Category Archives: Movilizaciones

Gastu militarraren aurka eta arma-industria zibil bihurtzearen alde pedalei eragiten diete

Gerraren, Gastu Militarraren eta Armagintzaren aurkako hamabosgarren Bizikleta Martxak gastu militarrarekin amaitzea eta euskal arma-enpresen ekoizpena zibil bihurtzea eskatu du. Deialdia egin duten kolektiboek salatu dute instituzioek gero eta inbertsio handiagoa egiten dutela industria militarrean, herritarrek bizi dituzten gizarte-larrialdiko egoerei jaramonik egiten ez zaien bitartean.

Autopista Kanpora auzo-plataformak ez du onartzen Errekaldeko saihesbidearen proiektua atzeratzea aurrekontu faltagatik

Imanol Pradalesek Bizkaiko Batzar Nagusietan (2022/04/27) adierazi duenez, Errekaldeko saihesbidearen proiektuak itxaron egin beharko duela, aurrekonturik ez dagoelako; adierazpen horiek direla eta, Autopista Kanpora auzo-plataformatik bere nahigabea eta ezinegona adierazi nahi du eta Errekalde auzoa bitan zatitzen duen munstroa ahalik eta lasterren eraisteko aldarrikapena egiten jarraitzeko erabakia berresten du.