Category Archives: energia

REEk interkonexioko obrak hasi ditu, nahiz eta onartutako kautelazko neurria bat egon

Joan den uztailean, Espainiako eta Frantziako sistema elektrikoak lotu nahi dituen interkonexio elektrikoaren proiektuaren Aurretiazko Administrazio Baimena onartu zuten. Red Eléctrica de Españak eta RTEk sustatutako proiektuak Gatikako udalerria eta Bordeaux inguruko Cubnezais udalerria lotuko lituzke, tentsio oso altuko ia 400 km-ko kablearen bidez. Kablearen zati handi batek Bizkaiko Golkoa zeharkatuko luke.

[Iritzia] Interes ekonomiko orokorreko zerbitzua

1997an, energia merkantzia bihurtu zen, eta haren prezioa merkatuaren aldaketen mende geratu zen. Eta 2013tik ez da funtsezko zerbitzutzat ere hartzen, interes ekonomiko orokorreko zerbitzutzat baizik. Horrek esan nahi du energia, bizitza duinak garatzeko eta gizarte oro eratzeko ezinbesteko hornidura (bere ekoizpen eta kontsumo eredua, ekonomia, geopolitika…), gizarte-sektore ahulenen irismenetik kanpo gera daitekeela.

Irailaren 15ean kalera ateratzeko deia egin dute talde ekologistek, erregai fosilen amaiera eskatzeko

Hainbat erakunde ekologista, sozial, sindikal eta auzokidek  dei egin dute irailaren 15ean Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera ,”Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” lelopean, erregai fosilei amaiera eskatzeko. Euskal Herrian Europako findegi handienetako bat dugu, PETRONOR-REPSOL, Estatuko enpresa kutsatzaileena eta dirulaguntza publikoen ureztatua.

Espainiak, azkenean, Energiaren Kartari buruzko Itunetik aterako dela iragarri du

Azken lau urteetan, Espainiako erakunde ekologista nagusiek – Lurraren Lagunak, Ekologistak Martxan, Greenpeace, SEO/BirdLife eta WWF – Gobernuari eskatu diote EKI ateratzea. Bere jarrera oraindik zalantzazkoa bada ere, Frantzia, Alemania, Herbehereak edo Belgika bezalako beste herrialde batzuek Espainiaren arrastoari jarrai diezaiokete.

Gau izartsuak

Ukrainiako gerrak eragindako energia krisiaren aurrean Espainiako Gobernuak hartutako neurrietako bat negozioak gauez erakusleihoetako argia itzaltzera behartzea izan da. Ez al ziren nahikoa klima aldaketa eta intsektuen gainbeheraren arrazoiak?

Ekologistak Martxanek energia berriztagarrien proiektuetarako arau berria “gizarte eta ingurumen kolektiboen informazio eta partaidetza askatasunaren aurkako erasoa dela” salatu du

Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrien parke berriak eraikitzeko behar den izapidea bizkortzeko hartutako erabakiak, ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko betebeharra kentzen duen, “gizarte zibilaren eta kolektibo sozial eta ekologisten maniobratzeko gaitasuna ezabatzen du”. Energia berriztagarrien proiektuak eraikitzeko baimenak eman aurretik, Ekologistak Martxanek energia berriztagarrien Lurralde-Plan bat garatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, energia-beharrak eta kokapen egokiak zehazteko.

Aste honetan Ekologistak Martxan ezagutzera etor zaitez!

Aurten zerbait berezia egin nahi izan dugu Ekoetxera hurbil zaitezen eta gure egungo proiektuak bertatik bertara ezagutu ditzazun. Ostegunean, ekainaren 2an, bazkideei eta, oro har, bertaratzen diren pertsonei zuzenduta ate irekien jardunaldi bat egingo dugu, 19:00etatik 21:00etara. Bertan, EMko batzorde bakoitzeko kideak egongo dira zure galderak erantzuteko.

Erraustegirik ez, ez hemen, Ez inon!

Eusko Jaurlaritzak Valogreeneri atea ireki dio Bergaran erraustegi bat ipintzeko. Erabaki horrek agerian utzi du Eusko Jaurlaritzaren asmoa: pribatuen interes ekonomikoen alde egitea, herritarren osasunaren gainetik.

AHTren aurkako jardunaldiak

Urte asko daramatzate Abiadura Handiko Trenari publizitatea egiten, obra honetan oso nabarmena izan da herritarren informazio eta parte harte falta. Inposaketa hori salatzeko AHTR-ik ez! Basauri – Bilbo eta AHT Gelditu! Elkarlanak hainbat hitzaldi antolatu dituzte eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaitu.