AHTaren aurkako Bizi Martxa

When:
2018-07-26 @ 10:00 – 2018-07-29 @ 18:00
2018-07-26T10:00:00+02:00
2018-07-29T18:00:00+02:00
Where:
Marcilla - Altsasu
Contact:
AHT Gelditu!

Hazkundean oinarritutako mundu baten akabera trajikoan gaudela erakusten duten zantzu asko daude. Mota guztietako gai toxikoren isurketa neurrigabeak lurraren oreka hauskorrak mehatxatzen ditu (beroketa efektua, hondakin nuklearrak,…). Baliabide eta toki ororen ustiaketa izugarrizkoak berarekin dakar bere agortze exponentziala (energía fosilak, kobre bezalako meagaiena, ur osasungarria, lur emankorrak,…topaketa lekuak). Mundua errentagarritasun bilakatu beharreko lehengaitzat jotzen duen ikusmoldeak lurra eta gizakien arteko oreka hori txikitu ezezik, baita pertsonak berak ere ustiagarri edo baztergarri bihurtzen ditu. Gauzak horrela, ordenaren mantentzea da gainbeheran dagoen ordenaren jarduera nagusia.

Nafar korridorea bezalako abiadura handiko azpiegiturak mundu horren partea baino ez dira. Mila hektarea baino gehiago lur emankor suntsitzen dituzte, gero eta energia gehiago behar dute, hiri handiak lotzeko diseinatzen dira, geure diruaz finantzatzen dira populazioaren gutxiengo batek bere Joan- etorriak azkartzeko, politika eta eraikuntza interesen joko zelaian erabakitzen dira eta mespretxu harroputzez inposatzen dizkigute.

Hau guztia dela eta, uda honetan, uztailaren 26tik 29ra, makroazpiegitura proiektu honek Nafarroan, Martzilla eta Altsasu artean kalteturiko leku eta herriak zeharkatuko dituen bizi martxa honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gainera, azken egunean, Arabatik datorren beste AHTaren aurkako bizi martxarekin bat eginen dugu.

Elkar topatu eta ezagutzeko, suntsi daitezkeen inguruak zeharkatu eta bistaratzeko. Zuzenki kalteturiko biztanleei entzuteko eta kontra egotera bultzatzen gaituzten arrazoiak ezagutarazteko. AHT bat soilik ez delako, jarduera guztiak azeleratu eta bizitzeko denborarik gabe uzten gaituen mundu ikuskera bat baizik.

Animatu eta parte hartu! Ongi etorri!

EGITARAUA

+Uztailaren 26, osteguna : MARCILLA – TAFALLA . 52 km.

-10:00. Irteera Martzillako gaztelutik.

-11:00. Azkoien.

-13:00. Faltzes. Bazkalostean, Nafarroako ubidearen inguruko solasaldia Urbiziren eskutik.

-16:00. Faltzestik irteera.

-18:00. Erriberri.

-18:45. Tafalla. AHTaren aurkako monolitoari bisitaldia.

-19:00. Ongi etorri Tafallako tren geltokian. Ondoren, herrian zeharko ibilaldia. Afaldu ostean, partehartzaileen aurkezpena.

+Ostirala 27: TAFALLA – IRUÑEA. 46 km.

9:30. Tafallatik irteera .

-10:00. Puiu.

-11:00. Garinoain- Barasoain.

-13:30. Biurrun. Bazkalostean, Nafarroako Plan Energetikoari buruzko hitzaldia Sustrai Fundazioaren eskutik.

-16:00. Biurrundik irteera.

-16:45. Beriain.

-17:00. Getze.

-18:30. Iruñea.

-21:00. Maravillas gaztetxean kontzertua: De Viaje. Ondoren afaria.

+Larunbata 28 : IRUÑEA- IRURTZUN. 43 km.

-9:30. Maravillas gaztetxetik irteera.

-9:45. Piparrika hiri baratzea.

-10:15. Etxabakoitz

-11:00. Barañain

-11:30. Donibane.

-12:00 Sanduzelaiko tren geltokia.

-13:00. Berriozar.

-13:30. Arazuri. Bazkaldu ondoren AHTaren aurkako borrokaren inguruko dinamika.

-16:00. Arazuritik irteera.

-19:00. Irurtzun. Afaldu ondoren, kontzertua: Mucha mierda.

+Igandea 29: IRURTZUN-ALTSASU. 53 Km.

-9:30. Irurtzundik irteera

10:30. Hiriberri. -11:00. Uharte Arakil.

-11:30. Lakuntza.

-12:00. Etxarri-Aranatz. AHTaren aurkako monolitoaren inaugurazioa.

13:00. Bakaiku.

-13:15. Iturmendi. Bazkaria.

-15:00. Iturmenditik irteera.

-15:15. Urdiain.

-15:45.Olazti.

-16:00. Ziordi. Arabako zutabearekin bat egitea. Amarauna proiektuaren aurkezpena.

-17:30. Altsasu.

-18:00. Amaiera ekitaldia.

OHARRAK

+IZEN EMATEAK Martxan partehartzeko zein tren txartelak eskuratzeko. Muga epea: uztailaren 23, astelehena. Tfnoa: 628243066. e-mail: ahtrikeznafarroa@gmail.com

+BIZIKLETAK ETA PARTEHARTZAILEAK OSTEGUN 26EAN IRUÑETIK MARTZILLARA GARRAIATZEKO Hitzordua: 7:00etan Iruñeko tren geltokian. Bizikletak kamioian eta trenean sartuko ditugu. Partehartzaileak trenez joanen dira. Trenaren irteera: 7:43ean.

+BIZIKLETAK ETA PARTEHARTZAILEAK IGANDE 29EAN ALTSASUTIK IRUÑERA BUELTATZEKO MODUA Hitzordua: 19:00etan Altsasuko apeaderoan. Bizikletak kamioian eta trenean sartuko ditugu. Partehartzaileak trenez joanen dira. Trenaren irteera: 19:31ean.

+ ERAMAN BEHARREKO MATERIALA Bizkar – zorro handi batean lo zakua, esterilla, aldatzeko arropa eta beste sartuko ditugu. Hau guztia egunean zehar kamioian eramanen da eta etaparen bukaeran itzuliko da. Bestaldetik, egunean zehar beharrezkoa duguna bizkar – zorro txiki batean edo alforjetan eramango dugu. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.

+ OTORDUAK -40 €: 4 egunerako txartela. Bizikleta martxa osoko gosariak, mokaduak, bazkariak eta afariak. -25 €: 2 egunerako txartela. -15 €: egun batekoa. -7 €: otordu bat.

+ARGIBIDE GEHIAGO http://noaltavahtgelditu.blogspot.com/

+HARREMANETARAKO Tfnoa: 628243066. e-mail: ahtrikeznafarroa@gmail.com

  • Twitter
  • Facebook