
Garraio-azpiegituren politikak Espainian ez du aintzat hartzen larrialdi klimatikoa
Martxoaren 28an, asteartea, “Garraio-azpiegitura handien politika Espainian” jardunaldia egin da Diputatuen Kongresuan.
Martxoaren 28an, asteartea, “Garraio-azpiegitura handien politika Espainian” jardunaldia egin da Diputatuen Kongresuan.
Proiektuan jasotzen diren ibilbide hauek dira: San Inazio-Deustu-Abando, Rekalde-Indautxu, Otxarkoaga -Txurdinaga-Santutxu-Alde Zaharra, Abando, Basurtu-Zorroza eta Uribarri-Castaños.
Basauriko bizilagunek beren sinadurarekin babestu dute plataforma berri horren proposamena, Sarratuko metro-geltoki berriaren proiektua eta Basauriko trenbide-garraioaren berrantolaketa hobetu daitezen. Gaur goizean bertan aurkeztu dira sinadura horiek udaletxean, eta galdera sorta bat egin zaio hurrengo osoko bilkurari, erakunde eskudunen aurrean eman diren urratsak zehaztu daitezen.
Mugikortasun-ereduaren norabidea ingurumen-bateragarritasun handiagoko jarraibideetara aldatu nahi bada, helburuetako bat izan behar da, hain zuzen ere, azpiegiturek automobilaren erabilera sustatzea saihestea. Ildo horretan, ekarte ekologistarentzat “ezinbestekoa da bideen gaitasunaren hazkunde orokorrari mugak jartzea”, eta “pilaketa-arazoei emandako erantzun primarioak saihestea”.
au egunetan zehar, sindikatuek, erakunde ekologistek (Ekologistak Martxan, besteak beste) eta auzotarrek agerian utzi dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-garraioak dituen arazoak, besteak beste, Kantabrian, Asturiasen eta Galizian. Horrez gain, aldirietan inbertsio eta modernizazio duinak egitea eskatu dute, bidaiarien odolustea geldiarazteko.
Elkarte ekologista honen eskutik, Bizieskola Arrigorriaga eta BasauriBike elkartearen laguntzarekin, hainbat jarduera egingo dira maiatzean eta ekainean Basaurin mugikortasun jasangarri eta osasungarriarekin lotuta.
Manifestariek, Errekaldetik Autopista Kanpora plataformak deituta, nazkatuta agertu ziren Diputazioak zubia eraisteko promesa berriro ez duelako betetzen.
Atzo, Josu Larrinagak, UPV/EHUko irakaslea eta Ekopoleko kidea, hitzaldi interesgarria eskaini zuen atzo Ekoetxean. Bertan, Zombies prometeícos. Sobre la narración obsoleta de los proyectos faraónicos izenburuarekin “Prometeismo” delako hitz edo marko kognitiboa jorratu zuen eta nola sinesmen itxu horrek “pentsatzen eramaten digu gizakiok natura menpe dezakegula, teknologiaren bidez.
Imanol Pradalesek Bizkaiko Batzar Nagusietan (2022/04/27) adierazi duenez, Errekaldeko saihesbidearen proiektuak itxaron egin beharko duela, aurrekonturik ez dagoelako; adierazpen horiek direla eta, Autopista Kanpora auzo-plataformatik bere nahigabea eta ezinegona adierazi nahi du eta Errekalde auzoa bitan zatitzen duen munstroa ahalik eta lasterren eraisteko aldarrikapena egiten jarraitzeko erabakia berresten du.
Iritzi publikoari mobilizatzeko dei egiten diogu, Eusko Jaurlaritzak proiektua berehala geldi dezala eta Kontxatik Easo Plazaraino hiriaren azpitik aurrikusitako obraren esleipena eta lanei berrekiteko asmoa bertan behera utz ditzala eskatzeko.
Premiazkoa da erregai fosileetara bideratzen diren diru-laguntzak kentzea. Ez dago inongo zuribiderik dieselari zerga-abantailak emateko. Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) eta Ciudadanos alderdiek Estatuko Aurrekontu Orokorrekiko babesa gasoilaren hobariak jarraitzera baldintzatuko dute. Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuak gasolioari historikoki eman zaion hobaria jaistea jasotzen du. Neurri hori txalotu egin dute ingurumen-erakundeek. Halere, Estatuko Aurrekontu Orokorren eztabaida betean, […]
Bizkaiko Foru Aldundiak. Imanol Pradales diputatuaren bidez, hedabideei helarazi zien hurrengo adierazpenak: “egindako obrek ez dute inongo eraginik Bolintxuko haranean ezta haren ingurunean ere” (2020-X-14). Gezurra dela argi eta garbi adierazi nahi dugu.
‘Autoa konfinatzearen’ alde egiten du Ekologistak Martxan taldeak; ondorioz, espaloiak eta bidegorriak zabaltzeaz gain, autobus lineen maiztasuna handitu beharko litzateke
Bultzada ekonomikoa AHT edota Supersur bezalako lanak mantentzeera ordez, herritarren beharrak asetzera bideratu behar dela gogorarazi du elkarte ekologistak
Ekologistak Martxan-ek hiru beltzune ikusi ditu Gipuzkoan eta Bizkaian: Zumaia inguruan plastikoz gainezka ageri dela eta Bizkaiako Petronorren findegia (Muskiz) eta Getxoko portua iristen diren gurutzaontziengatik.
Sustapen Ministerioa hasi da Kantauri-Mediterraneo tren korridorearen proiektuaren informazio ikerketarako audientzia eta informazio publikoaren prozesua. Iruñea eta Euskal Y aren arteko zatia publikatu egin da Espainako Aldizkari Ofizialean ,2018ko urtarrilaren 16an. Ikerketa informatiboaren bigarren fase honetan, 1:5000 eskalan, aurreko fasean aukeratutako bi alternatiba alderatu egiten dira. H Alternatiban, Iruñea Euskal Y-arekin lotzen da Ezkio-Itsaso geltoki […]
(cast) Desde Ekologistak Martxan asumimos y hacemos nuestra una de las principales conclusiones del informe de evaluación del Plan de Movilidad Sostenible y Espacio Público (PMSEP) “Incertidumbres del modelo territorial y de movilidad. En la actualidad existen distintos proyectos con consecuencias sobre la futura estructura territorial y de movilidad que las futuras fases de planificación deberían incluir en un escenario de actuaciones coherentes.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuetan dauden eta ordaindu beharrekoak diren hiru errepideetan (AP-8, Artxandako tunelak eta “SuperSur” izenekoa, hain zuzen ere), gidari bizkaitarrek 30 euroko topea ordainduko dute, 2017ko urtarrilaren 1az geroztik.
Alternatibak dituen herria bizirik dagoen herria da. Horixe irudikatzeko asmoz datorren 2015eko urriaren 24ean Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatuta eta Parisko COP21n aurrean 10, 100, 1.000 Alternatiben Herri antolatzeko deiari erantzunez. Aldarrikapen eta ospakizun eguna izango da, egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa.
AHT Gelditu! Elkarlanak beste hainbat mugimendurekin (Ekologistak Martxan barne) antolatutako manifestazioan 3000 bat lagun bildu gara Donostian, nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Alor desberdinetako mugimendu zein taldeek hartu dute parte manifestazioan, Ekologistak Martxan barne
8 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.
Bilboko “30 egun txirrindan” jardunaldien barruan, jarduera ako Ekoetxean izateko zortea daukagu (ikusi egitaraua)
Azaroaren 22an, larunbata, eguerdiko 12’30etan Tolosako Triangulo plazan
Bada garaia mugikortasun jasangarriago baten alde egiteko, honen oinarria oinezkoen eta bizikletarien mugikortasuna defenditzea eta bultzatzea izanik. Bizikletarien mugikortasunak ahalmen itzela du hiriko garraioan eta asko lagun dezake gure hirietako giroa hobetzen.
Nafarroan azken hilabete honetan AHTren 47 aurkariri isun administratiboaren eginbidea zabaldu zaie, 20.450 €koa.
(cast) Uztailaren 25etik abuztuaren 2ra, AHTren aurkako II. Bizikleta martxa desobeditzailea egingo da