu bat posible ez ezik, beharrezkoa ere badela erakusteko, gauden larrialdi klimatikoaren aurrean?